Ikusi makusi » liburua http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu Sun, 10 Jan 2016 13:02:29 +0000 eu hourly 1 http://wordpress.org/?v=3.9 Liburu elektronikoa Euskal Herrian http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/liburu-elektronikoa-euskal-herrian/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/liburu-elektronikoa-euskal-herrian/#comments Sun, 11 Jan 2009 21:45:50 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/liburu-elektronikoa-euskal-herrian/ Irakurri gehiago →]]> mundua
Irudi originala

Orain dela aste batzuk, EiTBko Sautrela saioan lan egiten duen Eider Rodriguez idazlea nirekin kontaktuan jarri zen, Sautrelan liburu elektronikoei buruzko erreportai bat prestatu behar zutela eta. Antza denez, gai honen inguruan hiru ikuspuntu desberdin eman zitzaketen hiru pertsona grabatu nahi zituzten: liburugintzan ari den batena, liburu elektronikoen erabiltzaie batena, eta informatikari batena. Azken profil hau betetzea zen nire egitekoa eta horrela egin nuen. Sentitzen dut baina beste bi elkarrizketatuak ez dakit nortzuk izan ziren.

Baina laster jakingo dut nor gehiagoren iritziak jaso zituzten Sautrelakoek, bihar bertan, ETB3 telebista katean, arratsaldeko bederatzi eta erdietan, erreportaia emitituko bait da. Eta nik bezala, oraindik etxean ETB3 ikusterik ez duzuenok, bigarren aukera bat izango dugu ETB1en datorren larunbatean, urtarrilak 17, ohi bezala, eguerdiko Teleberria bukatu eta batera Sautrela berriz emititzen denean.

Orain, niretzat prestatu zituzten galderak zerrendatuko ditut, denak erantzuteko denborarik ez banuen ere:

Horrela, interesa duenak, zeintzuk gai jorratuko diren aurretiaz jakin dezake.

Bukatzeko, Joxean Agirre idazleak idatzi berri duen artikulua aipatu nahi dut. Bertan, Elkar liburu-denda sareak e-book mota bi salgai jarri dituela azaltzen du. Antza denez, 2009. urte honetan zehar, nafarroako leer-e enpresaren e-book gailuak saldu nahi dituzte Espainiar estatuan lan egiten duten argitaletxeek.

Informazio gehiago:

Erlaziodun artikuluak:

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/liburu-elektronikoa-euskal-herrian/feed/ 1
Liburuaren etorkizuna http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2008/liburuaren-etorkizuna/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2008/liburuaren-etorkizuna/#comments Sun, 10 Aug 2008 01:54:05 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2008/liburuaren-etorkizuna/ Irakurri gehiago →]]> Gure gizartean, informazioa gero eta digitalizatuagoa dago. Gutunek eta faxek mezu elektronikoei eta SMSei egin diote lekua. Bideo eta argazki kamera digitalek, gailu analogikoak ia guztiz ordezkatu dituzte. Zenbatek bidaltzen ditu gutunak oraindik posta arruntaren bitartez? Zenbatek ditu gaur egun argazkiak egiteko eta musika entzuteko ere balio duten telefono eramangarri eta miragarri horietakoak? Teknologiak gauza asko aldatu ditu gure eguneroko bizitzan eta etorkizun hurbilean aldaketa dexente eragiten jarraituko duela dirudi.

e-book bat
Bilboko metroan, e-book bat erabiltzen
Irudi originala

Hala ere, badago olatu digitalizatzaileak oraindik ordeztu ezin izan duen gailu analogiko bat; paperezko liburuaz ari naiz, eta berarekin batera paperezko aldizkari, egunkari, komiki eta abarrez. Desberdintasun honen arrazoia, koadernatutako paperaren ezaugarri fisikoetan aurkitzen da. Gizakiontzat, tintatutako paper zatiak irakurtzea hain da erosoa, orain arte asmatu den tramankulu elektroniko ergonomikoenak ere konpetentzia eskasa egiten diola paperezko liburu arrunt bati. Aukera izanez gero, nork irakurriko luke egunkaria bere telefono eramangarriko pantailatxoan? Liburu bat parkean lasai-lasai irakurtzeko gogoa izanez gero, nork eramango luke bere ordenagailu eramangarria horretarako? Nori komeni zaio hain garestiak diren PDA, TabletPC edo antzeko ordenagailu txikirik erostea noizbehinka zerbait irakurtzeko? Zaila badirudi ere, teknologia arlo honetan ere aurrera egiten ari da eta paperezko liburu eta abarren alternatibak gero eta erakargarriagoak dira. Izan ere, alde batetik irakurtzeko gero eta eduki digital gehiago dago (liburu digitalak) eta beste aldetik e-book edo liburu elektronikoak deitzen diren gailuetan ere hobekuntza garrantzitsuak izaten ari dira.

Liburu digitalak

Gaur egun, aldizkari asko eta egunkari gehienak Interneten eskuragarri daude (adibidez HTML formatuan edo PDF formatuan). Jabetza publikoan dauden edo egileek kopiatzea lagatzen duten ehunka mila liburu berri ere aurki ditzakegu (Gutenberg, Archive, Google books, ManyBooks), baita euskaraz ere (Klasikoen Gordailua). Hizkuntza eta gai desberdinetako e-book edo liburu digitalak saltzen dituzten webguneak ere badira (eBookMall, eBooks). Zure idatziak autoeditatzen laguntzen dizuten webguneak ere agertu dira azkenaldian, bertsio digitala sarean argitaratuz eta inork paperezko inprimakia eskatuz gero, momentuan inprimatuz eta etxera bidaliz (lulu, bubok, elaleph). Ikus daitekeenez, liburu digitalek ez dituzte paperezko liburuek dituzten muga gehienak: inprimatzeko eta banatzeko gastua eta denbora, biltegi fisikoen beharra, ale gutxiko liburuak inprimatzea merezi ez izatea, liburu zahar edo arraroak aurkitzeko arazoak, etab. Ikusmen arazoak dituztenentzat idatzi digitalak informazio iturri paregabea izan daitezkela ere kontutan eduki behar da. Baita liburu digitalekin paperezko liburuekin dauden artekari asko behar ez direla ere: maketatzaileak, inprimatzaileak, banatzaileak, saltzaileak, etab. Kostuen gutxitzeak, prezioen gutxitzea ere badakar noski. Baina liburu digitalek arazo edo erronka berriren batzuk ere sortzen dituzte. Batez ere, edukien kopiak kontrolatzeko zailtasunak: paperezko liburu bat fotokopiatzea, dendan originala erostea baino garestiagoa izaten da, eta ordenagailu fitxategi bat kopiatzea berriz oso erraza, azkarra eta merkea da. Ezin dugu ahaztu, paperezko liburu eta abarren arloan lan egiten dutenek, saldutako ale kopuruaren arabera jaso izan dutela dirua. Baina informazio digitalaren garai honetan, software arloan hasi zen eraldaketa, musika arlora heldu zen eta gizarteak aurrera egin ahala, liburu digitalak aleka saltzea gero eta anakronikoagoa dirudi. Bilboko metroan jende askok irakurtzen ditu egunkariak, baina egunkari horiek irakurleentzako doakoak dira, publizitatearen bitartez finantzatzen bait dira. Eduki digitalek zenbat eta garrantzi handiago izan kazetaritzan eta musikagintzan negozio ereduak eraldatzen doaz, eta liburugintzak ere negozio eredu berriak bilatzen hasi beharko du besteek bezala.

Liburu elektronikoak

Orain arte liburu digitalei buruz aritu gara, hau da, testua eta irudiak dituzten eduki digitalei buruz (PDF dokumentuak eta abar). Batzuek e-book deitzen diete liburu digitalei baina nik nahiago dut ingelesezko e-book hitzaren itzulpena, liburu elektronikoa, eduki digitalak irakurtzeko balio duten gailuentzako erabiltzea. Lehen esan bezala, gizakiontzat liburu arrunt bat irakurtzea oso eroso da eta orain arteko gailuek ez dute koadernatutako paper tintatu sorta batek dituen ezaugarriak kopiatzea lortu. Orain dela gutxira arte behintzat horrela zen, baina gaur egun gauzak aldatu dira.

Merkatuan MP3 musika entzuteko espresuki sortutako gailuak aurki ditzakegun moduan, liburuak eta antzeko eduki digitalak irakurtzeko espresuki sortutako gailuak ere badaude. Gailu hauek ez dira PDA, TabletPC edo antzeko ordenagailu ahaltsuak, baizik eta irakurtzeko bakarrik balio duten aparatuak. Beraz, besteak baino askoz merkeagoak dira. Gainera, liburu elektroniko berrienek paper elektronikoa deitzen den teknologia bat erabiltzen dute eta beste tramankuluek ez bezala, pantailak ez du energia etengabe gastatzen, baizik eta orrialdea pasatzen dugunean bakarrik. Era honetan, bateriak ordu mordoa irauten du. Gainera, paper elektroniko delakoak ez du argia igortzen eta, benetako paperean bezala, badirudi hizkiak margotuta daudela. Hori guztia gutxi balitz, benetako papera bezala, testua angelu guztietatik irakur daiteke inolako arazorik gabe. Amazon liburu saltzailearen Kindle izeneko liburu elektronikoak adibidez, aparailua ordenagailu batera konektatu beharrik ere ez daukagu liburuak lortzeko, Wireless teknologiaren bitartez bere kabuz konektatu bait daiteke Internetera eta eduki desberdinak kopiatu. Liburu elektronikoek eduki dexente gordetzeko memoria dute eta beraz, liburu bakar batean hainbat egunkari, liburu eta dokumentu desberdin gorde ditzakegu, gure liburutegi pertsonala sortuz. Eta ez hori bakarrik, testuak azpimarratzeko aukera daukagu, apunteak hartu, lagunekin liburuak partekatu eta abar. Paparezko liburuek dituzten ezaugarri berberak, baina aukera berri eta interesgarri askorekin. Horregatik guztiagatik agian, Gartner bezalako aholkularitza entzutetsuak, 2012. urtea bitartean arrakasta gehien izango duten teknologien artean paper digitala aipatzen du.

Eskuko telefonoarekin gertatu den bezala, MP3 gailuak sortu eta urte gutxira barra-barra saltzen dira, baina aditu askoren iritziz gailu guztiak bakarrean batzeko joera dago (erlojua + telefonoa + kamera + irratia + mp3 musika + telebista). Beraz, ez dakit liburu elektronikoek noiz arte egingo duten beren bidea bakarrik, baina liburu digitalek etorkizun handia dutela argi dago. Gero eta eduki digital gehiago egongo dela ukaezina da eta paperezko liburu, aldizkari eta egunkariek aldaketa hauek guztiak oso kontuan eduki behar dituztela iruditzen zait.

Informazio gehiago:

Argitaraketa: Artikulu hau GARA egunkariko GAUR8 larunbateko gehigarrirako prestatu dut eta 2008ko abuztuaren 2an argitaratu da.

Beste hizkuntzak: castellano

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2008/liburuaren-etorkizuna/feed/ 4