• Ikusi makusi
  • Veo veo
  • I spy with my little eye
Ikusi makusi

This website is frozen and will not be updated more.
From now on the new information will be published at ikusimakusi.eus.

2015/12/31

Tag Archives: Barakaldo

Euskararen ginkanako memoria 2012

2012(e)ko abenduak 23 19:47 / / Txopi

Sasiburuk urrian hasitako Euskararen Ginkana, abenduan bukatu da eta antolatzaileek jokoari buruzko informazio asko argitaratu dute.

Ginkanako ibilbidea

Ginkanaren memorian, jokalariei bidalitako mezuak, froga fisikoetan erabilitako txartelak, sortu duten material grafikoa eta jokalariek lortutako emaitzak azaltzen dira besteak beste.

Dokumentua hemen dago eskuragarri:

PDF
euskararen-ginkanako-memoria.pdf (7 MB)

ODT
euskararen-ginkanako-memoria.odt (10 MB)

/ Etiketatua: barakaldo, euskara, ginkana, sasiburu

Euskararen ginkana

2012(e)ko urriak 15 15:50 / Iruzkin 1 / Txopi

Aste honetan, Sasiburu elkartean ginkana joko bat hasi du Barakaldon, herriak euskararekin eta euskal kulturarekin duen lotura ardatz duena. Ezaugarri hauekin bertan ospatzen den lehen ginkana da. Euskararen nazioareko egunean, abenduraren 3an, saridunak jakinaraziko dira.

Antolatzaileek argitaratu dituzten jarraibideetan azaltzen den bezala, galderak eta erantzunak e-mail bidez egingo dira, froga batzuk gainditzeko herriko erdigunera joan beharra badago ere. Argazki batzuk herriko zein txokotan atera diren ere asmatu beharko dute jokalariek.

Ginkanako ibilbidea

Jokoan aurrera egin ahala, jokalariek perretxiko (birtual) bat jasoko dute gainditzen duten froga bakoitzeko. Helburua ahalik perretxiko gehien biltzea da. Horretaz gain, txanpon bereziak, froga gehigarriak eta bidean dauden zubiak erabiliz, ibilbidean saltoak egiteko aukera dago. Herriari buruzko datu interesgarriak ikasi edo gogoratzen diren bitartean, ginkanaren helburua ondo pasatzea da.

Abendurarte denbora dexente dago eta beraz, nahiz eta ginkana hasita egon, zuk ere parte hartzazu!

Eskuorria 1

Eskuorria 2

Informazio gehiago:

  • Ginkanako jarraibideak
  • Sasiburuko webgunea
/ Etiketatua: barakaldo, euskara, ginkana, sasiburu

Software askea Barakaldon

2008(e)ko abenduak 17 1:06 / / Txopi

Pasa den astean hitzalditxo bat eman nuen Barakaldoko Arrano tabernan. Ubuntu 8.10 distribuzioaren hamar bat kopia eraman nituen eta gerturatu zirenen artean banatu nituen. Hitzaldia eman aurretik, jendea ez aspertzeko sistema eragilearen ingurugiroa gainetik erakutsi nuen (Gnomeko menuak, kalkulagailua, jokoak, eta abar.). Txapa eman aurretik, azalduko nuena erabilgarria izango zela argi geratu zedin :-)

Aurkezpenaren ondoren OpenOfficeko Writer aplikazioa, GIMP irudi editorea, Firefox nabigatzailea eta Synaptik pakete kudeatzailea zertarako diren eta oso gainetik nola dabiltzan azaldu nuen. Egin daitezkeen gauza guztiak ikusita, jendea nahiko pozik eta animatuta ikusi nuen. Eman nien CDa live eran behintzat beraien etxeko ordenagailuetan frogatzeko gogoarekin :-D

Gero, galdera asko egin zituzten eta denon artean elkarrizketan aritu ginen. Galderaren bat edo beste gak erantzun zuen, niri laguntzera hitzaldira etorri bait zen. Partaideak pozik ikusi nituen eta batek baino gehiagok GNU/Linux beraien etxeko ordenagailuan nola instalatu jakin nahi zuten. Beraz, hitzaldi honen helburua lortu nuelakoan nago!

Hona hemen erabili nuen aurkezpena:

PDF
20081211SoftwareAskea.pdf (1,4 MB)

ODP
20081211SoftwareAskea.odp (2,4 MB)

Beste hizkuntzak: castellano

/ Etiketatua: barakaldo, formatu askeak, hitzaldia, software askea

Azken iruzkinak

  • gorkaazk(e)k Ideia baten jabe izan zaitezke? bidalketan
  • Txopi(e)k Ideia baten jabe izan zaitezke? bidalketan
  • @gorkaazk(e)k Ideia baten jabe izan zaitezke? bidalketan
  • Txopi(e)k Liburuaren etorkizuna bidalketan
  • Sare sozialen sukarra eta kontsumo gizartea | zuzeu.com(e)k Sare sozialen sukarra Donostian bidalketan

Azken bidalketak

  • ikusimakusi.net –> ikusimakusi.eus
  • Sare sozialen sukarra Sestaon
  • Irailetik aurrera Bimbo ogia Chilly deituko da
  • Sagardoaren dieta hemen da!
  • AZTI-Tecnaliak Doraemon-en surf taula hegalaria sortu du

Etiketak

aeb alderdi politikoak azkue fundazioa barakaldo batasuna bilbo blogak cc0 crabgrass creative commons cryptosms d3m donostia e-book eaj eduki libreak euskara gara gaur8 gnupg hitzaldia internet irudigintza izparringia jabetza intelektuala jabetza publikoa kriptografia kultura librea leioa meta musika p2p politika politika 2.0 psoe sare sozialak sgae software askea software librea SVG tailerra umorea upv/ehu web 2.0 wikipedia
© Copyright lizentzia: Bat ere ez! (jabetza publikoa)
Ostatzailea: Sindominio
Infinity itxura nork: DesignCoral / WordPress