• Ikusi makusi
  • Veo veo
  • I spy with my little eye
Ikusi makusi

This website is frozen and will not be updated more.
From now on the new information will be published at ikusimakusi.eus.

2015/12/31

Tag Archives: Hackmeeting

Sare sozialen sukarra Sestaon

2014(e)ko maiatzak 3 18:48 / / Txopi

Pasa den azaroan hitzaldi bat eman nuen Sestaoko Txirbilenea kulturgunean eta erabili nuen aurkezpeneko fitxategiak webgune honetan deskargagarri utzi banituen ere, artikulu baten bidez beraien berri ematea egiteke neukan. Hitzaldia ematearen arrazoia 2013ko Hackmeeting-a bertan ospatu zela da. Hackmeeting horretan, urtero bezala, hainbat hitzaldi eta tailer interesgarri izan ziren, hainbat modutan teknologia eta politika (hacktibismoa) uztartuz.

“Sare sozialen sukarra eta kontsumo gizartea” izenburuarekin eman nuen hitzalditxo horretan azaldu nuenez, sare sozialek alde onak eta txarrak dituzte, gizakiak sortutako teknologia guztiek bezala, eta horiek labur-labur azaltzeaz gain, tresna hauen aurrean hiru jarrera edo bide har daitezkeela azaldu nuen:

orga

Aurkezpenak hamaika esteka ditu interesa duen orori informazio gehiago lortzen laguntzeko. Beraz, ez izan zalantza izpirik eta deskargatu itzazu zuretzat egin ditut eta!

PDF
20131102SareSozialenSukarra.pdf (5,2 MB)

ODP
20131102SareSozialenSukarra.odp (9,0 MB)

/ Etiketatua: hackmeeting, hacktibismoa, hitzaldia, ludismoa, sare sozialak, sestao, txirbilenea

Zenbakien magia Hackelarrean

2007(e)ko urriak 15 0:04 / Iruzkin 1 / Txopi

Aurtengo Hackmeetinga ospatu berri da Gernikako Astra gaztetxean eta nire ekarpena zenbakien magiari buruzko hitzalditxo bat izan da. Gaztelaniaz izan da. Umorea eta zenbakien teoriaren bitxikeria asko erabiliz, naiz eta matematikak izan mintzagai, solasaldi atsegin bat egiten saiatu nintzen. Etorri ziren batzuk esan zidatenagatik, lortu nuen helburu hori eta beraz, pozik nago lortutakoaz.

Egia esan, nahi nuen material guztia ez nuen garaiz prestatu, baina inoiz hitzaldi hau errepikatzen badut izango dut aukera edukiak hobetzeko.

Hemen dago erabili nuen aurkezpena:

PDF
20071014LaMagiaDeLosNumeros.pdf (5 MB)

PDF
20071014LaMagiaDeLosNumeros.odp (7,5 MB)

Ez nago ziur hitzaldi osoa bideoan grabatu bazuten ala ez, baina audioa bai. Material hori eskuragai jartzen bada, artikulu honetan azalduko dut nola lortu.

Eguneraketa (2008/02/11): Azkenean lortu dut Hackmeetingeko hitzaldiaren audioa eta jarraian argitaratzen dut. Hackelarreko beste nodo batzuren audioak ere jaitsi daitezke eta baita on-line entzun ere.

Ogg
20071014LaMagiaDeLosNumeros.ogg (44 MB)

MP3
20071014LaMagiaDeLosNumeros.mp3 (70 MB)

Beste hizkuntzak: castellano, english

/ Etiketatua: astra, gernika, hackmeeting, hitzaldia, matematikak

Azken iruzkinak

  • gorkaazk(e)k Ideia baten jabe izan zaitezke? bidalketan
  • Txopi(e)k Ideia baten jabe izan zaitezke? bidalketan
  • @gorkaazk(e)k Ideia baten jabe izan zaitezke? bidalketan
  • Txopi(e)k Liburuaren etorkizuna bidalketan
  • Sare sozialen sukarra eta kontsumo gizartea | zuzeu.com(e)k Sare sozialen sukarra Donostian bidalketan

Azken bidalketak

  • ikusimakusi.net –> ikusimakusi.eus
  • Sare sozialen sukarra Sestaon
  • Irailetik aurrera Bimbo ogia Chilly deituko da
  • Sagardoaren dieta hemen da!
  • AZTI-Tecnaliak Doraemon-en surf taula hegalaria sortu du

Etiketak

aeb alderdi politikoak azkue fundazioa barakaldo batasuna bilbo blogak cc0 crabgrass creative commons cryptosms d3m donostia e-book eaj eduki libreak euskara gara gaur8 gnupg hitzaldia internet irudigintza izparringia jabetza intelektuala jabetza publikoa kriptografia kultura librea leioa meta musika p2p politika politika 2.0 psoe sare sozialak sgae software askea software librea SVG tailerra umorea upv/ehu web 2.0 wikipedia
© Copyright lizentzia: Bat ere ez! (jabetza publikoa)
Ostatzailea: Sindominio
Infinity itxura nork: DesignCoral / WordPress