Ikusi makusi » maitasuna http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu Sun, 10 Jan 2016 13:02:29 +0000 eu hourly 1 http://wordpress.org/?v=3.9 Ezkontza baterako bertso bi http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2007/ezkontza-baterako-bertso-bi/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2007/ezkontza-baterako-bertso-bi/#comments Sat, 20 Oct 2007 22:46:43 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2007/ezkontza-baterako-bertso-bi/ Irakurri gehiago →]]> Pasa den asteburuan ezkontza batetan izan nintzen Eskoriatzan. Oiartzungo lagun batek eta biok bertso pare bat prestatu genituen eta jatetxean, ezkontza tarta moztu aurretik, bertso hauek bota genituen.

Gipuzkoako herritxo hartara bidean prestatu genituen. Korrika eta presaka. Badakit ez direla munduko bertsorik honenak, baina bikotearentzako opari bat bezala sortu genituen eta beraiei asko gustatu zitzaizkien.

Maritxuren doinuarekin abestu genituen jende guztiaren aurrean:

Mikel ta Carolina ditugu ezkontzen
beste bizi berri bat dutelako hasten
janaria bikaina musika ederra
errepika dezagun datorren urtean

Hemen bildu garenok oso pozik gaude
Eskoriatzako jende oso jatorra ere
Amerikan ta Asian baita ere Europan
maitasuna berdina da mundu osoan

Carolina kolonbiarra da eta gonbidatuen artean, arabar, bizkaitar eta gipuzkoarrez aparte baziren munduko leku askotatik etorritako lagunak: Kolonbia, Brasil, Uruguai, Andorra, Madril, Andaluzia, Irak, Hego Korea, Amerikar Estatu Batuak, Finlandia, Estonia, Erresuma Batua, Alemania eta Italia. Izan ere, senargaien eta gonbidatutako bikote askoren jatorri aniztasun hau izan zen bigarren bertsoan inspiratu gintuena…

Bertso hauek, webgune honetako beste eduki apalekin batera, mundu osoko jabetza publikoan utzi nahi ditut. Globalizazioaren garai gazi-gozo honetan munduari egiten diodan opari txiki bat.

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2007/ezkontza-baterako-bertso-bi/feed/ 0