Esta primavera, mi compañera ha estado de Erasmus en Suecia y cuando fui a visitarla le regalé este marca-páginas con una poesía que escribí para ella en el taller de escritura creativa de Udondo. Calculé que el marca-páginas tuviese 16 centímetros de largo y 4 centímetros de alto, lo que a una resolución de impresión de 300 puntos por pulgada (ppp) equivale a 1890×472 pixels.
El barco de vela lo dibujé mediante Inkscape y los textos los introduje mediante GIMP. Por si a alguien le pudieran resultar útiles, aquí están los ficheros con las fuentes:
nomada.svg (4 KB)
nomada.xcf (171 KB)
¿A alguien le ha gustado la poesía?
kaixo txopi. ezateko da “nomada.xcf” artxiboa ustel dagola.
deskargatera joan naiz eta mezua eldu da hori ezaten.
poesia oso polita.
zure web bajatzen oso asko iraun du nire nabegatzaileak, argazkien pisuak edo.
bide batez, mezede txiki bat: “zerbait.com” argitaratzeko ahaleginetan nabil baina nahaste borrastean nago, nire zerbitzaileak ikusi dabela eta nik ez dot topatzen interneten, nobatadak. klik baten irteten ba zaizu gugelen ezan niri mezedez eta bestelan ondo segi.
eskerrik aso. mamurrai.
Yo, otra vez. Igual, es que me he equivocado hasta en el nombre del destinatario, por no mirar bien.
Antes decía que nomada.xcf estaba corrupto porque estaba descargandome y he tenido aviso de ello, de verdad.
Pero he vuelto a probar y no hay ninguna pega.
Parkatu. Eskerrik asko
mamurrai, gertatu zaizunaren errua nire webgunearen hosting-arena dela uste dut. Izan ere, zure lehen iruzkina irakurrita nik ere XCF fitxategia jaitsi dut eta txarto zegoela konturatu naiz. Nire ordenagailuan fitxategi original bilatzen nengoela zure bigarren iruzkina jaso dut eta fitxategia berriz jaitsitakoan ondo zegoela ikusi dut. Hau da, zuri gertatu zaizun berdina gertatu zait eta webgunean ez dut inolako aldaketarik egin.
Sindominioko makina kokatuta dagoen lokalean konexio arazoak daudelakoan nago, SSH bitartez bertara konektatu bait naiz eta “top” bat egin ondoren makina kargaturik ez zegoela egiaztatu bait dut (load average: 0.62, 0.72, 1.29).
Zerbait.com irekitzean Apache web zerbitzariko lehenetsitako orrialdea ikusten dut, instalatu eta batera agertzen dena. Zuk horra heldu ezin badezakezu, litekeena da domeinua oso berria izateagatik gertatzea. DNS zerbitzari batzuk domeinu berriaren berri dute eta beste batzuk ez. Noizbehinka gertatzen den errorea da eta normalean denborarekin bera bakarrik konpontzen da. Beraz, itxaron 48 ordu inguru ea konpontzen den eta bestela froga egin zure ordenagailuko DNSak (edo zure ADSL routerrekoak) aldatzera.
Kuriosoa jaitsitearena.
Ideia interesgarriak eduki dozuz nire weba topatzeko, baina 48 ordu iraganduta dagoz. Ez ekin, gero be zamarontzi bat da.
Pasatuko naiz urrengo, hobeto ikusten, “zerikusi” edo dana dalako (baimenakin) web honetatik.
Eskerrik asko. Agur eta adio.
Aupa mamurrai:
DNS zerbitzari guztiak eguneratu arte Itxaron behar diren 24-48 orduak ez dira domeinua sortu zenetik (zerbait.com urtarrilaren 8an sortua da), baizik eta zerbait domeinua kudeatzen duen erregistratzailean (nominalia, domiteca, etab.) DNS erregistroak zein IP helbidera begiratu behar duen ezartzen duzunetik. Hau da, naiz eta domeinua orain dela urteak sortu, domeinuak zein IP helbidera begiratu behar duen aldatzen duzun bakoitzean (hostina aldatu duzulako edo), egun pare bat behar izaten da munduko DNS zerbitzari guztiak aldaketa horretaz konturatu daitezen. Zoritxarrez, eguneraketa hauek batzutan ez dira ondo egiten eta hilabeteen ondoren aldaketak egiten ibili ondoren ezinezkotzat jo behar izan genuen kasuren bat ere ezagutzen dut (DNS zerbitzari batzutan ondo zegoen eta beste batzutan ez zuten inoiz konpondu). Baina lasai, hori ez zaizu zuri gertatuko
Ez dakit Interneteko zein konexio mota izango duzun baina proposatzen dizudan froga egiteko horrek ez du axola. Aldaketa hau inongo arazorik gabe egin dezakezu. Zure ordenagailuan zein DNS zerbitzari erabiltzen duzun apuntatu eta ondoren hurrengoarekin ordezkatu: 213.172.33.34
GNU/Linux erabiltzen baduzu, zure /etc/resolv.conf fitxategian lehen nameserver lerro bezala 213.172.33.34 jarri.
$ cat resolv.conf
nameserver 213.172.33.34
Aldaketa hau eginez gero oso posible da, nik bezala, zuk ere zerbait.com ikusi eta berarekin lan egin ahal izatea. Animo!
Oharra: XCF fitxategian kapak falta direla konturatu naiz, sentitzen dut.
Kaixo Txopi. Astuna naiz lur honetan.
Ftpko serbitzariaren esparruan beren IP ipini dot, zer eta orain arte “ftp.zerbait.com” ipintzen izan dot, hori be zuzena izan dalako. Eta segidan google bidez Opera browserean Apacheko orria agertu da esaten begirapean daukatela nire orria. Orain ez daukat ezer ikutu bearrik bi, hiru egunetan, ez? alde batetik zure soluzioetan ez nagoelako guztiz seguru nun sartun eskua eta bestetik momentuz bideratu nahuzulako.
Txopi, nire webaren elburua plazaratzea bakarrik da oraingoz..
Zelan eman eskerrak zuri. Plusdominiosen daukat hostinga, zeintzuk dato zartzen nuen ezan neutzan (bizkairaz baezpadan) eta erantzuna “guk ikusten dogu zure weba” eta fin.
Barkatu rolloa. Eskerrik asko.