Gaur, Asier Iturraldek eta biok Librezaleko kide bezala Common Voice proiektua aurkeztuko dugu Informatikari Euskaldunen Bilkuran. Aurtengo gaia adimen artifiziala da eta horri loturiko hainbat hitzaldi eta jarduera daude.
Hau da erabilitako aurkezpena:
20220701CommonVoiceIEB2022.pdf (3,4 MB)
20220701CommonVoiceIEB2022.odp (8,9 MB)
Bertan Zilla Slab izeneko letra-tipoa erabili dut. Aurkezpen hau berrerabili nahi izanez gero, beharko duzu.
OHARRA: jardunaldi horretan Didaktikerreko nire lankide ohiak ere izan ziren DDK Linguistic sistema aurkezten. Sistema aditu honetan hainbat urte eman nituen ikertzen eta programatzen eta poztu nintzen proiektua bertan ikusteaz.
Moldaketa (2023/02/20): Asierren eta bion hitzaldia online ikusgai dago.