Menu
Ikusi-makusi
  • Bloga
  • Informazioa
Ikusi-makusi

Badakit helduko dela egun bat (Xu Lizhi)

Posted on 2018-01-312018-05-01 by Txopi

Badakit helduko dela egun bat
ezagutzen ditudanak eta ezagutzen ez ditudanak
nire gelan sartuko direna
nire gorpuzkia jasotzera1
eta nik zoruan isuritako odol tanta ilunduak garbitzera
iraulitako mahaia eta aulkiak berrantolatzera
usteldutako zaborra botatzera
balkoian esekitako jantziak batzera
norbaitek amaitzeko astirik izan ez dudan poema idazten lagunduko dit
norbaitek amaitzeko astirik izan ez dudan liburua irakurtzen lagunduko dit
norbaitek pizteko astirik izan ez dudan kandela pizten lagunduko dit
hainbat urtez ireki ez diren errezelak izango dira azkenak
norbaitek hauek irekitzen lagunduko dit eta argia sartuko da
ondoren, berriz itxiko dira eta estu-estu iltzatuko
prozesuaren urrats guztiak txukun eta irmo burutuko dira
dena garbi dagoenean
guztiak lerroan aterako dira, bata bestearen atzetik
eta atea isilean ixten lagunduko didate


1 Xu Lizhik bere buruaz beste egin zuenean, bere gelako leihotik salto eginez izan zen, ez zen gelan hil.

Xu Lizhiren poesia gehiago euskaraz eskuragarri dituzu blog honetako Xu Lizhi etiketapean.

  • itzulpena
  • poesia
  • txina
  • xu lizhi
  • Utzi erantzuna Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

    Azken bidalketak

    • Jabetza publikoaren eguna 2022
    • Fedibertsoa Durangon
    • Euskal memeak fedibertsoan
    • Jabetza intelektuala ez da existitzen
    • Jabetza publikoaren eguna 2021

    Artxiboak

    • 2022(e)ko urtarrila
    • 2021(e)ko abendua
    • 2021(e)ko martxoa
    • 2021(e)ko urtarrila
    • 2020(e)ko maiatza
    • 2019(e)ko urria
    • 2019(e)ko apirila
    • 2018(e)ko azaroa
    • 2018(e)ko urria
    • 2018(e)ko uztaila
    • 2018(e)ko maiatza
    • 2018(e)ko martxoa
    • 2018(e)ko otsaila
    • 2018(e)ko urtarrila
    • 2017(e)ko azaroa
    • 2017(e)ko abuztua
    • 2017(e)ko urtarrila
    • 2016(e)ko abendua
    • 2016(e)ko azaroa
    • 2016(e)ko maiatza
    • 2016(e)ko martxoa

    Blog zaharra

    2007-2015 urteetako edukiak

    Fedibertsoa

    Mikrobloga (Mastodon)
    Argazkiak (PixelFed)
    Bideoak (Peertube)
    Foroak (Lemmy)
    Bloga (WordPress)

    Kopiatu nazazu

    Jabetza publikoa

    Korporazioen sare sozialak

    Pinterest
    LinkedIn

    ©2022 Ikusi-makusi | Powered by WordPress & Superb Themes