Nik ‘e-posta’ eta ‘e-posta helbide’ erabili dut orain arte, hiztegiek kasuaren arabera ‘posta elektroniko’, ‘posta elektronikoko mezu’ eta ‘helbide elektroniko’ aholkatzen badute ere. Gai honen inguruan azterketatxo bat egin ostean, hemendik aurrera ez dakit berdin jarraitu ala ‘email’ eta ‘email helbide’ erabiltzen hasi.