Zutik lerroan jarrita daudenak:
Xia Qiu
Zhang Zifeng
Xiao Peng
Li Xiaoding
Tang Xiumeng
Lei Lanjiao
Xu Lizhi
Zhu Zhengwu
Pan Xia
Lian Xuemei
gau eta egun lanean dihardute eskulangileok1
jantzi antiestatikoak
kapela antiestatikoak
zapata antiestatikoak
eskularru antiestatikoak
eskumuturreko antiestatikoak2
jantzita dituzte
denak prest
ordena militarren zain
eta kanpai-hotsarekin batera
Qin dinastiara3 jaurtikiak dira
1 Poesiaren izenburuan aipatzen den Terrakotazko armada, Qin Shi Huang enperadore tirano eta autokratak aginduta, ehunka eskulangilek enperadorearen hilobia izango zenaren kilometro batzuetara terrakotarekin egindako 7.000 zaldi eta gerlarik osatzen dute. Estatua guzti horiek lurperatuta, Enperadoreak hil ondoren bere agindupeko tropak izaten segituko zuela uste zen. Lan erraldoi honetan parte hartu zuten eskulangile guztiak bertan hil eta hormatartekatu zirela uste da, leku horretako sekretuak ezagutzera eman ez zitzaten.
2 Xu Lizhi Foxconn enpresan lan egiten zuen, Apple eta antzeko enpresetarako taulak eta sakelako telefonoak ekoizten dituen txinatar enpresa erraldoia. Horrelako produktu teknologikoak muntatzeko jantzi antiestatikoak erabiltzea derrigorrezkoa da.
3 Qin dinastia, aipatutako Qin Shi Huang izeneko enperadoreak hasi zuen k. a. 221 urtean eta k. a. 206 urtea arte iraun zuen. Dinastia honetan, besteak beste, Txinako probintzia guztiak batu ziren eta harresi handiaren eraikitzea hasi zen.
Xu Lizhiren poesia gehiago euskaraz eskuragarri dituzu blog honetako Xu Lizhi etiketapean.