Hiri honetan jende-ilarak
kaleetan gora eta behera dabiltza
oinezkoen zubietan gora eta behera dabiltza, metrorantz
Lurrean gora eta behera dabiltza
bira bakoitza bizitza bat da
beti presaka dabilen espezie hau
jaiotzetik heriotzara lanpetuta
ilara errespetatzen duten une bakarra hiltzen direnean da
burua makurtzen dute, ordena jarraituz
eta beraien amen umetokira itzultzen dira
Poesia hau Xu Lizhik muntaketa-kate batean lan egiteak eraginda egon liteke. Kontuan izan behar da Foxconn enpresak, adibidez, Apple-ren lehen iPad-ak ekoitzi zituenean, langileek egunero 12 orduko lanaldiak egiten zituztela, atsedena 13 egunean behin hartuz; horrelako lan errepikakorrek eta neketsuek langileengan ondorioak izatea saihestezina dirudi.
Xu Lizhiren poesia gehiago euskaraz eskuragarri dituzu blog honetako Xu Lizhi etiketapean.