Irudi originala: educastur (CC BY-NC-SA 2.5)
Orain dela aste batzuk eskari/proposamen bat bota nuen posta zerrenda batzuetan ea nork nahi zuen Udondo gaztetxean GNU/Linuxeko tailer praktiko bat eman. Pisoni-k, jaXvi-k eta Unai Martinezek erantzun zuten eta lauron artea, asteazken honetan, gaztetxeko kideentzako gauza praktiko bat antolatu dugu.
Martxoak 25, arratsaldeko 19:00etarako egitaraua:
- Aurkezpena (20 minutu)
- Programa askeen azalpenak (5-10 minutukoak):
- GNOME, ingurune grafikoa.
- Firefox, Interneten nabigatzeko.
- Pidgin, Jabber eta MSN bidez txateatzeko.
- OpenOffice Writer, testuak idazteko.
- GIMP eta InkScape, kartelak egiteko eta argazkiak editatzeko.
- Amarok eta VLC, musika eta bideoak entzun eta ikusteko.
- KDEnlive eta Audacity, bideoak editatzeko.
- k3b, CD eta DVDak grabatzeko.
- Synaptic, programak instalatzeko.
Aurkezpena jaXvik egingo du, baina nik dakidala oraindik ez du materiala inon argitaratu. Seguraski, pisonik beste ekitaldi baterako prestatu zuen txuleta honen kopiak banatuko ditugu.
Ekitaldia guztiz irekia da. Bertatik pasatu besterik ez duzu egin behar. Litekeena da datorren jendearekin (gutxienez gaztetxekoekin, lehen egiten zuten bezala software askea berriro erabili nahi bait dute) tailer honen ondoren GNU/Linux instalazio jai bat antolatzea. Software askea nola erabili ikasteko gogoekin bazabiltza, ez izan zalantzarik eta zatoz!
Informazio gehiago:
Beste hizkuntzak: castellano
Pingback: zabaldu.com
Pingback: ETENGABE : uribe kosta presoak amnistia :: Software askea Udondo gaztetxean :: March :: 2009
Kaixo Txopi,
Atzo azkenean ez zen hain txarto egon hitzaldia ezta?
Utzi dut aurkezpena en plan 2.0 hemen:
http://www.slideshare.net/jaxvi/software-libre-y-gnulinux-en-udondo-gaztetxea
Eta agian pixka bat erosoago (eta lento) deskargatzeko:
http://jaxvinet.homelinux.org/descargas/SLyGNULinux-Udondo.pdf
Norbaitek open-officeko dokumento originala nahi badu, mezu bat bidali eta kito.
Eskerrik asko laguntzagatik :).