• Ikusi makusi
  • Veo veo
  • I spy with my little eye
Ikusi makusi

This website is frozen and will not be updated more.
From now on the new information will be published at ikusimakusi.eus.

2015/12/31

Tag Archives: Kultura Librea

Kultura librea Mikelazulon

2012(e)ko otsailak 17 13:55 / 2 iruzkin / Txopi

kultura librea nola

Pasa den abenduan hitzaldi bat eman nuen Errenteriako Mikelazulo kultur elkarteak bere lokalean antolatu zuen kultura libreari buruzko gosari-solasaldi batetan. Hizlariak Imanol Epelde, Hedoi Etxarte eta hirurok izan ginen.

Nire hitzak aurkezpen honekin lagundu nituen:

PDF
20111218KulturaLibreaMikelazulo.pdf (1,5 MB)

ODP
20111218KulturaLibreaMikelazulo.odp (1,9 MB)

Aldaketa (2012/02/19): Zintzilik irratiari esker, Mikelazuloko solasaldiaren audioa ere deskargagarri (162 MB) jarri dut hemen (Zintzilikeko webgunean entzungarri badago ere).

Beste hizkuntzak: castellano

/ Etiketatua: errenteria, hitzaldia, kultura librea, orereta

Manifestua: “Internet-eko oinarrizko eskubideen alde”

2009(e)ko abenduak 9 19:33 / / Txopi

www usoa

Irudi originala: Eneko (CC BY-SA 2.1)

Ekonomia Iraunkorraren Lege aurreproiektuan barneratutako aldaketa legegileek adierazpen askatasuna, informazio eta Internet bidezko kulturatze prozesua bermatzen dituzte, hau dela eta, kazetari, blogari, erabiltzaile eta Interneteko sortzaileek, asmo biziz azaltzen gara proiektu honen aurka, honako hau agertuz:

1.- Egile-eskubideek ezin izango dute inolaz ere pribatutasun, segurtasun, errugabetasun-presuntzio, benetako epai babes eta adierazpen askatasun eskubideen gisako herritarren oinarrizko eskubideen gainetik egon.

2.- Oinarrizko eskubideak bertan behera uztea botere judizialaren eskuduntza esklusiboa da eta horrela izaten jarraitu behar du. Epairik gabeko itxiera bakar bat ere ez. Aurreproiektu hau, Konstituzioaren 20.5 artikuluak azaldutakoaren kontrakoa da, organo ez judizial baten esku -Kultura Ministerioaren menpekoa- jartzen baitu espainiar hiritarrek edozein web gunera sartzea galarazteko ahalmena.

3.- Legeria berriak ziurgabetasun juridikoa ekarriko du Espainiko sektore teknologikora, gure ekonomiaren etorkizuneko eta garapenerako alor bakanetakoa kaltetuz, enpresen sorrera oztopatuz, konpetentzia askea trabatuz eta nazioarte mailako proiekzioa motelduz.

4.- Proposatutako legeria berri honek, sortzaile berriak mehatxatzen ditu eta kultur sorkuntza oztopatzen du. Internet eta ondorengo aurrerapen teknologikoen bidez era guztietako edukien sorkuntza eta hedapena nabarmen demokratizatu dira eta aipatu edukiak jada ez datoz nagusiki ohiko kultur industriei esker, hainbat iturri ezberdinetatik baizik.

5.- Beste langile guztiek bezala, sortzaileek bere lanetik bizitzeko eskubidea dute, ideia kreatibo berrien, negozio eredu zein beren sorkuntzei lotutako jardueren bidez. Lege aldaketak erabiliz ingurune berrira egokitu ezinik dabilen industria zaharkitua sostengatzen saiatzea ez da zuzena ezta errealista ere. Negozio-eredua obren kopien kontrolean oinarritzen bazen, eta hori Interneten ezinezkoa bada oinarrizko eskubideak urratu gabe, beste eredu bat bilatu beharko lukete.

6.- Gure ustez, kultur industriek bizi irauteko alternatiba modernoak, eraginkorrak, sinesgarriak eta eskuragarriak behar dituzte, era berean erabilera sozial berriei egokituz, lortu nahi duten helburua lortzeko hain ez-eraginkorrak eta neurrigabekoak diren mugak baino.

7.- Internetek modu askean funtzionatu behar du, giza jakintza askea eragozten duten eta negozio eredu zaharkitua betikotzen saiatzen diren sektoreek bultzatutako interferentzia politikorik gabe.

8.- Espainian gerta daitekeen edozein presioren aurrean, Sarearen neutraltasuna bermatzea exijitzen diogu Gobernuari, etorkizunari begirako ekonomia iraunkorraren eta errealistaren garapena bideratzeko marko gisa.

9.- Jabego intelektualaren eskubidearen benetako erreforma proposatzen dugu, honek duen helburuari begira: jendarteari jakintza itzultzea, herri jabaria sustatzea eta erakunde kudeatzaileen gehiegikeriak murriztea.

10.- Demokrazian legeak eta lege-aldaketak eztabaida publikoaren ondoren onetsi behar dira, tartean dauden alde guztiak kontsultatu ondoren. Ez da bidezkoa oinarrizko eskubideak kaltetzen dituzten lege aldaketak egitea organikoa ez den eta beste gai bati buruzkoa den lege bat horretarako erabiliz.

Informazio gehiago:

  • Testu hau hizkuntza gehiagotan
  • Hacktivistas
  • Asociación de internautas
  • Compartir es bueno
  • Si eres legal comparte
  • Todos contra el canon
  • Hispalinux

Beste hizkuntzak: castellano, english

/ Etiketatua: jabetza intelektuala, kultura librea, legeak, manifestua, sarearen neutraltasuna

Kultura librea Putzuzulo Gaztetxean

2008(e)ko maiatzak 26 23:30 / Iruzkin 1 / Txopi

Bihar arratsaldeko zortziretan, kultura libreari buruzko hitzaldi bat emango dut Zarautzko Putzuzulo Gaztetxean, bertako Arraio Irrati librearen bigarren urteurrena ospatzeko antolatu dituzten ekitaldietako bat bezala. Hitzaldi honen edukiak Udondo Gaztetxean eman nuen hitzaldiaren antzekoak dira. Eguneratu ditudan edukiez aparte, desberdintasun bakarra oraingoan hitzaldia euskaraz izango dela da.

Hona hemen prestatu dudan aurkezpena:

PDF
20080527KulturaLibrea.pdf (2,6 MB)

ODP
20080527KulturaLibrea.odp (4,3 MB)

Eguneraketa (2008/05/31): Txipik egindako zuzenketa bat eta nik neuk hitzaldia ematerakoan aurkitu nituen akats batzuk zuzendu ditut aurkezpenean. Bestalde, 7. orrialdean agertzen den diagramaren iturri-kodea ere eskuragarri uzten dut:

SVG
20080527KulturaLibrea.svg (65 KB)

Erlaziodun artikuluak:

  • Isiltasun Gizartearen legea heldu da
  • Kultura librea Udondo Gaztetxean

Beste hizkuntzak: castellano

/ Etiketatua: hitzaldia, jabetza intelektuala, kultura librea, zarautz

Kultura librea Udondo Gaztetxean

2008(e)ko apirilak 10 10:21 / 2 iruzkin / Txopi

Gaur bertan, arratsaldeko zazpiretan, hitzaldi bat emango dut Leioako Udondo Gaztetxean. Jabetza intelektualarekin erlazioa daukaten hainbat gairi buruz hitzegingo dut: jabetza publikoa, copyrighta, copylefta, anti-copyrighta, creative commons lizentziak, jabetza intelektualaren legea, kopia pribatuaren eskubidea, kanon digitala, P2P sareak, SGAE, aipamen eskubidea, liburutegietako maileguen kanona, kultura librearen aldeko ekintza batzuk, gai honen inguruko epaiketak, etab. Ikus daitekeenez, denetarik pizka bat! ;-)

Erabiliko dudan materiala “se creativo” animazioa, kanon digitalaren testa eta ondorengo aurkezpena izango da:

PDF
20080410CulturaLibre.pdf (2,3 MB)

ODP
20080410CulturaLibre.odp (3,8 MB)

Erlaziodun artikuluak:

  • Isiltasun Gizartearen legea heldu da

Beste hizkuntzak: castellano

/ Etiketatua: hitzaldia, jabetza intelektuala, kultura librea

Azken iruzkinak

  • gorkaazk(e)k Ideia baten jabe izan zaitezke? bidalketan
  • Txopi(e)k Ideia baten jabe izan zaitezke? bidalketan
  • @gorkaazk(e)k Ideia baten jabe izan zaitezke? bidalketan
  • Txopi(e)k Liburuaren etorkizuna bidalketan
  • Sare sozialen sukarra eta kontsumo gizartea | zuzeu.com(e)k Sare sozialen sukarra Donostian bidalketan

Azken bidalketak

  • ikusimakusi.net –> ikusimakusi.eus
  • Sare sozialen sukarra Sestaon
  • Irailetik aurrera Bimbo ogia Chilly deituko da
  • Sagardoaren dieta hemen da!
  • AZTI-Tecnaliak Doraemon-en surf taula hegalaria sortu du

Etiketak

aeb alderdi politikoak azkue fundazioa barakaldo batasuna bilbo blogak cc0 crabgrass creative commons cryptosms d3m donostia e-book eaj eduki libreak euskara gara gaur8 gnupg hitzaldia internet irudigintza izparringia jabetza intelektuala jabetza publikoa kriptografia kultura librea leioa meta musika p2p politika politika 2.0 psoe sare sozialak sgae software askea software librea SVG tailerra umorea upv/ehu web 2.0 wikipedia
© Copyright lizentzia: Bat ere ez! (jabetza publikoa)
Ostatzailea: Sindominio
Infinity itxura nork: DesignCoral / WordPress