2009ko maiatzaren hamabostean Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) kanpus birtualak antolatzen dituen konferentzia ziklo batetan parte hartu nuen. Hitzaldi hauek OpenCourseWare proiektuaren barnean antolatu ziren (proiektu honetan munduko 100 unibertsitatetik gora hartzen dute parte).
Nire hitzaldia Leioako unibertsitatetik eman nuen eta bideokonferentzia bitartez Unibertsitateko beste kanpus batzuetatik jarraitu ahal izan zen (Bilbo, Donostia, Gasteiz, …). Oker ez banago, galderetako batzuk Eibarretik egin zizkidaten.
Hitzaldiaren izenburua “Jabetza intelektuala eta teknologia berriak” izan zen eta batek baino gehiagok suposatuko duenez, teknologia berriek orokorrean eta Internetek zehazki gure gaur egungo sare-gizartean eragiten ari diren aldaketei buruz hitz egin nuen, beti ere jabetza intelektualaren alorrari dagokionez. Batez ere gai hauei buruz mintzatu nintzen:
- Jabetza publikoa
- Copyright
- Copyleft
- Egile eskubideak
- Jabetza intelektualaren legea
- Creative Commons
Beste hitzaldi batzutan aztertu izan ditudan gaia beraz.
Konferentziaren bideoa (64 minutu) unibertsitatearen webgunean eskuragarri dago eta erabili nuen aurkezpena hemen argitaratzen dut:
20090515JabetzaIntelektualaTeknologiaBerriak.pdf (3 MB)
20090515JabetzaIntelektualaTeknologiaBerriak.odp (4 MB)
Gezurra dirudi baina ia urte bat igaro da hitzaldia eman nuenetik eta oraindik materiala argitaratu gabe neukan. Esaera zaharrak dioen bezala, hobe berandu sekula baino Pilatzen ari zaizkidan beste material batzuk laster argitaratzea espero dut. Sentitzen dut atzerapena eta material hau norbaiti baliagarria izatea espero dut!
Beste hizkuntzak: castellano
Azken iruzkinak