Creative Commons semaforoa

2009ean sortu eta 2012an eguneratu nuen Creative Commons lizentzia ezagunenen inguruko irudiaren bertsio berri bat prestatu dut. Bertsio berri hau aurrekoaren berdintsua da. Alde aipagarri bakarra, bertsio hau % 100 bektoriala dela da. Beraz, SVG formatuan dagoen irudia nahi beste handitu dezakezu kalitaterik galdu gabe. Inolako letra-tiporik ere ez dut erabili, edozein gailutik berdin ikusiko dela ziurtatzeko. Hori da plana behintzat!

Irudia hau Wikipedia Commonsen ere eguneratu dut, zenbait hizkuntzetako Wikipediek erabiltzen baitute eta agian bertsio guztiz bektorial hau norbaiti baliagarria izango zaiolako. Hori espero dut behintzat!

Ohi bezala, hemen deskargagarri uzten dut Inkscape programarekin sortutako fitxategia:

SVGcc-traffic-light-3.0.svg (123 KB)

English: I release the third version of the image that includes the most known Creative Commons licenses and CC0 representing their level of freeness through the traffic light’s colors. This version is 100% vectorial, so you can zoom in as much as you want inside the SVG without losing quality. Enjoy it!

Castellano: publico la tercera versión de esta imágen que incluye las licencias Creative Commons más conocidas y CC0 representando su nivel de libertad a través de las luces del semáforo. Esta versión es 100% vectorial, así que puedes agrandar la imágen SVG tanto como quieras sin perder calidad. ¡Que la disfrutes!

Iruzkin 1

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude