Ikusi makusi » software librea http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu Sun, 10 Jan 2016 13:02:29 +0000 eu hourly 1 http://wordpress.org/?v=3.9 Zer egin software librea bultzatzeko? (2) http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2010/zer-egin-software-librea-bultzatzeko-2/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2010/zer-egin-software-librea-bultzatzeko-2/#comments Sun, 30 May 2010 17:54:20 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2010/zer-egin-software-librea-bultzatzeko-2/ Irakurri gehiago →]]> Aurreko artikuluan aipatu nituen Jakintza libreari buruzko jardunaldiak ospatu ziren eta nire aldetik, arratsalde horretan burutu genuen dinamikan software librearen inguruan egin ziren hausnarketak zabaldu nahi ditut.

jakintza librearen jardunaldiak

Bertan bildu ginen 30 lagunok erantzun beharreko galdera, besteak beste, hau zen: Zer urrats egin ditzakegu software librearen erabilera eta hedapena sustatzeko?

Hiru taldetan banatu baginen ere, erantzun bat baino gehiago errepikatu egin zen. Ikus dezagun jendeak zeintzu urrats, ekimen eta ideia proposatzen zituen software librea bultzatzeko:

  1. Umeek eskolatik software librearekin ikastea. Hori lortzeko modu desberdinak aipatu ziren. Eusko Jaurlaritzaren Eskola 2.0 ekimenaz aritu ginen pizka bat, baina ordenagailuek GNU/Linux sistema eragileaz gain Windows ere badutenez, ikasle eta irakasle ia guztiek ezagutzen dutena aukeratzen dutela azaldu zuten.
  2. Gizartearen arlo guztietan (etxean, enpresetan, administrazioan eta abar) formatu irekiak erabiltzea.
  3. Gizarteak arlo guztietan software librea (gehiago) erabiltzea. Batzuk bapateko migraketaren alde agertu ziren eta beste batzuk berriz pauso-pausokoa. Edozein kasutan, denok ados ginen software librea bultzatzeko ahalik gehien erabili behar zela eta gu geu ginela erabaki hori hartu behar genuen lehenak.
  4. Administrazio publikoa, herritarrak zaindu eta beraien interesak defendatu behar dituenez gero, software librea eta formatu irekiak bultzatu behar ditu, ezbairik gabe, ahalik azkarren eta kontra dauden interesei pribatuei aurka eginez.
  5. Software librearen onurak gizarteratu egin behar dira, familiari, lagunei, lankideei… Software librearen inguruan dauden mitoak ere apurtu egin behar dira. Eta berriz ere, zabalketa hau gizartea osoak egin beharreko zerbait da, norbanakoek, administrazioek, sindikatuek, enpresek… gizarte eragile guztiek.
  6. Ordenagailu bat erosten dugun bakoitzean, software librearekin eskatu behar dugu; modelo batzuk GNU/Linux-ekin saltzen direlako eta edozein kasutan saltzaileek eskari hori ikus dezaten.
  7. Periferikoak egiten dituztenek software librea kontutan izan behar dute.
  8. Software librearekin ez daude mota guztietako programak garatuta (jabedun softwarearekin ere ez), eta guztion ardura da gutxi-gutxika behar guztiak asetzeko aukerak lortzea.
  9. Software libre dezente euskaratuta dago jada hainbat eta hainbat herritarrei esker, baina itzulpenak sakabanatuak daudenez batzutan arazoak sortzen dira. Egindako lana behar bezala argitaratu behar da.

Open Space delako ekitaldian Maite Goñi eta Gorka Palaziorekin batera egon nintzen eta beraiek ere idatzi dute han gertatutakoari buruz.

Erlaziodun artikuluak:

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2010/zer-egin-software-librea-bultzatzeko-2/feed/ 0
Zer egin software librea bultzatzeko? http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2010/zer-egin-software-librea-bultzatzeko/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2010/zer-egin-software-librea-bultzatzeko/#comments Thu, 13 May 2010 17:53:33 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2010/zer-egin-software-librea-bultzatzeko/ Irakurri gehiago →]]> Datorren astean Azkue Fundazioak antolatuta, Jakintza libreari buruzko jardunaldi batzuk burutuko dira Bilbon.

jakintza librearen jardunaldiak

Bigarren egunean, maiatzaren 18an, Open Space ekitaldian, Maite Goñik, Gorka Palaziok eta hirurok, bertara gerturatzen direnekin batera euskararekin eta software librearekin lotutako galdera batzuri erantzuten saiatuko gara. Niri lantzea egokitu zaidan galdera ondokoa da: Zer urrats egin ditzakegu software librearen erabilera eta hedapena sustatzeko?

Galdera hemen argitaratzen dut nire hausnarketa batzurekin batera. Inork zerbait proposatu edo gehitu nahi izanez gero, aurrera! Nire erantzuna:

Jabedun software erabiltzaile bezala

Ahal den heinean formatu irekiak erabili. Ikastetxean, lanean, lagun baten etxean edo beste nonbaiten jabedun softwarea erabiltzera behartua baldin bazaude, aurrera, etzazu zure burua flagelatu. Baina gogoratu jabedun softwareak formatu itxiak erabiltzeko joera daukala erabiltzaileak bahitzeko. Beraz, egiten ari zaren atasaren arabera, erabiltzazu dagokion formatu ireki egokia: irudientzako JPEG edo PNG, testuentzako ODT, RTF edo PDF (ez DOC/DOCX), kalkulu orrientzako ODS edo CSV (ez XLS/XLSX), irudi konplexuentzako XCF edo SVG (ez PSD), aurkezpenentzako ODP (ez PPT/PPTX/PPS)…

Software librea erabiltzen duten zure ingurukoei (kontuan izan litekeena dela software librea erabiltzen dutela aipatu ez izana), lana erraztuko diezu eta horrek ere software librea hedatzen laguntzen du.

Era horretan, etorkizunean zu zeu jabedun softwarea erabiltzen hasten zarenean, zure datu gehienak prest izango dituzu. Gainera, formatu librean gordez gero arrisku gutxiago duzu etorkizunean datu horiek ulertuko dituen programa bat lortzeko.

Norbaitek formatu itxi batetan dauden datuak bidaltzen badizkizu (adibidez PPT barregarri bat birbidali dezazun), baliokide ireki bat baldin badago (ODP) zuk formatu irekia erabili (adibidez eduki berbera duen ODP fitxategia berbidaliz eta bidali dizunari ere kopia bat luzatuz fitxategi hori zein programarekin ikus daitekeen azalduz). Nik adibidez mezu hau erabiltzen dut:
OHARRA: mezu honi atxikitutako fitxategia OpenDocument formatu ireki eta estandarrean dago.
Librea (eta doakoa) den OpenOffice pakete ofimatikoarekin ikus dezakezu:
http://eu.openoffice.org/ (euskaraz)

Software libre erabiltzaile bezala

Firefox edo Interneteko estandarrak betetzen dituen beste nabigatzaile libreren bat erabiltzen baduzu, noizbehinka Microsoft Internet Explorer jabedun nabigatzailearen berezitasunetara bakarrik egokitutako webguneren batekin egingo duzu topo. Egoera hau jabedun softwareak bere erabilera sendotzeko erabiltzen duen trikimailu bat izanik, software librea sustatzeko, estandar irekiak sustatzea da bidea.

Beraz, webgune horren arduradunekin harremanetan jartzea komeni da (adibidez e-mail bat bidaliz gertatu zaizuna azalduz). Horretaz gain, nahi izanez gero, jendea egoera horren jakitun izan dadin beste ekintza batzuk egin ditzakezu: medioetara idatzi, blogaria bazara artikulu bat argitaratuz, existitzen diren beste foro eta antzeko webgunetan berria zabalduz eta abar.

Familian eta lagun artean

Software libre baten edo gehiagoren erabiltzailea bazara, software librearen erabilera sustatzeko beste gauza asko egin ditzakezu. Hasteko, zure lagun eta familiari software librearen aukeraz mintzatu eta dituen abantailak azaldu. Ez hori bakarrik, ohikoa da software librearen alde daudenek bere ingurukoei software mota hau instalatzea eta mantentzen laguntzea. Batzutan programa zehatz bat instalatuz eta erabiltzen azalduz eta beste batzutan sistema eragile guztia aldatuz (adibidez Ubuntu) eta mantentzen lagunduz.

Gure ingurukoek sistema eragile libre bat instalatzen animatu daitezen (jabedun sistema eragilearen ordez edo sistema horretaz gain, disko gogorra handia bada) instalazio jaiak ospatzea aukera on bat da. Era horretan, software librea erabiltzen duten lagun batzuk bildu eta denen artean beraien lagun eta ezagunei egun berdinean eta leku berdineanberaien ordenagailuetan software librea instalatzen eta erabiltzen laguntzen diete.

Eskolan eta lanean

Beste leku askotan ere software librearen aukera hor dagoela gogoraraztea ondo etorriko zaie: eskolan, lanean, etab.

Zure ikastetxean adibidez, klaseak emateko jabedun softwarea erabiltzen bada, jendeak zuzenean libreak diren programak erabiltzen ikasteak duen garrantziaz mintzatu zure irakasleekin eta informatika arduradunekin. Ez zara aditua izan behar horrelako eskari bat egiteko, izan ere, jabedun softwarea irakatsiz etorkizunean kalte egingo dizun menpekotasun bat sortarazten ari bait dira zuregan, eta hori salagarria da noski.

Lantegi edo bulego baten lan egiten baduzu eta jabedun softwarea erabiltzen bada, galdetu zergatik (askotan ohituragatik besterik ez da izaten). Arrazoi askorengatik, enpresari software librera pasatzeko plan bat burutzea mereziko dio eta zenbat lehenago hasi hobeto. Software librea erabiltzeagatik langileek onura asko jasotzen badituzte ere, enpresek beste onura batzuren artean software lizentzietan aurrezteko aukera dute.

Herritar bezala

Euskal Herriko biztanle bat gehiago bezala, ekintza desberdinak burutu ditzakezu software librea bultzatzeko. Adibidez, udaletxeko liburutegietan Internet-en nabigatzeko zerbitzuak izaten ohi dira. Ordenagailu horietan Firefox bezalako nabigatzaile libreak instalatzeko eskaria egin dezakezu. Nik egin nuen eta handik egun gutxira Firefox Euskaraz erabilgarri zegoen.

Hauteskundeetan bozkatzen dutenetakoa bazara, alderdi politikoen programa aztertzea gomendatzen dizut eta software libreari eta estandar irekiei buruz zer dioten begiratu dezakezu. Hauteskunde garaian euskal blogetan gai hau jorratzen duenik ere aurkituko duzu, zuk egin beharreko lana gutxituz.

Azkenaldian alderdi politiko batzuk herritarren ekarpenak eta parte hartzea eskatzen dute beraien programak osatzeko. Beraz, horrelako ekimenak ere uztiatu daitezke software librearen hedapena sustatzeko.

Hausteskundeei itxaron gabe ere, tokiko gobernuei softwarea librearen alde lan egin dezaten eskatzeko aukera ere badago. Hori da hain zuzen SoftwareLibreNahiDugu ekimenaren helburua. Software librearen alde beste hainbat ekitaldi publiko ere egin daitezke, adibidez Software Freedom Day ospakizunetan parte hartzea. Gizarteko kidea zarenez geroztik hamaika dira gizartean eragina izan dezaten egin ditzakezun gauzak. Asmatu berri bat eta aurrera!

Informazio igortzailea bazara (blogariak)

Hedabide batetan lan egiten baduzu, software librea zer den eta zeintzu onura dituen helarazteko aukerak ere izan ditzakezu. Baita informazio igortzaile izan zaitezkeen hegoera asko eta askotan ere: lagunekin hitzegiterakoan, familian eta abar. Blogaria bazara edo Interneteko webgune eta zerbitzu desberdinak erabiltzen badituzu (foroak, mikro-blogging plataformak eta abar), software librearen alde egiteko aukerak izango dituzu: software zehatz bat gomendatuz, beste erabiltzaileei zure laguntza emanez, eta abar.

Jendaurrean hitz egitea zuretzat oztopoa ez bada, zuk zeuk software libreari buruzko hitzaldiak eta demostrazioak egim ditzakezu. Ezagutza tekniko asko badituzu ondo, baina ez pentsa hori beharrezkoa denik. Jende gehineak oraindik ez du software librea inoiz ikusi eta zure azalpenak oso baliagarriak eta preziatuak izango dira. Animo!

Hizkuntzak baldin badakizkizu

Software librea tresna oso egokia da hizkuntza murriztuentzat eta horregatik software librea eta euskara uztartzen dituzten euskaldun asko daude: Librezale taldea, EuskalGNU taldea eta beste hainbat eta hainbat norbanako.Ezagutza tekniko gutxi edo bat ere izan gabe, hizkuntzat jakinda (batez ere ingelesa), software libre desberdinak euskaratzeko aukera dago. Baita programen webguneak, esku liburuak eta abar. Horrelako lanekin ere software librearen erabilera eta hedapena sustatzen da, zalantzarik gabe.

Irudigintza gogoko baduzu

Idaztea baino marraztea nahiago baduzu, software librea eta formatu irekiak bultzatu ditzakezu. Adibidez software libreko programek noizbehinka sortzen dituzten parte hartze irekiko ekimenetan.

Ezagutza teknikoak badauzkazu

Ezagutza oso teknikoak badauzkazu noski, nabariak dira software librea bultzatzeko egin ditzakezunak: software libre proiektuetan programatu edo proiektu berria hasi, programatzaileei softwarea ordenagailu mota eta instalazio mota desberdinetan frogatzen lagundu eta abar. Baina ikus daitekeenez, ez dira ezagutza tekniko oso sakonak eduki behar software librea beste modu askotan sustatzeko. Ekin diezaiogun bada!

Artikulu hau bukatzeko, Jakintza librearen jardunaldiei buruz beste gauza bat esan nahi dut. Maiatzaren 19an ere hitzaldi interesgarri batzuk izango dira. Begiratu egitaraua informazio gehiago izateko. Ez galdu!

Aldaketa (2010/05/16): Josuk iruzkinetan gogorarazi dudan bezala, zerrenda honetara software librea bultzatzeko beste modu batzuk gehitu ditut: lagunei software librea instalatzea eta erabiltzen irakastea, instalazio jaiak, hitzaldiak, demostrazioak, ekitaldiak kalean, … Eskerrik asko Josu! Zer gehiago?

Erlaziodun artikuluak:

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2010/zer-egin-software-librea-bultzatzeko/feed/ 6
Krisi garaian software librea! http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2010/krisi-garaian-software-librea/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2010/krisi-garaian-software-librea/#comments Sat, 03 Apr 2010 18:29:43 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2010/krisi-garaian-software-librea/ Irakurri gehiago →]]> Orain inoiz baino gehiago.

free software
Irudi originala

Jakina denez, krisi ekonomiko batean murgilduta gaude. Oso zaila da krisi horren zergatiak eta nondik norakoak zehatz marraztea, baina, orokorrean, badago adostasuna egungo eredu ekonomikoko agenteen berekoikeriari errua botatzeko. Bankuak, multinazionalak eta oro har enpresa kapitalistenak dira krisi hau sortu dutenak. Etekin ekonomikoak bakarrik axola zaizkie eta ez pertsonen (langileen) eskubideak. Onura ekonomikoetatik at ez dute beste ezertxo ere ikusten eta horregatik gobernuek arautegien bitartez, enpresek egin ditzaketen gehiegikeria guztiak aurreikusten eta mugatzen saiatzen dira. Nire ustez, alperrik.

Krisi honen ondorioetako bat gizartearentzako hain kaltegarriak izan daitezkeen enpresa horiek gertuagotik jarraitzea da, lotuagoak edukitzea, beraien gose aseezinaren ondorioak denon artean ordaindu ez ditzagun. Neoliberalismoaren alde gogorra norbere etxean ezagutu ondoren, asko eta asko konturatu dira edo, inoiz baino argiago geratu zaie, azken mendeetan landu dugun eredu ekonomikoak, hau da, kapitalismoak, kale itsu batera besterik ez garamatzala.

Azken hilabeteetan, dezente hitz egin da gure sistema ekonomikoaren etika ezak suposatzen duen larritasunari buruz: krisia ekonomikoa baino, etikoa dela. Ezkorrenek (edo baikorrenak, begiratzen den ikuspuntuaren arabera), munduko burtsen ezegonkortasunaren aurrean estatuek egin zituzten mugimenduak ikusita, kapitalismo berri baten atarian geundela pentsatu zuten. Baina dagoeneko argi geratu da hartu diren erabakiak sistema berriz egonkortzeko hartu direla, ez sistema eraldatzeko.

Naiz eta beste mundu berri bat posiblea izan, nahiz eta beharrezkoa izan, krisi honen ondoren okerreko bidean jarraituko dugula iruditzen zait niri. Eta gure sistema ekonomikoko norabide oker hau zuzentzen saiatzeko egin daitezkeen gauzetako bat, nire ustez, software librea bultzatzea da.alemaniar armada gelditzerik lortuko.

Software librearen alde

Software libreak, jabedun softwareak ez bezala, motibazio etikoak ditu. Jabedun software gehiena garatzen duten enpresa multinazionalei, pertsonak (erabiltzaileak) bost axola zaizkie. Bilatzen duten bakarra etekin ekonomikorik handienak lortzea da. Zentzu horretan, beste edozein sektoretako enpresa kapitalistak bezala aritzen dira.

Software librearen kasuan, emaitza askea izatea eta bere inguruan bildutako jendearentzat ekarpen bat izatea da helburua. Eta helburu hori, softwaregintzaren mundua gertutik ezagutzen ez dutenentzat batzuetan ulertzen zaila bada ere, ikuspuntu ekonomikotik ere baliagarria da. Logika ez da jendea ala etekinak, baizik eta jendea eta etekinak. Software librearen iraultza, iraultza lasaia dela esan dezakegu, dagoeneko mundu osoko softwaregintza gehiena eraldatu badu ere, oso gatazka gutxi eragin baititu. Honetatik nolabaiteko ikaskizuna ateratzea gustatuko litzaidake, beste esparru batzuetan aplikatu ahal izateko.

Esan bezala, software librearen ezaugarriek oso onura etiko garrantzitsu batzuk bermatzen dituzte eta egungo krisi etikoa ikusirik, ezaugarri horiek inoiz baino pisu gehiago izan behar dute. Software librearen lehen ezaugarria, adibidez, norbanakoaren askatasuna indartzea da. Bigarrena, zientziaren eta hezkuntzaren aurrerakuntzan laguntzea. Software librearen hirugarren zutabea jendearen (edo enpresen) arteko elkartasuna bultzatzea da, eta hainbat adibidek erakusten duten bezala, baita elkartasun hori lortu ere. Bukatzeko, laugarren askatasun edo ezaugarria kooperazioan lan egitea eragitea da, hau da, software librea garatu eta erabiltzen duten enpresek eta pertsonek komunitate bat eratzea eragiten du.

Lehen momentuan pertsona eta enpresa askori software librearen abantaila teknikoak eta onura ekonomikoak bakarrik axola bazaizkie ere, mundu hau gertutik ezagututakoan, aipatutako onura etikoak (norbanakoaren askatasuna, zientzia eta hezkuntzaren aurrerakuntza, elkartasuna, kooperazioa, komunitatea) bizi egiten dituzte eta software librea eta estandar irekiak erabiliz lehen baino onura gehiago jasotzen dituztela ulertzen dute.

Beste ezeren gainetik, software librearen meriturik handiena hori izan liteke: gatazka askorik sortu gabe, gutxi-gutxika zabaltzen eta indartzen joan dela. Ez hori bakarrik, copyleft softwarearen baliokideak beste esparru batzuetan ere sortu dira: copyleft musika, literatura, kazetaritza, politika, eta abar. Gehienok konturatu orduko, software libreak hasitako olatuaren onurak gure gizartean zabaltzen doaz.

Beraz, lehendik ere software librea sustatzeko eta erabiltzeko arrazoi dezente bageneuzkan, egungo krisia ikusita, orain da garaia, inoiz baino gehiago, software librearen aldeko apustu garbia eta sendoa egiteko.

Pertsona batzuentzat softwarez aldatzea ez da lan erraza, baina Euskal Herriko gero eta enpresa gehiago beraien kabuz esfortzua egiten ari badira, erakunde publikoek ez dute aitzakiarik. Europar Batasunak aspaldi egin zuen software librearen eta estandar irekien alde eta Europako txoko askotan abantaila nabarmena hartu digute gai honetan (Andaluzian, Italian, Frantzian, Alemanian, Finlandian eta abar). Eusko Jaurlaritzak egin du software librearen alde gauzatxoren bat edo beste, baina heldu da garaia behingoz gai hau serio har dezan. Eta pairatzen ari garen krisi ekonomikoari aurre egiteko tresna baliagarri bat dela argi dagoenez, ea azkenean Eusko Jaurlaritza software librea benetan sustatzen eta erabiltzen hasten den. Bada garaia!

Orain sozialistak daude Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) gobernuan eta beraiei dagokie Eusko Jaurlaritzak software librearen alde egin dezan lortzea. Idoia Mendia sozialista, Eusko Legebiltzarreko parlamentaria izan da orain dela gutxira arte eta, bertan zegoela, behin baino gehiagotan atera du software librearen gaia gobernuari presioa egiteko. Orain, bera da gobernuko kidea eta lehen besteei eskatzen zizkionak betetzeko gai dela erakutsi behar du.

Martxoko hauteskundeen aurretik, SoftwareLibreaNahiDugu.org ekimenekoek lehendakaritzarako hautagai aurkezten zirenei software librearen eta estandar irekien inguruko galdera batzuk egin zizkieten. Alderdi guztiak ezbairik gabe software librearen alde agertu ziren eta, gainera, hauteskundeak irabaziz gero gai honen inguruan emango zituzten urratsak ere idatzi zituzten.

Sozialisten promesak

Demokrazia Hiru Milioiko (D3M) Itziar Lopategik, adibidez, legegintzaldi batean (hau da, lau urteren buruan), erakunde publiko guztietako lanpostuetan software librea erabiltzea eta euskal instituzio publikoek sortutako eduki guztiak lizentzia libreekin argitaratzea agindu zuen. Baina dakizuen bezala, Alderdien Legea dela eta, D3M-k ez zuen hauteskundeetara aurkezterik izan eta PSE-EE (PSOE) dago orain EAEko gobernuan.
Patxi Lópezek ere software librearen alde eta estandar irekien alde zegoela esan zuen argitasun osoz eta, orain, lehendakaria denez gero, bere usteak sendoak direla erakutsi behar du. Izan ere, Patxi Lópezek lehendakari izatea lortzen bazuen, Eusko Jaurlaritzak bere webguneen inguruko kontratazioek estandar irekiak bete zitzaten egingo zuela agindu baitzuen. Era horretan, Patxi Lópezek zioena egia bada, software librea erabiltzen dugunok hemendik aurrera ez dugu arazorik izango erakunde publikoekin harremanetan aritzeko. Beno, bada bere hitza beteko duen ala ez zain gaude software librea erabiltzen dugun ehunka mila euskal herritarrok.

Rubalcaba sozialistak LSSI legearekin eta kanon digitalarekin egin zuen berdina ez egitea espero dugu. Sozialistek, oposizioan zeudenean, LSSI legea zentsuratzailea zela, isun handiegiak ezartzen zituela eta kanon digitala indartzen zuela kritikatzen zuten. Rubalcabak berak LSSI legea ziberespazioko zentsuraren legea deitzen zuen bere kritika gogorrak botatzen zituenean. Behin boterera helduta, esaten zituenak bat-batean ahaztu egin zitzaizkion, antza. Ez hori bakarrik, espainiar sozialistek LSSI legea baino kaltegarriagoa den lege bat bultzatu eta onartu zuten, LMISI legea.

Euskal sozialistek berdin egingo ote duten beldur naiz. Gobernua behin eta berriz kritikatu ostean software librearen alde gehiago ez egiteagatik, behin boterera helduta, beraiek esandako guztiak bat-batean ahaztu eta sudurraren puntan jartzen zaiena egingo ote duten beldur. Oker banago has daitezela behingoz software librea eta estandar irekiak gogoz eta indarrez bultzatzen, hamaika gauza baitaude egiteko. Gainera, aldi berean, egungo krisiari aurre egiten ariko dira.

Argitaraketa: Artikulu hau GARA egunkariko GAUR8 larunbateko gehigarrirako prestatu nuen eta 2009ko ekainaren 5ean argitaratu zen.

Erlaziodun artikuluak:

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2010/krisi-garaian-software-librea/feed/ 0
Ezagutza librea irakaskuntzan http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2008/ezagutza-librea-irakaskuntzan/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2008/ezagutza-librea-irakaskuntzan/#comments Thu, 27 Nov 2008 17:28:00 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2008/ezagutza-librea-irakaskuntzan/ Irakurri gehiago →]]> Gaur goizean, software libreari buruzko jardunaldi batzuk hasi dira Donostian. Nik ezagutza libreari buruzko hitzaldi bat eman dut gaztelaniaz. Prestatu dudan materialarekin, bi gauza azaldu nahi nituen: alde batetik eduki libreak zer diren, eta bestetik, irakaskuntzan eduki libreak erabiltzea zergatik den ongarria. Denbora arazo batzuk izan dira eta lehen zatia bakarrik azaldu ahal izan dut, baina gaur goizean gerturatu diren pertsona motak ikusita (batez ere ikasleak eta baita irakasle batzuk), aukeratu dudana beraientzat interesgarriagoa zen zatia izan delakoan nago. Enpresa munduan interesatuagoak daudenak, badirudi bihar izango dutela beraien txanda.

Gerturatu den jendea oso parte-hartzaile agertu da eta nik uste, hizlariok (Josu Garro, Josu Orbe, Julen Iturbe-Ormaetxe, Ainhoa Ezeiza), gustura geratu garela. Gaur arratsaldean bertan, beste hitzaldi bat dago eta bihar eduki gehiago. Gai hauetan interesa badaukazu eta ondo badatorkizu, jardunaldietara joatea gomendatzen dizut. Nire uste apalean, antolaketan akats batzuk egon badira ere, jardunaldietara joateak merezi du eta. Animatu, oraindik garaiz zabiltza eta! :-D

Hona hemen erabili dudan aurkezpena:

PDF
20081127ConocimientoLibreEnseñanza.pdf (2,3 MB)

ODP
20081127ConocimientoLibreEnseñanza.odp (2,5 MB)

Informazio gehiago:

Erlaziodun artikuluak:

Beste hizkuntzak: castellano

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2008/ezagutza-librea-irakaskuntzan/feed/ 2
Eduki libreak Deustuko Unibertsitatean http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2008/eduki-libreak-deustuko-unibertsitatean/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2008/eduki-libreak-deustuko-unibertsitatean/#comments Sun, 20 Jul 2008 21:50:05 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2008/eduki-libreak-deustuko-unibertsitatean/ Irakurri gehiago →]]> Azkenaldian saio dexentetan egin dudan bezala, Deustuko Unibertsitateko Informatika Fakultatean, ESIDEn, jabetza intelektualari buruzko hitzaldi bat emango dut. Apirileko Jardunaldi Hacktibistetan egin nuen bezala, parte hartzaileek software librea zer den jada badakitenez, softwaretik eduki digitaletara askatasunak egin duen saltoari buruz hitz egingo dut.

Pasa den ostiralean hitzaldi honen euskarazko bertsioaren txanda izan zen, eta gaur, gaztelaniazkoarena. Ekitaldi hauek, Deustuko Unibertsitateko e-Ghost taldeak antolatzen dituen udako ikastaroen barruan ospatzen dira.

Leioako gaztetxean eta Zarautzko gaztetxean egin nuen bezala, hitzaldia emateaz gain, “Se creativo” bideoa ikusiko dugu, Kanon digitalaren testa banatuko dut eta bukaeran eztabaida txiki bat egingo dugu denon artean.

Hau da euskarazko hitzaldirako prestatu nuen aurkezpena:

PDF
20080717SoftwareLibretikEdukiLibreetara.pdf (2,1 MB)

ODP
20080717SoftwareLibretikEdukiLibreetara.odp (3,1 MB)

Eta hau berriz gaztelaniazko hitzaldian erabiliko dudan aurkezpena:

PDF
20080721SoftwareLibreContenidosLibres.pdf (2,4 MB)

ODP
20080721SoftwareLibreContenidosLibres.odp (3,4 MB)

Interesa duenak, aurkezpena prestatzeko sortu nituen irudi eta diagrama berriak ere hartu ditzake:

SVG
20080717SoftwareLibretikEdukiLibreetara.svg (80 KB)

ODS
20080717SoftwareLibretikEdukiLibreetara.odt (13 KB)

ODS
20080717SoftwareLibretikEdukiLibreetara.ods (43 KB)

On egin!

Eguneraketa (2008/07/28): Euskadi Digitaleko Rafa Martinezi esker, gaztelaniaz egin nuen hitzaldiaren audioa eskuragai dago:

MP3
20080721SoftwareLibreContenidosLibres.mp3 (54 MB)

Beste hizkuntzak: castellano

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2008/eduki-libreak-deustuko-unibertsitatean/feed/ 0
Sare gizartearen erronkak http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2007/sare-gizartearen-erronkak/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2007/sare-gizartearen-erronkak/#comments Mon, 19 Nov 2007 21:34:22 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2007/sare-gizartearen-erronkak/ Irakurri gehiago →]]> Egun pare bat barru Enpresa Digitalak antolatutako “Enpresa 2.0″ izeneko jardunaldi baten hitzaldi bat emango dut. Ekitaldia gaztelaniaz ospatuko da. Ekitaldiaren egitarauan ikus daitekeenez, hiru hitzaldi emando ditugu eta gero, partaide guztien artean, mahainguru bat burutuko dugu. Nire hitzaldiaren izena (eman didatena) “Sare gizartearen erronkak” deitzen da eta bertan, software librean ematen den elkarlanaren berezitasunak erakutsiko ditut eta baita honek softwarea garatzen jarduten diren enpresetan izaten ari den eragina ere.

Aste bitan zehar, jardunaldi hau Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan ospatuko dugu eta Gorka Juliok bere blogean azaltzen duen bezala, jardunaldiak bigarren zatia izango du, elkarlanerako tresna eta teknologiak landuko dituena.

Nire hitzaldiko gaia interesgarria iruditzen bazaizu, Arabako hitzaldian erabiliko dudan aurkezpena ikus dezakezu:

PDF
20071121LosRetosDeLaSociedadEnRed.pdf (1,9 MB)

ODP
20071121LosRetosDeLaSociedadEnRed.odp (1,7 MB)

Eguneraketa (2007/12/01): Jardunaldiak bukatu dira eta nire ustez oso ondo atera dira. Hiru herrialdeetako jardunaldietara, guztira 150 pertsona etorri dira Julen Iturbek, Mikel Etxarrik eta hirurok esan behar genituenak entzutera eta zer pentsa behitzat eman diegu. Portzierto, nire aurkezpenean agertzen diren diagrama batzuren iturri-fitxategiak gehitzen dizkiot artikulu honi, norbaiti baliagarriak izan daitezkelakoan. Hemen daude:

ODS
200711LosRetosDeLaSociedadEnRedDiagramas.ods (200 KB)

SVG
200711LosRetosDeLaSociedadEnRedDiagramas.svg (32 KB)

Beste hizkuntzak: castellano

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2007/sare-gizartearen-erronkak/feed/ 0
Irudi bektorial batzuk http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2007/irudi-bektorial-batzuk/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2007/irudi-bektorial-batzuk/#comments Wed, 24 Oct 2007 11:22:09 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2007/irudi-bektorial-batzuk/ Irakurri gehiago →]]> Azken urteetan parte hartu dudan proiektu edo ekitaldi batzurentzako logotipo, banner, pegatina, kamixeta proposamenak eta antzekoak egin ditut. Horietako batzuk, Inkscape programa librearen bitartez, SVG formatu irekian garatu ditut. Irudi mota hau, kalitate galerarik gabe eskalagarria izan daitekela du ezaugarri, eta horregatik, fitxategi hauek nahi duen edonorentzako eskuragarri jartzea merezi duela pentsatu dut.

Irudi honetan, Bézier kurben bitartez eskuz margotutako marra bat nola sortu daitekeen erakusten da:

Librezale Franki
SVG fitxategi originala

Beste honetan aldiz, testu batek norberak sortutako marra baten bidea nola jarraitu arazi daitekeen ikusten da:

Zabaldu Irratia
SVG fitxategi originala

Hurrengo honetan, irudi berriak sortzeko aprobetxatu daitezkeen sinbolo batzuk aurki daitezke, adibidez, copyleft sinboloa, glider sinboloa eta birziklaketa sinboloa:

Hackmeeting reciclante
SVG fitxategi originala

Beste irudi hau, Barrapunto.com webgunean RDIF teknologiari buruzko albisteetan erabiltzeko sortu nuen. Ertz borobilduak zituzten errektangelu batzuk elkarren gainean jarriz di-da batean sortu nuen logotipo sinple eta argi hau:

Barrapunto RFID
SVG fitxategi originala

Azkenik beste irudi hau ere aurkitu dut nire disko gogorrean. Kasu honetan, abildua letra testu bezala idatzi nuen eta gero automatikoki objektu bektoriala bihurtu nuen, nahi nuen itxura zehatza emateko. Sua irudikatzeko erabili nituen izar bi horiek, nahi beste ertz dituen objektu bat sortuz lortu daiteke, gero errotazioa, erradio txikiena, erradio handiena eta beste parametro batzuk aldatuz. Honelako tresna bektorial bat erabili ezean, horrelako formak lortzea askoz zailagoa da eta kontutan izan beharreko baliabidea dela uste dut. Hona hemen hain tresna boteretsuekin lortu nuen emaitza kaxkarra :-)

Hackmeeting arroba
SVG fitxategi originala

Oharra: eduki hauen zati bat Wikipedia Commons proiektuarekin noizbait parekatu beharra dut, ekarpenen bat egin dezakedan ikusteko. Nola ez, edozein gomendio edo laguntza guztiz ongi etorria da.

Beste hizkuntzak: castellano, english

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2007/irudi-bektorial-batzuk/feed/ 2