Munich hirian ospatu berri den Digital, Life, Design konferentzian, brasildar idazleak ezkutuan bere liburuak P2P sareetan argitaratzen ibili dela aitortu du, eta baita Pirate Coelho izeneko weblog batetan ere. Webgune hau ezagutarazteko, bere blog ofizialean esteka bat jarri zuen eta baita bere burua pirataz mozorrotuta ikusten den irudi bat ere
Coelhok bildutako jendeari azaldu zion nola formatu digitaleko liburuak aske zabaltzeak, paper formatuko liburuen salmentak igotzea sortarazi zuela. Bere “Alquimista” eleberriaren adibidea jarri zuen hau azaltzeko. Liburu honen errusiar itzulpena Interneten argitaratu zuenean, Errusian urtero 1.000 ale saltzetik, 100.000 ale saltzera pasatu zen.
Best-seller ugariren egile honek, primeran ikusten du irakurleek zure liburua jaisteko aukera izatea, erostea ala ez erostea erabakitzeko. Coelhok egileek bere adibidea jarrai dezaketela esan zuen eta beraien liburuak oparitu ditzaketela:
“Eguna bukatzerakoan jendeak erosi egingo du, honek irakurtzera bultzatzen dituelako, eta irakurtzeak berriz erostera bultzatzen dituelako.”
Bide honen bitartez, brasildar idazle honek ehundaka irakurle irabazi ditu, baina dena ez da erraza izan. Promozioa egiteko bere webgunean libururen bat jaisteko aukera utzi duenean, atzerriko argitaletxeek beti eragozpenak jarri izan dizkiote.
“Arazoa, nire liburuen itzultzaileen baimenak lortzera behartzen ninduten legeak saihesteko era aurkitzea zen, baldin eta beste hizkuntzetako kopiak zabaldu nahi banituen.”
Konferentziaren webgunean, Paulo Coelhok ia bi ordutan zehar eman zuen hitzaldiaren bideoa ikus daiteke.
Era honen bitartez, irakurketa sustatzen bada eta elkar-trukatzeko kultura sustatzen bada, izan daitezela ongi etorriak era honetako ekimenak, baita egileek gehiago saltzeko esperantzarekin soilik egiten badituzte ere.
Informazio gehiago:
- Best-selling author pirates his own books, gets thousands of new readers
- Alchemist Author Pirates His Own Books
- Paulo Coelho @DLD 08
- Paulo Coelho se autopiratea ¡y vende más!
Beste hizkuntzak: castellano
Azken iruzkinak