Ikusi makusi » hizkuntzak http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu Sun, 10 Jan 2016 13:02:29 +0000 eu hourly 1 http://wordpress.org/?v=3.9 Hizkuntzak http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/hizkuntzak/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/hizkuntzak/#comments Thu, 03 Dec 2009 02:28:07 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/hizkuntzak/ Irakurri gehiago →]]> Gaur, Abenduak 3, Euskararen Egun Internazionala dela aitzakiatzat hartuz, gure hizkuntza zaharraren inguruko irudi bat prestatu dut. Hizkuntzen zuhaitz honetan, munduko beste hizkuntza asko ere jarri ditut, beraien jatorriaren arabera gutxi gora behera familietan bildurik.

Hizkuntzen zuhaitza
Irudi originala

Inork ezer esan orduko, argi utzi nahi dut ni ez naizela hizkuntzalaria eta zuhaitz honen adarrak marraztean irizpide artistikoak ere erabili ditudala. Inspirazioa “Euskal zibilizazioa” liburuan ikusi nuen irudi batetik etorri zait eta bertan beste argitalpen batean erabilitako irudia erakusten zen. Norbaitek hobekuntzarik edo zuzenketarik egin nahi badu, jar dezala iruzkin bat mesedez, pozik ikasiko bait dut gehiago hizkuntzen historiari buruz.

Bukatzeko, igaz Durangoko Azokan erosi nuen “Hizkuntzaren iraultza” liburuko aipu bat jarriko dut:

Hizkuntzen aldaketa saiheztezina da, etengabea, unibertsala eta norabide askotakoa. Hizkuntzak ez dira hobetzen ez okerragotzen aldatzeagatik, eraldatu baino ez dira egiten

Informazio gehiago:

  • Alfontso Martinez Lizarduikoa: “Euskal zibilizazioa. Gure herriaren sustraien bila”, Oinarrizko liburutegia; Gaiak Argitaldaria, Donostia, ISBN 84-89772-56-8
  • T.V. Gamkrelidze, V.V. Ivanov: “La protohistoria de las lenguas indoeuropeas”, El lenguaje humano; Investigación y Ciencia, Bartzelona (1996)
  • David Crystal: “Hizkuntzen iraultza”, Unibertsitate saila, jatorrizko izenburua “The Language Revolution”; Erein, Donostia (2007), ISBN 978-84-9746-388-1

Aldaketa (2009/12/3): Erabili ditudan iturriak argiago utzi ditut “Informazio gehiago” atalean.

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/hizkuntzak/feed/ 1