Pasa den astean hitzalditxo bat eman nuen Barakaldoko Arrano tabernan. Ubuntu 8.10 distribuzioaren hamar bat kopia eraman nituen eta gerturatu zirenen artean banatu nituen. Hitzaldia eman aurretik, jendea ez aspertzeko sistema eragilearen ingurugiroa gainetik erakutsi nuen (Gnomeko menuak, kalkulagailua, jokoak, eta abar.). Txapa eman aurretik, azalduko nuena erabilgarria izango zela argi geratu zedin
Aurkezpenaren ondoren OpenOfficeko Writer aplikazioa, GIMP irudi editorea, Firefox nabigatzailea eta Synaptik pakete kudeatzailea zertarako diren eta oso gainetik nola dabiltzan azaldu nuen. Egin daitezkeen gauza guztiak ikusita, jendea nahiko pozik eta animatuta ikusi nuen. Eman nien CDa live eran behintzat beraien etxeko ordenagailuetan frogatzeko gogoarekin
Gero, galdera asko egin zituzten eta denon artean elkarrizketan aritu ginen. Galderaren bat edo beste gak erantzun zuen, niri laguntzera hitzaldira etorri bait zen. Partaideak pozik ikusi nituen eta batek baino gehiagok GNU/Linux beraien etxeko ordenagailuan nola instalatu jakin nahi zuten. Beraz, hitzaldi honen helburua lortu nuelakoan nago!
Hona hemen erabili nuen aurkezpena:
20081211SoftwareAskea.pdf (1,4 MB)
20081211SoftwareAskea.odp (2,4 MB)
Beste hizkuntzak: castellano
Azken iruzkinak