Artikulu honetan aztertzen da nola, jokoekin zerikusirik ez duten jardueretan, jokoen teknikak erabil daitezkeen hartzailearen jarreran aldaketa bat eragiteko. Bizitzako zein esparru desberdinetan erabiltzen da gamifikazioa? Gamifikatutako jardueretan jokoetako zein elementu erabili ohi dira?
Egilea: Txopi
Nola itzuli ‘email’ euskarara?
Nik ‘e-posta’ eta ‘e-posta helbide’ erabili dut orain arte, hiztegiek kasuaren arabera ‘posta elektroniko’, ‘posta elektronikoko mezu’ eta ‘helbide elektroniko’ aholkatzen badute ere. Gai honen inguruan azterketatxo bat egin ostean, hemendik aurrera ez dakit berdin jarraitu ala ‘email’ eta ‘email helbide’ erabiltzen hasi.
Puxtarri labirintoa
Noizean behin seme-alabekin eskulanak egiten ditut. Denok ikasi eta ondo pasatzen dugu. Egin dugun azken eskulanak oso material eskura errazak eskatzen ditu eta gainera espero ez genuen alde pedagogiko gehigarria ere badu. Horregatik, hemen partekatzea bururatu zait. Jarri dioten izena “puxtarri labirintoa” da 🙂 Irudi originala Beharko duzun materiala: Kartoizko kutxa bat. Guk zapata kaxa…
Berbagramak
Han hemenka logotipo moduko batzuk ikusi ditut inoiz ideia sinple bat, hitz bat, bera osatzen duten hizkiak osagai bezala erabiltzen dituztenak. Era horretako irudi batzuk sortzen saiatu naiz euskaratik abiatuta. Hau da emaitza: Irudi originala Hautaketa honetan Free Sans letra-mota erabili dut eta sortu ditudan irudi desberdinetan hizkiei ahalik eta marrazki gutxien txertatzen saiatu naiz….
Sare sozialen sukarra Barakaldon
Otsailean hitzaldi bat eman nuen Barakaldoko Makala II gaztetxean. Gerturatu zirenak interes handia erakutsi zuten azaldu nituen gaiei buruz eta gustura egon ginen hitzaldian aipatzen diren hainbat gai desberdinei buruz hitz egiten. Hitzaldiaren izenburu osoa “Sare sozialen sukarra eta kontsumo gizartea” da eta eman ditudan beste hitzaldi batzuen antzeko edukiak izan zituen. Aurkezpeneko orrialde batzuk…
Webguneko edukien egile eskubideak
Webgune honetako eduki guztiak, bestelakoa adierazi ezean, legeak ahalbidetzen duen neurrian, jabetza publikoan lagatzen dira. Eskaintza hau egiteko ditudan arrazoiak blog zaharrean azaldu nituenak dira. Zentzu horretan, oraingoz behintzat, ez dago aldaketarik. Creative Commons-eko jabetza publikoko eskaintza Jabetza publikoan ez dauden webgune honetako edukiak, hau da, nolabaiteko egile eskubideak (nireak edo beste norbaitenak) gordeta dituztenak,…
Kaixo
Artikulu hau blog berri bat sortzen denean idatzi ohi den “Kaixo mundua!” izenburudun lehen artikulua da. Baina nik “Kaixo” bakarrik idatzi dut, mundua oso zabala delako eta munduko biztanleriaren gehiengoak, nahiko balu ere, artikulu hau irakurtzeko inolako aukerarik ez duelako. Izan ere, munduan bizi garen zazpi mila milioi gizabanakootatik gehienek ez daukate Internet konexio bat…