Ikusi makusi » gordailuak http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu Sun, 10 Jan 2016 13:02:29 +0000 eu hourly 1 http://wordpress.org/?v=3.9 Eduki askeak bilatzen eta sareratzen EHU/UPV-n http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2011/eduki-askeak-ehu-n/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2011/eduki-askeak-ehu-n/#comments Thu, 17 Mar 2011 15:01:35 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2011/eduki-askeak-bilatzen-eta-sareratzen-ehuupv-n/ Irakurri gehiago →]]> Euskal Herriko Unibertsitatean burutzen ari diren Dokumentazio eta Informaziorako Sarbide Askeari buruzko Jardunaldien barnean, gaur tailer bat egingo dugu. Bertako helburua, eduki askeak dituzten web gordailu publikoak ezagutzea eta bertan informazioa aurkitzen ikastea da. Kasu gehienetan euskaraz dauden eduki askeak bilatuko ditugu edo Euskal Herriari dagozkionak, sare osoan dauden gordailuak zenbaezinak bait dira.

Tailer bat

Irudi originala: jdtornow (CC BY 2.0)

Nire proposamena, jarraian proposatzen diren ariketak egitea da. Ariketa gehienak informazio askea bilatzen ikasteko dira. Azkena desberdina da, informazio askea argitaratzeko era bat ikasteko bait da.

1. ariketa

Euskarazko Wikipediatik Andoni Egañaren argazki bat lortu.

Nondik hasi: http://eu.wikipedia.org/

Bilatzen den erantzuna: argazkiaren helbidea eta lizentzia.

2. ariketa

Wikipedia Commons-etik Andoni Egañaren argazki pare bat lortu.

Nondik hasi: http://commons.wikimedia.org/

Bilatzen den erantzuna: argazki bien helbidea.

3. ariketa

Klasikoen Gordailutik Domingo Agirrek idatzitako Garoa liburua lortu.

Nondik hasi: http://klasikoak.armiarma.com/

Bilatzen den erantzuna: liburuaren lehen kapituluko lehen esaldia.

4. ariketa

Euskarazko WikiQuotetik Woody Allen-en zita bat lortu

Nondik hasi: http://eu.wikiquote.org/

5. ariketa

Gure Gipuzkoan Zarautzko hondartzako argazki bat lortu.

Nondik hasi: http://www.guregipuzkoa.net/index-int.php?lang=eu

Bilatzen den erantzuna: argazkiaren helbidea eta lizentzia.

6. ariketa

Nafarroako Liburutegi Digitaletik, izenburuan “euskara” hitza duten liburuetatik kondairak dituen liburua lortu.

Nondik hasi: https://administracionelectronica.navarra.es/binadi/busqueda.aspx?idioma=eu-ES

Bilatzen den erantzuna: liburuaren orrialde kopurua.

7. ariketa

Koldo Mitxelena liburutegi digitalean, prentsa historikoaren atalean gordetzen den Argia astekariaren lehen zenbakia lortu.

Nondik hasi: http://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DBKBibliotecaDigitalKMWEB/Colecciones/Col_biblioteca_digital_eu.jsp

Bilatzen den erantzuna: liburutegi horretan duten zenbaki zaharrena zein egunetakoa den eta orduan urte osorako harpidetzeak zuen prezioa.

8. ariketa

Fundación Sancho el Sabio liburutegi digitalean, euskarazko liburuetatik, sukaldaritzari buruz dagoen liburua lortu.

Nondik hasi: http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-4879/eu/contenidos/informacion/liburutegi_digitala/eu_lib_dig/libutegi_digitala.html

Bilatzen den erantzuna: liburu horretan agertzen diren errezeta baten izena.

9. ariketa

Donostiako Gotzaindegiko Elizbarrutiko Artxibo Historikoan, Pio Baroja donostiarraren bataio-agiria lortu.

Nondik hasi: http://mendezmende.org/eu/partidas/

Bilatzen den erantzuna: Pioren aitaren eta amaren izenak.

Euskarazko Wikipedian Pio Baroja Nessi-ren jaiotsa data ondo dagoen egiaztatu eta gurasoen izenak ere ondo dauden egiaztatu.

10. ariketa

OpenData Euskadi gunetik informazio pare bat lortu.

Nondik hasi: http://opendata.euskadi.net/

Eusko Jaurlaritzak airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko dituen estaziorik badago Larrabetzun?

Udalmap-en bitartez zure etxebizitza ortoargazkietan aurkitu. Topatu duzu?

11. ariketa

Indymedia Euskal Herria gunetik informazio batzuk lortu.

Nondik hasi: http://euskalherria.indymedia.org/

Ezkerreko zutabeko “Bilatu” atala erabiliz, AHTren aurkako manifestazio edo ekintzaren bateko artikulu bat bilatu. Zein da artikuluaren helbidea?

AHTri buruzko bideo bat ere bilatu. Zein da artikuluaren  helbidea?

12. ariketa

Creative Commons Search bitartez, material batzuk lortu.

Nondik hasi: http://search.creativecommons.org/ Bilatzen den erantzuna: argazkiaren helbidea.

Flickr aukera erabiliz, argazki aske bat bilatu (erabilera komertziala baimentzen duena eta baita aldaketak egitea), adibidez tailer bati buruz. Zein da argazki horren egilea, lizentzia eta helbidea?

Blip.tv aukera erabiliz, bideo aske bat bilatu (erabilera komertziala baimentzen duena eta baita aldaketak egitea), adibidez Berlin hiriari buruz. Zein da bideo horren egilea, lizentzia eta helbidea?

Jamendo aukera erabiliz,  “euskal” kantu aske bat bilatu (erabilera komertziala baimentzen duena eta baita aldaketak egitea) eta ordenagailutik bertatik entzun. Zein da diskoaren izena, kantuaren izena eta egilea?

13. ariketa

Jamendo webgunera joan eta gustoko duzun kanturen bat aukeratu, nahi duzun estilokoa.

Nondik hasi: http://www.jamendo.com/

Bilatzen den erantzuna: kantuaren izena, diskoaren izena eta egilea.

14. ariketa

Indymeia Euskal Herrian zuk zeuk sortutako albiste bat argitaratu (“Argitaratu” esteka erabiliz). Artikuluaren gaia eta estiloa zuk nahi duzuna (benetakoa edo asmatutakoa). Multimedia fitxategirik gehitzekotan (PDFak, argazkiak, bideoak…) askeak izan behar dira eta egilea zu ez izatekotan egilea eta lizentzia aipatu.

Jardunaldiei buruzko artikulu bat  idatzi nahi izanez gero, gogoratu hemen materiala duzula:

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2011/eduki-askeak-ehu-n/feed/ 0