Albiste onekin nator. Aurrekoan aurkeztu nuen aplikazioan dezente aurreratu dut!
Errimategia guztiz automatikoa izatea nahi nuen (scriptekin soilik kudeatu), baina aplikazioak ahalik errima aproposenak lehen emaitzetan erakusteko bukaera-mota bakoitza eskuz berrikustea ezinbestekoa dela konturatu naiz. Horrek espero nuena baino askoz lan gehiago dakar. Hilabete oso bat eman dut lan horretan eta errimen herena berrikusi dut (40.000 errima asko dira!). Lan asko geratzen denez aurretik eta proiektu hau parte-hartzailea eta irekia denez, nahi duenari berrikusketa horretan laguntzeko gonbita luzatzea bururatu zait. Aplikazioa instalagarri dagoenean egingo dut deialdia (bitartean inork proposamenik badu, aurrera mesedez).
Android aplikazioaren garapenari dagokionez, asko aurreratu dut. Pantaila, mezu eta dialogo gehienak prest daude, oraindik gauza garrantzitsu batzuk lotzea falta bazait ere. Eginda dagoena pixka bat erakusteko pantaila-argazki mordoxka hau prestatu dut:
Aplikazioa martxoan amaitzea aurreikusten dut. Jendeak instalatu eta probatu dezan argitaratuko dut eta hortik aurrerako urratsak orduan erabakiko nituzke.
Gogoan izan egiten ari naizen guztia librea dela eta online eskuragarri dagoela:
Proiektuaren lanak eta beraien egoera Taigako proiektuan jarraitu daitezke:
Ondo izan eta laster arte!