Gaur egun berezia da, ospakizun nahiko ezezagun baina benetan ederra. Izan ere, egile eskubideak urtarrilaren 1ean iraungitzen dira. Copyright-a deitu ohi dugun hori, urte zaharrarekin batera bukatu egiten da eta urte berriko lehen egunean lan intelektualak askatu egiten dira.
Egilea: Txopi
Common Voice proiektuaren gakoak eta euskararen bilakaera
Gaur GAITU proiektua aurkeztu da (gaitu.eus). Beraz, aurten, Common Voicek euskaraz bultzada handia izango du.
Nola erabili zure lehen telefono adimenduna
Asteburu honetan gure semearen 13. urtebetetzea ospatuko dugu eta smartphone bat oparituko diogu. Hori dela eta, praktika onak helarazi nahi dizkiogu, berak sakelako telefonoa modu osasungarri batean erabil dezan.
Mastodon sare sozial federatua gero eta indartsuago dabil
Twitter makal dabil azkenaldian eta Mastodon berriz indartsuago. Mastodon fedibertsoaren parte da eta euskaldun asko dago bertan. Zorionak Mastodon darabilten guztiei!
Bertsotan proiektua aurrera doa
Android aplikazioa oso aurreratuta dago eta gutxi falta da amaitzeko. Ikusi artikuluaren barneko pantaila-argazkiak. Errima bildumari dagokionez, herena berrikusita dago.
Jabetza publikoaren eguna 2023
Gaur, urtero bezala, urteko lehen egunarekin batera, hainbat lanen egile eskubideak iraungitzen dira eta lan horiek jabetza publikora pasatzen dira: testuak, irudiak, bideoak. Lan askeak bihurtzen dira, nornahik nonahi erabiltzeko.
Bertsotan proiektuaren aurkezpena
Garatzen hasi naizen Android aplikazioaren eta bere errima bildumaren azalpena.
Common Voice Donostian
Gaur, Asier Iturraldek eta biok Librezaleko kide bezala Common Voice proiektua aurkeztuko dugu Informatikari Euskaldunen Bilkuran. Aurtengo gaia adimen artifiziala da eta horri loturiko hainbat hitzaldi eta jarduera daude.
Entangled life
I want to talk you about a brilliant and entrancing book written by Merlin Sheldrake, a British biologist and writer. The subtitle of the book reveals how astounding and profound it’s read can be for you: “how fungi make our worlds, change our minds and shape our futures”.
Common Voice ahots grabazio maratoia Barakaldon
Mozilla fundazioaren proiektu honek adimen artifiziala darabil eta besteak beste euskara eta burujabetza teknologikoa sustatzen laguntzen du.