Gaur bertan, arratsaldeko zazpiretan, hitzaldi bat emango dut Leioako Udondo Gaztetxean. Jabetza intelektualarekin erlazioa daukaten hainbat gairi buruz hitzegingo dut: jabetza publikoa, copyrighta, copylefta, anti-copyrighta, creative commons lizentziak, jabetza intelektualaren legea, kopia pribatuaren eskubidea, kanon digitala, P2P sareak, SGAE, aipamen eskubidea, liburutegietako maileguen kanona, kultura librearen aldeko ekintza batzuk, gai honen inguruko epaiketak, etab. Ikus daitekeenez, denetarik pizka bat!
Erabiliko dudan materiala “se creativo” animazioa, kanon digitalaren testa eta ondorengo aurkezpena izango da:
20080410CulturaLibre.pdf (2,3 MB)
20080410CulturaLibre.odp (3,8 MB)
Beste hizkuntzak: castellano
Txopi, oso argigarria Udondoko hitzaldia, eskerrik asko hura emateagatik eta materialak eta erreferentziak zure webgunean denon eskura ipintzeagatik (apurka-apurka ikustekoak dira). Ondo segi,
Xabier
Aupa Xabier:
Pozten naiz baliagarria izatea. Pena bat izan zen nire ordenagailu portatilaren erruz aurkezpena proiektatu ezin izana… Eskerrak horretarako prestatuta joan nintzela. Hala ere, nik uste jendea gustura egon zela eta denok elkarrengandik ikasi genuela