• Ikusi makusi
  • Veo veo
  • I spy with my little eye
Ikusi makusi

This website is frozen and will not be updated more.
From now on the new information will be published at ikusimakusi.eus.

2015/12/31

Honi buruz

Marko Txopitea deitzen naiz, sarean Txopi ezizena erabiltzea nahiago badut ere. Webgune hau Interneten dudan txokoa da. Nirekin kontaktuan jarri nahi izanez gero idatz iezadazu e-posta mezu bat helbide honetara:

e-posta

Datu pertsonalak

Lekeitiarra naiz, ikasketak zirela eta urte dexente Bilbon bizi izan banaiz ere. Orain Barakaldon bizi naiz nire familiarekin. 1975. urtean jaio nintzen.

Ikasketak

Deustuko Unibertsitatean Ingeniaritza Informatikoa ikasi nuen. Ikastaroren bat edo beste egin badut ere, nire kabuz ikastea dut gustokoen eta egia esan horretan dihardut nola edo hala uneoro!

Lana

DocuTEX izeneko enpresa batetan hasi nintzen lanean ikasketak bukatzen nituen bitartean eta hauek burututakoan bertan jarraitu nuen. GFI izeneko multinazional batek erosi zuen enpresa eta ordundik GFI Norte deitzen da.

Gero Open Norte izeneko enpresa batetan hasi nintzen. Hauek ere Tecnocom izeneko beste multinazional batek erosi zituen eta oraingoz bertan jarraitzen dut.

Interesak

Nire interesak azaltzea oso zaila egiten zait, gehiago ala gutxiago gai guztiak interesatzen bait zaizkit. Horregatik, webgune hau ez dago gai zehatz batetara edo batzutara murriztua, une bakoitzean interesa pizten didan edozein gaira baizik. Erakusgarri bezala edo, parte hartzen dudan eta parte hartu dudan talde batzuk aipatu nahi ditut:

  • Metabolik BioHacklab
  • Sindominio
  • Indymedia Euskal Herria
  • Hackmeeting
  • Librezale
  • Sasiburu
  • Indignados en Barakaldo

Azalpen txiki honekin nire ibilbidea nondik norakoa izan den erakusteko nahiko delakoan nago.

Bukatzeko

Orain, ni pertsonalki ezagutu ezean, webgune honetako edukiak nork sortzen dituen ideia xume bat izango duzu. Hala ere, testuinguruari jaramon gutxi egitea eta edukiari kosk egitea gomendatzen dizut ;-)

Beste hizkuntzak: castellano, english

Azken iruzkinak

  • gorkaazk(e)k Ideia baten jabe izan zaitezke? bidalketan
  • Txopi(e)k Ideia baten jabe izan zaitezke? bidalketan
  • @gorkaazk(e)k Ideia baten jabe izan zaitezke? bidalketan
  • Txopi(e)k Liburuaren etorkizuna bidalketan
  • Sare sozialen sukarra eta kontsumo gizartea | zuzeu.com(e)k Sare sozialen sukarra Donostian bidalketan

Azken bidalketak

  • ikusimakusi.net –> ikusimakusi.eus
  • Sare sozialen sukarra Sestaon
  • Irailetik aurrera Bimbo ogia Chilly deituko da
  • Sagardoaren dieta hemen da!
  • AZTI-Tecnaliak Doraemon-en surf taula hegalaria sortu du

Etiketak

aeb alderdi politikoak azkue fundazioa barakaldo batasuna bilbo blogak cc0 crabgrass creative commons cryptosms d3m donostia e-book eaj eduki libreak euskara gara gaur8 gnupg hitzaldia internet irudigintza izparringia jabetza intelektuala jabetza publikoa kriptografia kultura librea leioa meta musika p2p politika politika 2.0 psoe sare sozialak sgae software askea software librea SVG tailerra umorea upv/ehu web 2.0 wikipedia
© Copyright lizentzia: Bat ere ez! (jabetza publikoa)
Ostatzailea: Sindominio
Infinity itxura nork: DesignCoral / WordPress