Ikusi makusi » kanon digitala http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu Sun, 10 Jan 2016 13:02:29 +0000 eu hourly 1 http://wordpress.org/?v=3.9 Kanon digitalaren testa http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2008/kanon-digitalaren-testa/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2008/kanon-digitalaren-testa/#comments Tue, 20 May 2008 22:17:41 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2008/kanon-digitalaren-testa/ Irakurri gehiago →]]> Test hau martxoaren 2an Bilbon eta EEEOk (SGAE) ordezkaritzak dituen beste sei hiritan burutu genuen ekintza sinkronizatu baterako idatzi nuen. Bartzelonan ere testaren kopiak banatu zituzten. Ekitaldi horretatik kanpora ere zabaldua izatea merezi duelakoan nago, kanona bidezkoa ez den hainbat eguneroko egoera erakusten bait ditu. Ez duzu sinesten horrela denik? Ba egintzazu testa zuk zeuk!

1. Zure ordenagailuko datuen segurtasun kopia CD batetan egiten baduzu, zenbat bider ordaintzen duzu kanona?

  1. Behin ere ez, nire fitxategi pertsonalek kanon digitalarekin inolako zerikusirik ez bait dute.
  2. Behin, kanona CDaren prezioan sartuta bait dago, eta ez du axola zertarako erabiltzen duzun.

2. Zure ilobaren bataioan argazkiak egiten badituzu zure argazki kamera berriarekin eta gero CD batetan gordetzen badituzu, zenbat bider ordaintzen duzu kanona?

  1. Behin ere ez, argazki pertsonalek kanon digitalarekin inolako zerikusirik ez bait dute.
  2. Behin, argazkiak CD batetan grabatu bait ditut eta kanona beti ordaintzen da.
  3. Birritan, argazkiak CD batetan grabatu ditudalako eta urtarrilaren 1etik aurrera erositako argazki kameren memoriek ere kanona dutelako.

3. Zure ilobaren bataioko bideoa uzten badizute eta DVD batetan grabatzen baduzu kopia bat izateko, zenbat bider ordaintzen duzu kanona?

  1. Behin ere ez, nire iloba ez bait da EEEOko (SGAE) bazkidea.
  2. Behin ere ez, bideoa ez dudalako CD batetan grabatu, DVD batetan baizik.
  3. Behin, DVDek ere kanona daukatelako.

4. Musika disko original bat erosten baduzu eta CD batetan kopia bat egiten baduzu, musika autoan ere entzun ahal izateko, zenbat bider ordaintzen duzu kanona?

  1. Behin ere ez, diskoa originala delako eta inor konpentsatu beharrik ez dudalako.
  2. Behin, abestiak CD batetan grabatu bait ditut eta kanona beti ordaintzen da.

5. Musika disko original bat erosten baduzu eta abestiak zure MP3 berrira kopiatzen badituzu, kirola egiten duzunean edo ikastera/lanera zoazen bitartean entzun ahal izateko, zenbat bider ordaintzen duzu kanona?

  1. Behin ere ez, diskoa originala delako eta inor konpentsatu beharrik ez dudalako.
  2. Behin, urtarrilaren 1etik aurrera MP3 entzugailuek ere kanona dutelako.

6. Zure mugikor berrirako kanta bat erosten baduzu, zenbat bider ordaintzen duzu kanona?

  1. Behin ere ez, kalitatea oso txarra delako.
  2. Behin, kantuaren prezioan kanona barne dagoelako.
  3. Birritan, kantuaren prezioan kanona barne dagoelako eta urtarrilaren 1etik aurrera mugikorrek ere kanona dutelako.

7. Internetetik Creative Commons lizentziadun musika jaisten baduzu (adibidez jamendo.com webgunetik edo taldearen wegunetik) eta CD/DVD/MP3/MP4/PDA batetan grabatzen baduzu, zenbat bider ordaintzen duzu kanona?

  1. Behin ere ez, musikaren egileak berak musika kopiatua izan dadin espresuki lagatzen duelako.
  2. Behin, aipatutako euskarri eta aparagailu guztiek kanona prezioan barne dutelako.

SOLUZIOAK:: 1-b, 2-c, 3-c, 4-b, 5-b, 6-c, 7-b. Kasu hauetan esaten den guztia egiten baduzu, bidezkoa kanona behin ordaintzea izango litzateke (mugikorrarentzako kanta erostean), baina praktikan kanona 9 bider ordaintzen duzu.

Testa beste formatu batzutan ere deskargatu dezakezu:

PDF
kanonaren-testa.pdf (422 KB)

ODT
kanonaren-testa.odt (21 KB)

Erlaziodun artikuluak::

Beste hizkuntzak: castellano

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2008/kanon-digitalaren-testa/feed/ 0
Isiltasun Gizartearen legea heldu da http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2008/isiltasun-gizartearen-legea-heldu-da/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2008/isiltasun-gizartearen-legea-heldu-da/#comments Sun, 06 Jan 2008 01:42:11 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2008/isiltasun-gizartearen-legea-heldu-da/ Irakurri gehiago →]]> Espainiar gobernuak Informazio Gizartea Sustatzeko Neurrien Legea (LMISI) aurrera atera zuen 2007. urtearen bukaeran, besteak beste EAJren laguntzaz, eta 2008ko urtarrilaren 1etik martxan dugu lege berri hau Hego Euskal Herrian.

Zentsura
Irudi originala

Hedabide korporatiboek Informazio Gizartea bultzatzeko dela badioete ere, bere eduki batzuk gizartearentzako ikaragarri kaltegarriak direla deritzot. Hona hemen nire arrazoiak (eta beste askorenak ere, noski):

1. Webgune bat administratiboki itxi daiteke

Merkataritza elektronikoa erregulatzeko zela suposatzen zen beste lege batek (LSSICE), webgune bat epaile batek bakarrik itxi zezakeela ezartzen zuen orain arte. Lege hau oso polemikoa izan zen onartu zen garaian, batez ere zirriborroan administratiboki webgune bat itxi zitekeela esaten zuelako (Interneteko Zerbitzuen Hornitzaileek 12 hilabetez beraien bezero guztien mugimenduak gorde beharrak ere giroa asko berotu zuen). Gizarte mugimendu handi bat sortu zen lege honen aurka (aldaketa sakonekin konformatzen zirenak ere baziren), eta azkenik webgune bat epaile batek bakarrik itxi zezakeela ezarri zen LSSICE legean.

LMISI lege berriarekin, espainiar alderdi politiko indartsuenak berriz saiatu dira eta Interneteko erabiltzaileen elkarte askok aurkako ekimenak egin badituzte ere, oraingoan zentsuratzaileek nahi zutena oztopo handirik gabe lortu dute. Horrek esan nahi du, pasa den urtarrilaren batetik epaiketarik egin beharrik gabe gobernuko funtzionari batek edo Autore eta Editoreen Elkartea (SGAE) bezalako aholkulari batek nahi duen webgunea bapatean itxi dezakeela eta gainera izun erraldoiak jarri. AUIk eta AIk salatzen duten bezala (IEk ez du tutik esan), lege honek Interneteko erabiltzaileen funtsezko eskubideak urratzen ditu: adierazpen askatasuna, informazioa jasotzeko eskubidea eta iritzi askatasuna.

Hori gutxi balitz, gobernuak, zeharka, lege hau Batasunaren inguruan dauden webguneen aurka era eraginkorrago batean aritzeko balio duela esan du. Horrek zer esan nahi du? Gobernuak gustoko ez dituen alderdi politikoak epaileak bakarrik utzi ditzakeela legez kanpo (Alderdien legeari esker) baina gobernuak gustoko ez dituen webguneak funtzionari soil batek itxi ditzakeela (LMISI legeari esker)? Hori horrela bada, hau ez da Informazio Gizartea sustatzeko legea, Isiltasun Gizartea sustatzeko legea baizik.

2. Kanon digitala berresten da

Informazio digitala gorde eta kopiatu dezaketen gailu orori kanon bat jartzea oso kaltegarria da. Musikariek, idazleek eta beste sortzaile batzuk, beraien lanetaz egiten den zabalketa publiko bakoitzeko, dirua jaso behar dute espainiar legediaren arabera. Irrati, taberna, kopia-denda eta abarretan egiten den guztia kontrolatzea ezinezkoa denez, espainiar gobernuak berak zuzenean egileen eskubide hori bermatu beharrean, bermatu egin behar dela legeztatu besterik ez du egiten. Hortik atera ziren SGAE, DAMA, CEDRO eta antzeko kudeaketa elkarte pribatuak. Pribatuak direnez, eman zaien boterea herritarrok diogunari eta bozkatzen dugunari jaramonik egin beharrik ez daukate. Horregatik daukagu kanon digital bat eta ez zerga digital bat. Horregatik kudeaketa elkarteek bakoitzak nahi bezala kobratzen dute dirua (hedabide eta enpresei mafia batek bezala dirua ateraz) eta nahi duten bezala banatzen dute jasotakoa (defendatu behar lituzketen egileei, batez ere txikiei, aurpegira barre eginez). Espainiar legediak ematen die erakunde pribatu hauei bidegabekeria guzti horiek egiteko aukera eta babesa.

Orain dela aste gutxi, beste gauzen artean kanon digitalaren prezio berriak arautuko zituen LMISI legea onartzeko bidean zegoenean, espainiar Legebiltzar barruan kanona kentzeko ahotsak entzun ziren. Horrek, ikusmin dexente sortu zuen, baina azkenik ez zen deuz ere gertatu eta legeak zegoen bezala aurrera egin zuen (gero ikusiko dugun bezala, PPk protagonismoa lortzeko erabili zuen gai hau). Beraz, hain bidegabekoa den kanonak jarraitu egingo du. Egileek SGAEk beraien eskubideak sudur puntan jartzen zaion bezala kudeatzen jarraitzea jasan beharko dute (adibidez SGAEn dagoen musika talde batek emanaldi ongile batetan parte hartzen badu, naiz eta berak ez nahi, SGAEk bildutako diruaren zati bat nola eramaten duen ikusi beharko du). Irratiek, tabernek, udalek, kontzertu antolatzaileek eta musika grabatua ala zuzenean publikoki zabaltzen duten guztiek, SGAEk behin eta berriz etekinak nola ateratzen dituen ikusi beharko dute, diru kopuruak era mafiosoekin adostuz. Eta azkenik, kaleko jendea, beraien informazio digitala grabatzeko eta gordetzeko (bidaietako argazkiak, laneko dokumentuak, familiako bideoak…) erabiltzen dituzten gailuengatik beti SGAEk daukan talderen baten musikaren kopiak egiten ibiliko balitz bezala kanona ordaintzen ibiliko da. Penagarria.

3. Kanona gailu mota gehiagotan

Guzti hau gutxi balitz, lehen gure CD eta DVD guztiengatik kanona ordaintzen bagenuen, orain gailu gehiagorengatik ordainduko dugu: MP3 gailuengatik, USB giltzengatik, argazki kameren txartelengatik, telefono mugikorrengatik, MP4 eta PDA bezalako gailu berriengatik, etab.

Beraz, zure kamerarekin egindako argazkiak CD batetan gordetzen dituzun bakoitzean (jende gehienak egiten du hori!), kanona birritan ordainduko duzu, behin ere ordaindu behar ez zenuenean. Zure mugikorrerako kanta bat jaisten duzun bakoitzean, kanona birritan ordainduko duzu (kanta jaisteko prezioan kanona kobratuko bait da), behin bakarrik ordaindu behar zenuenean (talde hori SGAEkoa dela suposatuz noski). Eta orain arte bezala, zure sistema eragile kutunena CDetan kopiatzen duzun bakoitzean edo enpresa batek beraien datuen kopiak egiten dituen bakoitzean, SGAEri dirua ematen jarraituko dugu. Bai, badakit guzti honek zentzurik ez daukala, baina espainiar Legebiltzarrak horrela erabaki du.

4. Politikoak Interneten ikusgarritasunaz baliatzen dira

Aipatu dudan LSSICE legea onartu zenean, PP zegoen espaniar gobernuan eta PSOE berriz oposizioan. PP webguneak administratiboki ixtearen aldekoa zen eta PSOE berriz ez. Rubalcaba politikari sozialista adibidez, lege honen aurka agertu zen behin baino gehiagotan (“ziberespazioko zentsuraren legea” zela zioen) eta nik espainiar Legebiltzarkideei lege honen aurka egiteko eskatuz bidali nien gutun bati ere erantzun zion. Gero, PSOEk hauteskundeak irabazi zituenean, ez zuen LSSICE legearen aurka ezertxo ere egin, eta jende gehiago konturatu den bezala, gainera LMISI lege berria atera du aurrera.

Baina boterera heldutakoan aurretik esaten zutenaren kontrakoa egiten duten politikoak zenbaezinak dira eta ez dut pertsona edo alderdi bakar baten kritika egin nahi. PPk ere bere iritziak aldatu ditu, boterean zegoenean kanonaren aldekoa bait zen argi eta garbi, eta orain berriz, denon harridurarako, alderdiko burua kanonaren aurka agertu da (okerreko arrazoiengatik gainera). Aldaketa lotsagarri hauek gertatzearen arrazoi nagusiak, bi dira nire ustez: alde batetik, musikaren industriak botere neurtuezin bat duelako mundu mailan eta bestetik, teknologia berriekin zerikusia daukaten gaiak oso ikusgarriak eta modernoak direlako botoemaileen aurrean jarduteko. Tamalez, alderdi politikoek beraien arteko liskar zikinetan txanpon trukagarriak besterik ez dira sarearekin eta teknologia berriekin lotutako gai hauek (eta baita beste gai asko ere). Elkarri bozkak lapurtzen dabiltzan bitartean, informazio gizartea gauzatzen doa eta politikoen jardun arduragabeak bere egituran eta izaeran garrantsi handia du. Ez dakit horretaz konturatu ere egiten diren.

Bukatzeko, lege honek espainiar legediaren menpe dauden miloika pertsonentzako suposatzen duen adierazpen askatasunaren aurkako kolpea eta diru-ustea azpimarratu nahi dut. Gizakion funtsezko eskubideak benetan errespetatzen badituzte, ezin dituzte hau bezalako lege bidegabekoak sortu beraien ezintasunak ezkutatzeko.

Zuzenketa (2008/01/07): David Maeztu abokatuak legearen irakurketa egin ondoren, Kudeaketa Elkarteek webgunerik ixteko botererik ez daukatela dio, epaileek eta administrazioko funtzionariek “bakarrik”.

Zuzenketa (2008/01/09): Eztabaida honen ondoren, EAJren aipamena kentzea erabaki dut. Nire ustez, ez daude lege honen ezaugarri kaltegarrienen aurka, baina alde daudenik ere ezin daiteke esan. Beraz, gauzak argi ez daudenez, hobeto ezer ez esatea.

Beste hizkuntzak: castellano

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2008/isiltasun-gizartearen-legea-heldu-da/feed/ 3