Aurrekoan software askearen sarrera bat egin genuen Udondo gaztetxean. Datorren igandean, nahi duenari bere ordenagailuan sistema eragile libre bat instalatzen lagunduko diogu.
Debianera, Ubuntura, FreeBSDra pasatu nahi zara baina badaezpada ez duzu zuk bakarrik egin nahi? Ba zatoz Udondo gaztetxera, gustora lagunduko zaitugu eta
GISA elkarteko Maider etorriko da eta install party-etan esperientzia dexente dauka. Debianeko main paketeen ispilua ekarriko du, baina norbaitek beste distribuzioren bat instalatu nahi badu ekarri ditzala nahi dituen CD/DVDak. Proiektore bitartez ordenagailu batetan Debian instalatuko dugu, urrats guztiak banan-banan azalduz. Denon artean jendearen zalantza guztiak argitzen saiatuko gara, gaztetxera datozen guztiek sistema eragile askea beraien ordenagailuan martxan eraman dezaten.
Portzierto, nahi duenak hemen dauzka kartelaren iturri fitxategiak (nirea ez den portatilaren irudia kenduta, beste guztia ohi bezala jabetza publikoan uzten dut):
instalazio-jaia-udondon.tar.gz (302 KB)
Beste hizkuntzak: castellano
Pingback: zabaldu.com
Banu domekan Leixora, Txopi!! Oso ona.
GNU/Linux instalazio jaia Udondo gaztetxean
Datorren igandean, uztailaren 19an, nahi duenari bere ordenagailuan sistema eragile libre bat instalatzen lagunduko zaio Leioako Udondo gaztetxean (…)