Poema hau amaitutakoan
sahastira joango naiz meditatzera
eguzkia gordetzen denean, mendien gaineko zeruari so egongo naiz
txitxarren1 karrankek eta lakuko urak
garbi dezatela hilkorren mundua, eta bisitari baten bihotza
eta ilundutakoan barkamena, ahanztura,
absoluzioa, errukia… xuxurlatuko dut
1 Txitxarra intsektu bat da. Gure kilkerrek bezalatsu, udako egun beroetan arrek emeak erakartzeko soinu edo karranka berezi bat egiten dute.
Xu Lizhiren poesia gehiago euskaraz eskuragarri dituzu blog honetako Xu Lizhi etiketapean.