Ozeanoa berriz ikusi nahi dut
nire bizitza erdian isuritako malko guztien handitasuna ikusteko
Mendi garai batera igo nahi dut berriz
nire arima galduari itzul dadin hots egiteko
Belardi batean etzan nahi dut
eta nire amak1 eman zidan Poesia Klasikoak2 liburua gainetik irakurri3
Zerua ukitu nahi dut
eta izpi urdin argi horiek laztandu
Baina ezin dut horrelako ezer egin
eta beraz, mundu hau utziko dut
Ezagutzen nauen inor
ez zen ni joateaz harritu beharko
Ez hasperenik, ez tristurarik
une egokian etorri nintzen eta une egokian joango naiz ere
1 Xu Lizhiren gurasoek haur bat zela abandonatu zuten eta amaordearekin hazi zen. Poesia hau idatzi zuen garaian bere ama dagoeneko zenduta zegoen.
2 Poesia Klasikoak olerki-liburua, Konfuziok irakasten zuen bost liburu klasikoetako bat da. Txinako ikasleek azken bi mila urteetan liburu honetako poesiak buruz ikasten dituzte.
3 Liburua gainetik bakarrik irakurtzen du litekeena baita idatzita dakartzan poesiak buruz jakitea. Edonola ere, poesia honen 3. bersoa haurtzaroari lotuta dago eta litekeena da aurreko bi bersoak bezain esplizituki ez bada ere, galera sentimenduari erreferentzia egitea, modu malenkoniatsuan egin ere.
Xu Lizhiren poesia gehiago euskaraz eskuragarri dituzu blog honetako Xu Lizhi etiketapean.