Gaur Eusko Jaurlaritzak GAITU proiektua aurkeztu du (gaitu.eus), Euskararen Aholku Batzordeak 2021-2024 urteetan euskara bultzatzeko ekintzen artean. Ekimen honek Nafarroako gobernuaren eta Euskararen erakunde publikoaren babesak ere baditu. Beraz, urte osoan zehar (batez ere udazken aldean) burutuko diren ekintzen bitartez Common Voicek euskaraz bultzada handia izango du.
Gaur gaurkoz, Librezalek azken 5 urteotan beste hainbaten laguntzarekin egindako bideak emandako fruituak hauek dira:
Goizeko aurkezpenean 15 minutuz hitza hartu dut eta erabili dudan aurkezpena hemen partekatzen dut.
20230621CommonVoiceGaitu.pdf (3,9 MB)
20230621CommonVoiceGaitu.odp (9,7 MB)
Moldaketa (2023-09-23): nahi baino gehiago luzatu naiz baina hemen da aurkezpena erabili nuenean eman nituen azalpenen grabazioa (ekitaldi osoa ez dakit non dagoen):