Azken urteetan parte hartu dudan proiektu edo ekitaldi batzurentzako logotipo, banner, pegatina, kamixeta proposamenak eta antzekoak egin ditut. Horietako batzuk, Inkscape programa librearen bitartez, SVG formatu irekian garatu ditut. Irudi mota hau, kalitate galerarik gabe eskalagarria izan daitekela du ezaugarri, eta horregatik, fitxategi hauek nahi duen edonorentzako eskuragarri jartzea merezi duela pentsatu dut.
Irudi honetan, Bézier kurben bitartez eskuz margotutako marra bat nola sortu daitekeen erakusten da:
Beste honetan aldiz, testu batek norberak sortutako marra baten bidea nola jarraitu arazi daitekeen ikusten da:
Hurrengo honetan, irudi berriak sortzeko aprobetxatu daitezkeen sinbolo batzuk aurki daitezke, adibidez, copyleft sinboloa, glider sinboloa eta birziklaketa sinboloa:
Beste irudi hau, Barrapunto.com webgunean RDIF teknologiari buruzko albisteetan erabiltzeko sortu nuen. Ertz borobilduak zituzten errektangelu batzuk elkarren gainean jarriz di-da batean sortu nuen logotipo sinple eta argi hau:
Azkenik beste irudi hau ere aurkitu dut nire disko gogorrean. Kasu honetan, abildua letra testu bezala idatzi nuen eta gero automatikoki objektu bektoriala bihurtu nuen, nahi nuen itxura zehatza emateko. Sua irudikatzeko erabili nituen izar bi horiek, nahi beste ertz dituen objektu bat sortuz lortu daiteke, gero errotazioa, erradio txikiena, erradio handiena eta beste parametro batzuk aldatuz. Honelako tresna bektorial bat erabili ezean, horrelako formak lortzea askoz zailagoa da eta kontutan izan beharreko baliabidea dela uste dut. Hona hemen hain tresna boteretsuekin lortu nuen emaitza kaxkarra
Oharra: eduki hauen zati bat Wikipedia Commons proiektuarekin noizbait parekatu beharra dut, ekarpenen bat egin dezakedan ikusteko. Nola ez, edozein gomendio edo laguntza guztiz ongi etorria da.
Beste hizkuntzak: castellano, english
Euskarazko wikipedian ez da Bézier kurba agertzen. Ekarpena egin dezakegu. Zuk alde matematikoa eta nik diseinuari dagokiona. Zer deritzozu?
Je je. Ados. Nire egitekoen zerrendan jarri dut. Ea gabonak orduko hori egiteko denbora ateratzen dudan.