Test hau martxoaren 2an Bilbon eta EEEOk (SGAE) ordezkaritzak dituen beste sei hiritan burutu genuen ekintza sinkronizatu baterako idatzi nuen. Bartzelonan ere testaren kopiak banatu zituzten. Ekitaldi horretatik kanpora ere zabaldua izatea merezi duelakoan nago, kanona bidezkoa ez den hainbat eguneroko egoera erakusten bait ditu. Ez duzu sinesten horrela denik? Ba egintzazu testa zuk zeuk!
1. Zure ordenagailuko datuen segurtasun kopia CD batetan egiten baduzu, zenbat bider ordaintzen duzu kanona?
- Behin ere ez, nire fitxategi pertsonalek kanon digitalarekin inolako zerikusirik ez bait dute.
- Behin, kanona CDaren prezioan sartuta bait dago, eta ez du axola zertarako erabiltzen duzun.
2. Zure ilobaren bataioan argazkiak egiten badituzu zure argazki kamera berriarekin eta gero CD batetan gordetzen badituzu, zenbat bider ordaintzen duzu kanona?
- Behin ere ez, argazki pertsonalek kanon digitalarekin inolako zerikusirik ez bait dute.
- Behin, argazkiak CD batetan grabatu bait ditut eta kanona beti ordaintzen da.
- Birritan, argazkiak CD batetan grabatu ditudalako eta urtarrilaren 1etik aurrera erositako argazki kameren memoriek ere kanona dutelako.
3. Zure ilobaren bataioko bideoa uzten badizute eta DVD batetan grabatzen baduzu kopia bat izateko, zenbat bider ordaintzen duzu kanona?
- Behin ere ez, nire iloba ez bait da EEEOko (SGAE) bazkidea.
- Behin ere ez, bideoa ez dudalako CD batetan grabatu, DVD batetan baizik.
- Behin, DVDek ere kanona daukatelako.
4. Musika disko original bat erosten baduzu eta CD batetan kopia bat egiten baduzu, musika autoan ere entzun ahal izateko, zenbat bider ordaintzen duzu kanona?
- Behin ere ez, diskoa originala delako eta inor konpentsatu beharrik ez dudalako.
- Behin, abestiak CD batetan grabatu bait ditut eta kanona beti ordaintzen da.
5. Musika disko original bat erosten baduzu eta abestiak zure MP3 berrira kopiatzen badituzu, kirola egiten duzunean edo ikastera/lanera zoazen bitartean entzun ahal izateko, zenbat bider ordaintzen duzu kanona?
- Behin ere ez, diskoa originala delako eta inor konpentsatu beharrik ez dudalako.
- Behin, urtarrilaren 1etik aurrera MP3 entzugailuek ere kanona dutelako.
6. Zure mugikor berrirako kanta bat erosten baduzu, zenbat bider ordaintzen duzu kanona?
- Behin ere ez, kalitatea oso txarra delako.
- Behin, kantuaren prezioan kanona barne dagoelako.
- Birritan, kantuaren prezioan kanona barne dagoelako eta urtarrilaren 1etik aurrera mugikorrek ere kanona dutelako.
7. Internetetik Creative Commons lizentziadun musika jaisten baduzu (adibidez jamendo.com webgunetik edo taldearen wegunetik) eta CD/DVD/MP3/MP4/PDA batetan grabatzen baduzu, zenbat bider ordaintzen duzu kanona?
- Behin ere ez, musikaren egileak berak musika kopiatua izan dadin espresuki lagatzen duelako.
- Behin, aipatutako euskarri eta aparagailu guztiek kanona prezioan barne dutelako.
SOLUZIOAK:: 1-b, 2-c, 3-c, 4-b, 5-b, 6-c, 7-b. Kasu hauetan esaten den guztia egiten baduzu, bidezkoa kanona behin ordaintzea izango litzateke (mugikorrarentzako kanta erostean), baina praktikan kanona 9 bider ordaintzen duzu.
Testa beste formatu batzutan ere deskargatu dezakezu:
kanonaren-testa.pdf (422 KB)
kanonaren-testa.odt (21 KB)
Beste hizkuntzak: castellano
Azken iruzkinak