Porruk eta biok aurtengo Durangoko Azokan hemen dugun hitzaldiaren aurkezpena. Bertan fedibertsioaz jarduten genuen.
Urtea: 2021
Bederatzi erraldoiak eta adimen artifiziala
Azken urteotan dezente ikusi dugu GAFAM terminoa, batez ere Edward Snowdenek AEBtako PRISM zelatatze sistema agerian utzi zuenetik. GAFAM akronimo bat da eta AEBtako 5 enpresa multinazional erraldoi hauen lehen hizkiekin osatuta dago: Google, Apple, Facebook, Amazon eta Microsoft.
Euskal memeak fedibertsoan
Azkenaldian, #EuskalMemeak traolarekin edo antzekoekin hainbat meme, hormakin edo partekatzeko irudi argitaratzen ari dira Mastodon.eus eta Lemmy.eus webguneetan.
Jabetza intelektuala ez da existitzen
Bideotxo honek pare bat urte ditu baina dirudienez bere garaian ez nuen hemen zabaldu. Agian norbaiti baliagarria iruditu dakioke: Sagarren eta ideien arteko alderaketa George Bernard Shaw idazleak egin zuen pasa den mendean. Gaur egun, jabetza intelektuala hain naturalizatuta daukagu, horrela pentsatzeak kosta egiten digula.
Jabetza publikoaren eguna 2021
Urtero bezala, urtarrilaren 1ean, hainbat egileren lanak askatu egiten dira, jabetza publikora helduz!