Euskal gizarte mugimenduetako ekimen askotan Change.org plataformaren bitartez sinadurak biltzen dira eta nire ustez hori ez litzateke inoiz egin beharko. Jarraian, besteak beste, Internet bidez sinadurak biltzearen inguruko datu batzuk emango ditut eta sinadura bilketa bat egitekotan nola eta zertarako egin beharko litzatekeen azalduko dut.
Etiketa: pribatutasuna
Estatu zelatariak
Teknologia berriek hainbat onura ekarri dituzte, baina beraien alde iluna ere oso kontuan izan beharra dago. Dakartzaten kalte, albo-ondorio eta arrisku guztien artean bat, zelatatze masiboa da. Gailu teknologikoen bidez, herritarrek egiten duten gero eta ekintza gehiago eta zehatzagoak grabatzeko, iragazteko eta antzemateko aukera dago eta estatuek aukera hori gogoz ustiatzen dute.