Webgune honetako eduki guztiak, bestelakoa adierazi ezean, legeak ahalbidetzen duen neurrian, jabetza publikoan lagatzen dira.
Eskaintza hau egiteko ditudan arrazoiak blog zaharrean azaldu nituenak dira. Zentzu horretan, oraingoz behintzat, ez dago aldaketarik.
Creative Commons-eko jabetza publikoko eskaintza
Jabetza publikoan ez dauden webgune honetako edukiak, hau da, nolabaiteko egile eskubideak (nireak edo beste norbaitenak) gordeta dituztenak, /copyright/ hitza dute URLan. Adibidez, irudi honek bezala:
http://ikusimakusi.eus/pub/2016/copyright/maxheadroom.jpg
Askea zara
Guzti honek esan nahi du webgune honetako eduki gehienak kopiatu eta zabaldu ditzakezula, zuk nahi duzunean eta zuk nahi duzun lekuetan, musu-truk zein diru-truk, niri aurretiaz inolako baimenik eskatu gabe. Lan eratorriak ere egin ditzakezu eta nire aipamena egin beharrik ere ez daukazu.
Edukiaren jatorria aipatu nahi baduzu, egin dezakezu, noski, baina jakin ezazu beste lizentzia guztietan ez bezala, ez zaudela hori egitera behartua.
On egin!