Azken asteotan ahots berri bat gehitu da umorea lantzen duen euskal blogosferaren aldera. Izparringia deitzen da eta proiektu irekia da; artikuluak e-mailez bidal daitezke edo bertan izena eman eta zuzenean idazte hasteko aukera dago. Umore absurdoa, umore lerdoa, umore pikantea, umore beltza, umore gorria, umore frikia, humore urtsua… era guztietako umore sanoarekin barre egiteko aukera paregabea duzu hemen eta orain. Erantzi txapela eta ireki burua!
Ni ausartu naiz eta idazten ditudan okurrentziak, webgune honetako umorea atalean argitaratuko ditut (Izparringian beti lehenago).
Bukatzeko gonbite bat: ostiral honetan Baionan Euskal Umorea hizpide izango dute.
Azken iruzkinak