• Ikusi makusi
  • Veo veo
  • I spy with my little eye
Ikusi makusi

This website is frozen and will not be updated more.
From now on the new information will be published at ikusimakusi.eus.

2015/12/31

Tag Archives: Meta

ikusimakusi.net –> ikusimakusi.eus

2015(e)ko abenduak 30 22:22 / / Txopi

logoa

Badut 2015eko eduki berriren bat edo beste blog honetan argitaratzeko baina egunerokotasunak beste gauza garrantzitsuagoekin lanpetuta mantentzen nau (adibidez, nire seme-alabekin). Hori gutxi balitz, webgune hau hiru hizkuntzatarako prestatua dago baina praktikan euskaraz bakarrik idazten dut …idazten dudanean.

Jorratutako gaiei dagokionez, esparru berriak lantzeko gogoak ditut eta egunerokotasunak zenbat sakontzen utziko didan ez badakit ere, aldaketa batzuk egitea erabaki dut: agortuta dagoela iruditzen zaidan Sindominio proiektua utzi eta euskaraz bakarrik landuko dudan .EUS gunea irekiko dut urtarrilean. Ea bertan buruan dauzkadan hamaika ideietarikoren bat aurrera ateratzen animatzen naizen…

Webgune honi dagokionez, hona hemen datu xume batzuk:

  • Iraupena: 9 urte (2007-2015)
  • Artikuluak: 147 (83 euskaraz, 55 gaztelaniaz eta 10 ingelesez)
  • Iruzkinak: 266 (142 euskaraz, 116 gaztelaniaz eta 8 ingelesez)

Beraz, ikusimakusi.net webgunearenak egin du. Ez dut hemen ezer gehiago argitaratuko. ikusimakusi.eus webgunean ikusiko gara!

Beste hizkuntzak: castellano, english

/ Etiketatua: meta

Lan bila nabil

2013(e)ko martxoak 27 20:27 / / Txopi

OHARRA: Ekainean lanez aldatu nintzen. bai&by taldeko Didaktiker enpresan I+G saileko proiektu buru bezala hasi nintzen. Eta gustora ;-)

Aupa zuek!

Leku berean lanean jarraitzen badut ere, lan berri baten bila hastea erabaki dut. Nagoen lekua multinazional erraldoia bihurtu da, horrek dituen ondorio guztiekin, eta aire berriak arnasteko gogoak ditut. Burokrazia gutxiago eta askatasun gehiago eskain diezadaken lanpostu bat. Nire sormena eta gaitasun desberdinak nolabait lantzeko aukera eman diezadakedan leku bat. Gaur egun dudan lanpostua ikusirik, lortuko dudan helburua delakoan nago :-) Gainera, sortu daitezkeen proposamen desberdinetara irekia nago!

Dagoeneko hamasei urte daramatzat software garatzaile bezala. Oso gogoko dudan lana egia esan. Hona hemen nire Curriculum Vitae eguneratua:

cv-developer
Garatzaile CVa (130 KB)

Baina era gehiagotako lanak aurrera ateratzeko gai ere banaiz eta horregatik, sormenaren ikuspegitik begiratuta, beste Curriculum Vitae bat ere prestatu dut (komunikazio, diseinu, hezkuntza, Internet eta antzeko esparruetan dabilen jendearentzat erakargarriagoa izatea espero dudana):

cv-designer
Sortzaile CVa (1,3 MB)

Han-hemenka diseinu grafikoarekin lotuta egin ditudan lanen bilduma bat ere prestatu dut, diseinatzaile grafikoei beraien zereginetan laguntzeko gai naizela erakusteko:

portfolio
Portfolioa (2,7 MB)

Eta bukatzeko, lan bilaketetan lagungarriak direla dioten Bideocurriculum horietako bat grabatu dut. Ea egia den baina hau lotsa!

Orain, material hau lagun eta ezagunen artean mugitzeko ordua da. Mesedez, eman honen berri zure lagun eta ezagunei. Batez ere aipatu ditudan esparruetan badabiltza! Badakizu, komunikazioa, diseinua, hezkuntza, Internet, etab. Diotenaren arabera, lan berriak aurkitzeko orduan, erlazio pertsonalak izaten dira eraginkorrenak. Igarri dadila! :-D

Enpresa desberdinekin kontaktuan jarriko naiz noski, baina postuko nintzateke zuri esker kontaktu zuzenagoren bat edo beste lortuko banu. Lagun nazazu sare sozial digitaletan ere berria zabaltzen!

Nirekin harremanetan jartzeko era Honi buruz orrialdean aurki dezakezu.

Eskerrik asko ^_^

Beste hizkuntzak: castellano, english

/ Etiketatua: curriculum, meta

Gizonezkoen izenak euskaraz

2010(e)ko ekainak 7 0:24 / / Txopi

Orain dela ia bi hilabete, aita izan nintzen eta gure semearen izena erabaki aurretik zerrenda bat prestatu nuen. Hona hemen zerrenda hori:

pdf
gizonezkoen-izenak.pdf (37 KB)

Baita OpenDocument formatuan ere:

odt
gizonezkoen-izenak.odt (20 KB)

Nire semearen izena 3. orrialdeko 7. zutabeko 8. lerroan dago: Julen.

Informazio gehiago:

  • Euskaltzaindiako izendegia
  • Haurrek izen euskaldunak dituzte nagusiki

Beste hizkuntzak: castellano, english

/ Etiketatua: euskara, meta

Creative Commons Zero (CC0)

2009(e)ko maiatzak 3 22:40 / 13 iruzkin / Txopi

cc0

Creative Commonsek lizentzia/ziurtagiri berri bat atera du, CC0 izena duena. Dauden lizentzia ugariekin, beste bat gehiago zertarako behar den galdetuko dio bere buruari batek baino gehiagok. Ba ziurtagiri honek hutsune garrantzitsu bat betetzen du, izan ere, munduko legedia askok jabetza publikoa onartu (eta babestu) egiten dute, baina egileei ez diete aukerarik ematen beraien lanak zuzenean jabetza publikoan jartzen. Legedia bakoitzak arautzen duen epe bat itxaron beharra dago lan horiek jabetza publikoan sar daitezen.

Ziurtagiri honek hutsune garrantzitsu bat betetzen du, izan ere, munduko legedia askok jabetza publikoa onartu (eta babestu) egiten dute, baina egileei ez diete aukerarik ematen beraien lanak zuzenean jabetza publikoan jartzen

Amerikar Estatu Batuetako legediak, egileek lanak zuzenean jabetza publikoan uztea ahalbidetzen du eta horretarako sortu zuen Creative Commonsek CC PD ziurtagiria. Baina Europan (Frantziar eta Espainiar estatuak barne), aukera hau ez da aurreikusten eta egileok ezin ditugu gure lanak guztiz askatu. Egilea hil eta 70 urte itxaron behar dira horretarako.

cc public domain

Egoera honen aurrean, nik guztiz legezkoa ez den zerbait egitea erabaki nuen: naiz eta legeak ez aurreikusi, nik sortutako edukiak jabetza publikoan uzten ditudala esatea. Gaur arte, hau izan da webgune honetako oinean agertzen zen azalpena: “Webgune honetako eduki guztiak, bestelakoa ohartarazi ezean, jabetza publikoan uzten dira.”

Baina hau egitea arriskutsua da, legeak dioenaren aurka doan zerbait jarriz gero, nik jarritako oharra baliogabetzat hartu bait zitekeen eta beraz, hori jartzea ezer ez jartzea bezala hartu liteke. Hau da, ikuspegi legal zorrotz batetik, eduki guztiak copyright murriztailea dutela ulertu daiteke.

Hori konpontzeko, aukeran dauden lizentzia legal guztien artean askeenatako bat aukeratu nezake (adibidez CC BY lizentzia), baina kasu horretan, nik nahi ez nituen betebeharrak gehitzen egongo nintzateke, eta hori zen hain zuzen nik saihestu nahi nuena. CC BY lizentziaren kasuan, norbaitek nik sortutako testu, argazki edo irudi bat erabiltzen duen bakoitzean, ezinbestez, nire egiletasuna aipatu behar du.

Beraz, nik sortutako edukiek ahalik zabalkunde handiena izan zezaten, lege ohar zehazgabe hori erabiltzea erabaki nuen. Noski, nik bezala, bai Europan, bai munduko txoko askotan erabaki bera hartu duten jende asko dago. Gu guztiontzat hain zuzen sortu du Creative Commonsek CC0 ziurtagiria (CC0 ez da lizentzia bat, baizik eta, jabetza publikoaren lege oharra bezala, ziurtagiri bat).

pantaila argazkia

Oraindik euskaraketa ofizialik ez duen testu honek, ondokoa dio gutxi gora behera: “Dokumentu honi lan bat esleitu dion pertsonak, bere lana komunitateari eskaini dio, jabetza intelektualaren legearen arabera izan ditzakeen eskubide guztiei uko eginez, eta baita erlazioa izan dezaketen beste edozein egile eskubideri ere, beti ere, legeak ahalbidetzen duen neurrian.”

Hau da, egileak lanaren gainean izan ditzakeen eskubide guztiei uko egiten die, eta legeak eskubide guztiei uko egiten uzten ez badio, ba ukatu ditzakeen eskubide guztiei behintzat bai.

Hemendik aurrera, webgune honek bere oinean azalpen hau izango du: “Webgune honetako eduki guztiak, bestelakoa ohartarazi ezean, legeak ahalbidetzen duen neurrian, jabetza publikoan uzten dira.”

Espainiar estatuko jabetza intelektualaren legearen arabera, egileek eskubide mota bi dituzte: eskubide moralak, ukatu ezin direnak, eta ustiapen eskubideak, egileak erabili, norbaiti utzi edo besterik gabe ukatu egin ditzakeenak. Lan bat jabetza publikora heltzen denean, ustiapen eskubideak iraungi egiten dira eta eskubide moralak, oinordekoek jasotzen dituzte edo hauek argi ez egotekotan, erakunde publikoek (teorian behintzat horrela da).

Ustiapen eskubideei uko egitea, lan bat jabetza publikoan uztea bezala dela pentsa daiteke, baina ez da horrela

Beraz, ustiapen eskubideei uko egitea, lan bat jabetza publikoan uztea bezala dela pentsa daiteke, baina ez da horrela. Izan ere, Espainiar estatuko legediaren arabera (Europa osoan bezalatsu), egilea hiltzen denean lana ez da jabetza publikoan sartzen. Beste 70 urte gehiago igaro behar dira horretarako, eta bitartean, egilearen oinordekoek kudeatzen dituzte lanaren inguruko eskubide guztiak. Beraz, naiz eta egileak, bizirik dagoela, ustiapen eskubideei uko egin, bera hildakoan, oinordekoek, legalki lanarekiko eskubide guztiak jasotzen dituzte eta ustiapen eskubideak beste era batera erabil ditzakete.

Amerikar Estatu Batuetako legediak egiten duen bezala, egile batek lan bat jabetza publikoan uztea aurreikusi ezean, ez dago inolako lizentziarik ez ziurtagiririk lan bat aurretiaz benetan jabetza publikoan uzten duena

Laburbilduz, Amerikar Estatu Batuetako legediak egiten duen bezala, egile batek lan bat jabetza publikoan uztea aurreikusi ezean, ez dago inolako lizentziarik ez ziurtagiririk lan bat aurretiaz benetan jabetza publikoan uzten duena. Beraz, aukera ona izan daiteke CC0 bezalako lege ohar bat erabiltzea, azaldutako arrazoiengatik eta baita beste batzurengatik ere:

  • Egileak ahalko balu, lana jabetza publikoan utziko zukeela argi uzten duelako,
  • Ziurtagiri hau ikuspuntu unibersal batekin sortu delako eta lan bakoitzari dagokion legediaren zehetasunetan sartzen ez delako,
  • Eta azkenik, etorkizunean legedia aldatuz gero, naiz eta egileak bere garaian lana jabetza publikoan utzi ezin izan, horrelako lege ohar bati esker, lana bide arruntetik baino azkarrago jabetza publikora heltzeko aukera irekita dagoelako…

Bukatzeko, hona hemen Creative Commons-ek ematen dituen aukera desberdinak, askeak diren (berdea) ala ez, copyleft diren ala ez eta abar laburbiltzen duen irudi eguneratua:

creative commons lizentziak

Artikulu honetan agertzen diren irudi originalak SVG formatu irekian eskuratu nahi dituenak, hemen dauzka:

tar.gz
creativecommons-semaforoa.tar.gz (93 KB)

Informazio gehiago:

  • About CC0
  • CC0
  • CC0 legal code
  • CC0 FAQ
  • Jabetza publikoa

Erlaziodun artikuluak:

  • Jabetza publikoa
  • Jabetza publikoaren eguna 2009

Beste hizkuntzak: castellano, english

/ Etiketatua: cc0, creative commons, jabetza intelektuala, jabetza publikoa, meta, SVG

Aurkezpena

2007(e)ko urriak 9 20:29 / / Txopi

Ongi etorri weblog berri honetara. Egileari buruz informazio gehiago jakin nahi izanez gero, irakurtzazu “Honi buruz” orrialdea.

Ikus dezakezunez, hiru hizkuntzadun webloga da hau (… beno, izatez hiru weblog dira). Aurrerago wiki bat eta photolog bat edo argazkientzako antzeko beste atal bat sortu nahi ditut. Baina beno, oraingoz honekin nahiko lan izango dudala uzte dut!

Weblog honetako edukiak ez daude ataletan sailkaturik, zeintzuk gai jorratuko ditudan ez bait daukat oso argi. Hala ere, etiketen bitartez artikuluak sailkatzen joango naiz atalak baino askoz praktikoagoak iruditzen bait zaizkit.

Azkenik, esan beharra dut nahiz eta nik orain blog hau eduki, ez dudala nire burua blogari arrunta bezala ikusten. Hasteko webgune hau sortzera bultzatu nauen arrazoietako bat, parte hartzen dudan proiektuetan lekurik ez duen materiala argitaratzeko leku bat edukitzea delako. Beste arrazoietako bat nire bizitzako momentu honetan fase barneratzaileago bat bukatu eta sortzaileago batera noala iruditzen zaidalako da, sareari dagokionez behintzat. Gainera, artikuluak inongo aldizkakotasun finkorik gabe prestatuko ditut, agian epe luzeetan mutu mantenduz. Hori blogari gehienek blogarentzako kaltegarria dela pentsatuko dute, baina nik hala ere, aurretiaz hori egiteko asmoarekin nator.

Edozein kasutan ere, blogari askok hainbeste maite dituzten memeek eta web tresna berriekiko sukarrak ez naute interesatzen. Nire helburua edukiak sortzea da. Gai oso desberdinei buruz, formatu desberdinetan eta gogoa dudanean. Beraz, lerro hauek irakurtzen dituzun lagunori, ohartuta zaude webgune honetan aurkitu dezakezunaz.

Izaera honetako weblog bat asko eta askorentzat bat ere erakargarria izango ez dela ulertzen dut. Baina hau da nire adierazpen beharrak asetzeko aurkitu dudan bide egokiena eta nitaz aparte beste norbaiti erabilgarria baldin bazaio, are hobeto.

Beste hizkuntzak: castellano, english

/ Etiketatua: blogak, meta

Azken iruzkinak

  • gorkaazk(e)k Ideia baten jabe izan zaitezke? bidalketan
  • Txopi(e)k Ideia baten jabe izan zaitezke? bidalketan
  • @gorkaazk(e)k Ideia baten jabe izan zaitezke? bidalketan
  • Txopi(e)k Liburuaren etorkizuna bidalketan
  • Sare sozialen sukarra eta kontsumo gizartea | zuzeu.com(e)k Sare sozialen sukarra Donostian bidalketan

Azken bidalketak

  • ikusimakusi.net –> ikusimakusi.eus
  • Sare sozialen sukarra Sestaon
  • Irailetik aurrera Bimbo ogia Chilly deituko da
  • Sagardoaren dieta hemen da!
  • AZTI-Tecnaliak Doraemon-en surf taula hegalaria sortu du

Etiketak

aeb alderdi politikoak azkue fundazioa barakaldo batasuna bilbo blogak cc0 crabgrass creative commons cryptosms d3m donostia e-book eaj eduki libreak euskara gara gaur8 gnupg hitzaldia internet irudigintza izparringia jabetza intelektuala jabetza publikoa kriptografia kultura librea leioa meta musika p2p politika politika 2.0 psoe sare sozialak sgae software askea software librea SVG tailerra umorea upv/ehu web 2.0 wikipedia
© Copyright lizentzia: Bat ere ez! (jabetza publikoa)
Ostatzailea: Sindominio
Infinity itxura nork: DesignCoral / WordPress