Gaur goizean, software libreari buruzko jardunaldi batzuk hasi dira Donostian. Nik ezagutza libreari buruzko hitzaldi bat eman dut gaztelaniaz. Prestatu dudan materialarekin, bi gauza azaldu nahi nituen: alde batetik eduki libreak zer diren, eta bestetik, irakaskuntzan eduki libreak erabiltzea zergatik den ongarria. Denbora arazo batzuk izan dira eta lehen zatia bakarrik azaldu ahal izan dut, baina gaur goizean gerturatu diren pertsona motak ikusita (batez ere ikasleak eta baita irakasle batzuk), aukeratu dudana beraientzat interesgarriagoa zen zatia izan delakoan nago. Enpresa munduan interesatuagoak daudenak, badirudi bihar izango dutela beraien txanda.
Gerturatu den jendea oso parte-hartzaile agertu da eta nik uste, hizlariok (Josu Garro, Josu Orbe, Julen Iturbe-Ormaetxe, Ainhoa Ezeiza), gustura geratu garela. Gaur arratsaldean bertan, beste hitzaldi bat dago eta bihar eduki gehiago. Gai hauetan interesa badaukazu eta ondo badatorkizu, jardunaldietara joatea gomendatzen dizut. Nire uste apalean, antolaketan akats batzuk egon badira ere, jardunaldietara joateak merezi du eta. Animatu, oraindik garaiz zabiltza eta!
Hona hemen erabili dudan aurkezpena:
20081127ConocimientoLibreEnseñanza.pdf (2,3 MB)
20081127ConocimientoLibreEnseñanza.odp (2,5 MB)
Informazio gehiago:
Beste hizkuntzak: castellano
Azken iruzkinak