Ikusi makusi http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu Sun, 10 Jan 2016 13:02:29 +0000 eu hourly 1 http://wordpress.org/?v=3.9 ikusimakusi.net –> ikusimakusi.eus http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2015/ikusimakusi-net-ikusimakusi-eus/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2015/ikusimakusi-net-ikusimakusi-eus/#comments Wed, 30 Dec 2015 21:22:47 +0000 http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/?p=505 Irakurri gehiago →]]> logoa

Badut 2015eko eduki berriren bat edo beste blog honetan argitaratzeko baina egunerokotasunak beste gauza garrantzitsuagoekin lanpetuta mantentzen nau (adibidez, nire seme-alabekin). Hori gutxi balitz, webgune hau hiru hizkuntzatarako prestatua dago baina praktikan euskaraz bakarrik idazten dut …idazten dudanean.

Jorratutako gaiei dagokionez, esparru berriak lantzeko gogoak ditut eta egunerokotasunak zenbat sakontzen utziko didan ez badakit ere, aldaketa batzuk egitea erabaki dut: agortuta dagoela iruditzen zaidan Sindominio proiektua utzi eta euskaraz bakarrik landuko dudan .EUS gunea irekiko dut urtarrilean. Ea bertan buruan dauzkadan hamaika ideietarikoren bat aurrera ateratzen animatzen naizen…

Webgune honi dagokionez, hona hemen datu xume batzuk:

  • Iraupena: 9 urte (2007-2015)
  • Artikuluak: 147 (83 euskaraz, 55 gaztelaniaz eta 10 ingelesez)
  • Iruzkinak: 266 (142 euskaraz, 116 gaztelaniaz eta 8 ingelesez)

Beraz, ikusimakusi.net webgunearenak egin du. Ez dut hemen ezer gehiago argitaratuko. ikusimakusi.eus webgunean ikusiko gara!

Beste hizkuntzak: castellano, english

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2015/ikusimakusi-net-ikusimakusi-eus/feed/ 0
Sare sozialen sukarra Sestaon http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2014/sare-sozialen-sukarra-sestaon/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2014/sare-sozialen-sukarra-sestaon/#comments Sat, 03 May 2014 17:48:21 +0000 http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/?p=494 Irakurri gehiago →]]> Pasa den azaroan hitzaldi bat eman nuen Sestaoko Txirbilenea kulturgunean eta erabili nuen aurkezpeneko fitxategiak webgune honetan deskargagarri utzi banituen ere, artikulu baten bidez beraien berri ematea egiteke neukan. Hitzaldia ematearen arrazoia 2013ko Hackmeeting-a bertan ospatu zela da. Hackmeeting horretan, urtero bezala, hainbat hitzaldi eta tailer interesgarri izan ziren, hainbat modutan teknologia eta politika (hacktibismoa) uztartuz.

“Sare sozialen sukarra eta kontsumo gizartea” izenburuarekin eman nuen hitzalditxo horretan azaldu nuenez, sare sozialek alde onak eta txarrak dituzte, gizakiak sortutako teknologia guztiek bezala, eta horiek labur-labur azaltzeaz gain, tresna hauen aurrean hiru jarrera edo bide har daitezkeela azaldu nuen:

orga

Aurkezpenak hamaika esteka ditu interesa duen orori informazio gehiago lortzen laguntzeko. Beraz, ez izan zalantza izpirik eta deskargatu itzazu zuretzat egin ditut eta!

PDF
20131102SareSozialenSukarra.pdf (5,2 MB)

ODP
20131102SareSozialenSukarra.odp (9,0 MB)

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2014/sare-sozialen-sukarra-sestaon/feed/ 0
Irailetik aurrera Bimbo ogia Chilly deituko da http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2014/irailetik-aurrera-bimbo-ogia-chilly-deituko-da/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2014/irailetik-aurrera-bimbo-ogia-chilly-deituko-da/#comments Thu, 23 Jan 2014 21:19:20 +0000 http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/?p=469 Irakurri gehiago →]]> Arrazoi sexualengatik (bai, ondo irakurri duzu), Bimbo enpresak eta Chilly enpresak beraien izenak trukatzea erabaki dute. Erabaki historiko honen zergatiak ulertzeko azalpen batzuk beharrezkoak dira…

Zer da Bimbo?

Bimbo enpresa orain dela 68 urte sortu zen Mexikon, 19 estatutan saltzen du (Espainian bai, Frantzian ez) eta guztira 150 fabrika ditu. Enpresa honen eta bereziki bere produktu batzuen arrakasta hain da handia, Hego Euskal Herrian adibidez, ezen jende askotxok “bimbo ogia” moldezko ogiaren sinonimotzat erabiltzen duen. Kontua da, Bimbo Taldeak arazo galanta duela bere zabalkuntza internazionalean, frantsesa edo ingelesa erabiltzen duten lekuetan “bimbo” hitzak nahiko lotura txarrak dituelako. Izan ere, argot hizkuntzan “itxura bakarrik axola zaien neska tentelei” bimbo deitzen zaie. Ingelesez dagoen kartel honek, hitzaren erabilera argi uzten du:

bimbo

“BIMBO. Beti janzten da horrela esateko ezer interesgarririk ez duelako.”

Euskaldunok esanahi hau gehiegi ezagutzen ez badugu ere, urteak dira “bimbo” hitzak ika-mikak sortzen dituela:

Zer da Chilly?

Ziurrenik, era honetako gertakariek bultzatuta, Bimbo enpresa beteranoak azkenik izena aldatzea erabaki zuen, duela hilabete batzuk iragarri zuen bezala. Jatorri mexikarra duen enpresa honek hautatutako izen berria Chilly izan zen. Behin erabakia hartuta, gauzak enpresarentzat hobera egingo zutela bazirudien ere, korapiloa gehiago handitu da, hautatutako izen berriak ere bere arazoak baititu.

Arazoen iturri nagusiak bi dira: alde batetik, “chile” hitzak Hego Ameriketako zenbait lekutan “zakila” esan nahi duelako, eta bestetik, Chilly izena duen enpresa batek izen bera erabili nahi izateagatik Bimbo salatu duelako. Gaztelaniaz dagoen bideo honetan ikus dezakegunez, Chilly enpresak alua garbitzeko xaboi bat saltzen du: «Nire barren-barrenean txilia nahi dut».

Iragarki harrigarri honen zergatia ulertzeko, “chilly” hitzak ingelesez freskoa esan nahi duela argitu beharra dago.

Izen trukaketa

Chilly enpresak Bimbo enpresaren aurkako salaketa jarri zuenean, ohikoa den bezala batek irabazi eta besteak galduko zuela zirudien. Baina kasua nork epaituko zuen ikusitakoan, enpresak kikildu egin ziren eta biek ala biek asko gal zezaketela iruditu zitzaien. Izan ere, Concha Rubialesek epaile gogorraren ospea duen emakume ilehoria da.

Irakurleak susmatuko dituen arrazoiengatik, epaiketa hasi aurretik enpresek beraien kabuz aurkitu diote irteera gatazkari: izenak trukatu eta kito. Bimbo-k eta Chilly-k, Chilly-k eta Bimbo-k, prentsaurreko bateratuan azaldu zutenez, «negoziazioak hasi ziren egunean, norbaitek txantxetan izen trukaketa konponbiderik honena zela aipatu zuen» eta alde biei ideia bikaina iruditu zitzaien. Bimbo enpresak Chilly izena nahi zuen eta Chilly enpresari bere produktua Bimbo deitzea egokiagoa iruditzen zitzaion. Negoziazioak beraz primeran joan ziren eta irailerako iragarki-kanpaina internazional bateratua iragarri dute. Prentsaurrekora bildutako hedabideei ez diete iragarki-kanpainari buruz informazio gehiegirik eman nahi izan. Bimbo enpresak, ogi mota berri bat (pikantea?) kaleratuko duela bakarrik iragarri du eta Chilly enpresak top model ezagun batekin iragarki «bero-beroa» prestatzen ari direla bakarrik azaldu du. Irailera arte ez dute informazio gehiagorik emango.

Chilly enpresak Bimbo xaboia salduko badu ere, argi utzi nahi izan du «estereotipo mingarri horren aurka» dagoela eta «neska ilehoriak beste edozein gizon eta emakume bezalakoak» direla defendatzen duela.

Oharra: Artikulu hau jatorriz Izparringian argitaratu zen 2013ko maiatzaren 9an.

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2014/irailetik-aurrera-bimbo-ogia-chilly-deituko-da/feed/ 0
Sagardoaren dieta hemen da! http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2014/sagardoaren-dieta-hemen-da/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2014/sagardoaren-dieta-hemen-da/#comments Tue, 21 Jan 2014 07:49:08 +0000 http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/?p=462 Irakurri gehiago →]]>
sagardoa
Pisua galtzeko era guztietako dietak edo jan-neurriak ikusitakoak ginela uste bagenuen ere, oker geunden, sagardoaren dieta hemen baita. Bai, ondo irakurri duzue. Ez gara sagarraren dieta motelari buruz ari. Ezta sagar-ozpinaren dieta ezagunari buruz ere. Dieta hauek eta baita orburu edo alkatxofaren dieta eta Atkinson doktorearen dieta, iragana dira. Gaur egun, euskaldunon artean ziztu bizian zabaltzen ari dena «sagardoaren dieta» da («txotx dieta» eta «mozkor dieta» bezala ere ezagutzen da).

Moda berri honi buruz gehiago jakiteko, Donostia ospitaleko Elikadura eta Garraio saileko Josefa Olasagasti doktorearekin hitz egin dugu Errezilen duen etxean eta datu argigarriak eman dizkigu: «Euskal Herrian sagardoa edateko ohitura antzinatik dator, I. mendetik gutxienez. Litekeena da, garai batean uraren ordez jendeak sagardoa bakarrik edatea zonalde batzuetan, batez ere Gipuzkoan, Nafarroako ipar-mendebaldean eta Iparraldean».

Dieta honen eraginkortasunaz galdetzean, Olasagasti doktoreak ez du zalantzarik: «Hartzidura prozesua legamiek burutzen dute, sagarraren azukrearekin gure osasunerako hain onuragarria den azido laktikoa eta eterra sortuz. Dieta hau jarraitzen dutenek ez dute sagardoa ez den beste likidorik hartzen, baina beste janari batzuk har ditzakete. Elikaduraren aldetik, dieta ondoen osatzen duten jakiak bakailao tortilla eta gazta dira. Intxaurrak ere sagardoaren osagarriak dira omega 3agatik, baina proteina asko ere badituzte eta moderazioz hartu behar dira pisua galdu nahi bada». Moderazioaren gaiari jarraiki, sagardoa edari alkoholikoa izatea arazoa izan daitekeen galdetu diogu Errezilgo doktoreari eta barrezka erantzun digu: «Ez, ez dago inolako arazorik. Argi dago umeek ezin dutela dieta hau egin baina orokorrean ezein umek ez luke dietarik egin behar. Helduei dagokionez, dietak irauten duen bitartean ez gidatzea gomendatzen diegu eta dietarik zorrotzena gau eta eta asteburuetan egitea. Borondate eta gogo handia behar da beste dietei eusteko, baina sagardo dietarekin alderantziz gertatzen da, jende guztiak pozarren jarraitzen du dieta hau».

Bukatzeko, gure irakurleen artean dieta honen zale askotxo daudela badakigunez, oso tentagarria aurkituko duzuen datu bat emango dizuegu: Kirikoketa S.L. izeneko enpresa batek etxean erabil daitezkeen dolare-eramangarriak saltzen ditu hainbat herritan egiten diren Sagardo Egunetan.

Eta zuek, sagardoaren dieta edo beste dieta miragarriren bat egiten duzue? Nola doakizue?

Oharra: Txantxetako artikulu hau jatorriz Izparringian argitaratu zen 2013ko maiatzaren 2an.

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2014/sagardoaren-dieta-hemen-da/feed/ 0
AZTI-Tecnaliak Doraemon-en surf taula hegalaria sortu du http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2014/azti-tecnaliak-doraemon-en-surf-taula-hegalaria-sortu-du/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2014/azti-tecnaliak-doraemon-en-surf-taula-hegalaria-sortu-du/#comments Sun, 19 Jan 2014 22:27:01 +0000 http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/?p=435 Irakurri gehiago →]]> AZTI-Tecnalia Doraemon

AZTI-Tecnalia, Doraemon marrazkietan inspiraturik, surf taula berritzailea asmatu du. Marrazki bizidun hauetako 7. denboraldiko saio batean, Doraemon katu kosmikoak (XXII. mendeko katu-robota) Nobita mutil gaztearentzat surf taula hegalari bat ateratzen du bere patrika magikotik. Surf taula berezi honi esker, Nobitak etxean surfa praktikatzeko aukera du eta urik gabe surf egiten ikasten du.

Dirudienez, AZTIko Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza (I+G+b) arduradun nagusia den Jose Miguel Iturriberrigorrigoikoerrotakoetxeak, bere alaba txikiarekin batera saio hori ETB3-n ikusi zuen. Garai hartan, AZTIko ikertzailea galipotak arrainen janzkera joeretan zituen eraginak aztertzen zebilen eta bazirudien bezperan ikusitako marrazki bizidunak ahaztuak zituela. Baina biharamunean, Joxemiel batelean txitxarro eta berdel bila zebilela, teknologiaren azken aurrerakuntzak bilduz Doraemonen surf taula egingarria zela konturatu zen.

Tecnaliak 2011. urtean sensorez hornitutako surf taula bat garatu zuen eta hurrengo urratsa Doraemonen surf taula hegalaria izan behar zela argi ikusi zuen. AZTIko ikerlariak bildu eta buru-belarri jardun zuten lanean. Euskal Herriko surflari talde batek taularen prototipoa probatu du eta emaitza ikusgarria dela diote. Eneko Acerok iragarri du «surf taula hegalariak kirol honi iraultza» ekarriko diola .

AxiMuniain
Axi Muniain

EnekoAcero
Eneko Acero

KepaAcero
Kepa Acero

AritzAranburu
Aritz Aranburu

Oharra: Txantxetako artikulu hau jatorriz Izparringian argitaratu zen 2013ko apirilaren 23an.

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2014/azti-tecnaliak-doraemon-en-surf-taula-hegalaria-sortu-du/feed/ 0
Sare sozialen sukarra Donostian http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2013/sare-sozialen-sukarra/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2013/sare-sozialen-sukarra/#comments Sat, 18 May 2013 13:22:38 +0000 http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/?p=407 Irakurri gehiago →]]> Datorren asteartean, arratsaldeko zazpiretan, Donostiako Kortxenea gaztetxean, “Sare sozialen sukarra eta kontsumo gizartea” izeneko hitzaldi bat emango dut.

orga

Gizarte mugimenduen aldetik, gai honen inguruko hausnarketa bat ezinbestekoa dela uste dut. Ez hori bakarrik, nire iritziz, gizarte osoaren aldetik ere, sare sozial korporatiboekiko hausnarketa kritiko bat ere premiazkoa da. Bizi dugun dinamika alienatzaileaz jabetzea ezinbestekoa da estrategia askatzaileak sortu ahal izateko.

Informazio gehiago AHT-ren Aurkako Asanbladaren blogean. Baita maiatzaren 20an, astelehena, arratsaldeko zortziretan, Antxeta Irratiko Txingurri Hotsak saioan Bea Aranaren eskutik emitituko den elkarrizketan eta maiatzaren 21ean, asteartea, Berria egunkarian Edu Lartzaguneren eskutik argitaratuko den elkarrizketan.

Hitzaldia ospatutakoan, erabilitako materiala hemen argitaratuko dut.

Aldaketa (2013/05/21): Berriako elkarrizketara esteka gehitu dut.

Aldaketa (2013/05/22): Hogei lagun inguru bildu ginen gaztetxean eta hitzaldiaren ondorengo eztabaidan nahiko luzatu ginen. Gustura egon ginelakoan nago :-) Hitzaldiko ahotsa grabatu zen baina ez dakit, ez noiz, ez nola argitaratuko den. Hau da erabili nuen aurkezpena:

PDF
20130521SareSozialenSukarra.pdf (7,8 MB)

ODP
20130521SareSozialenSukarra.odp (4,5 MB)

Aldaketa (2013/06/13): Antxetako elkarrizketako audiora esteka gehitu dut. Beno, zuzenago esanda, egun hartako saioko grabaziora, beste eduki batzuekin batera hitzaldiko elkarrizketa dagoelarik. Eskerrik asko ZialdoKA-ri informazioagatik! Saio osotik elkarrizketaren zatitxoa hemen usten dut eskuragarri:

MP3
2013-06-01-txingurri-hotsak-txopi.mp3 (13,8 MB)

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2013/sare-sozialen-sukarra/feed/ 1
Big Brother aplikazioa orain musu-truk http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2013/big-brother-aplikazioa-orain-musu-truk/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2013/big-brother-aplikazioa-orain-musu-truk/#comments Tue, 23 Apr 2013 22:54:04 +0000 http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/?p=401 Irakurri gehiago →]]>

Smartphone telefonoentzako Big Brother aplikazio ezagunak 6,66 € balio zituen orain arte, baina aste honetatik aurrera dohainik lor daiteke «musu baten truke». Bai, ondo irakurri duzu. Zure sakeleko telefonoari musua ematen diozun bitartean argazki bat atera eta Big Brother aplikazioaren garatzaileei bidaltzea besterik ez duzu. Balentria txiki horrekin Big Brother aplikazioa ondo merezia duzula frogatuko duzu.

App honen erabiltzaileak 350 milioitik gora dira eta publizitate kanpaina honi esker 350 milioi eta erdira heltzea espero dute. Aplikazioak gainera, pasaporte zenbakia, e-mail eta sare sozialen kontuak eta pasahitzak eskatzen dizkizu (zure telefono zenbakia eta unean uneko kokapena zuzenean hartzen ditu). Eta informazio guztia Anaia Handiaren zerbitzarietara bidaltzen du, kopiatua, aztertua, iragazia eta irabiatua izan dadin. Luxuzko kontrola musu-truk! Ez galdu aukera!

Doako bertsioa dagoeneko FirefoxOS, SailfishOS eta Mer sistema eragiletarako eskuragarri dago. Beste sistemetan aurten bertan argitaratuko dute. Bitartean, prezio arrunta ordainduz ere zure ziber-mugimendu guzti-guztiak banan-banan jarraitzen dituen norbait dagoelako lasaitasuna izango duzu.

Oharra: Txantxetako artikulu hau jatorriz Izparringian argitaratu zen 2013ko apirilaren 22an.

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2013/big-brother-aplikazioa-orain-musu-truk/feed/ 0
Psy musikari famatua Ipar Koreako mandatariaren anaia da http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2013/psy-musikari-famatua-ipar-koreako-mandatariaren-anaia-da/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2013/psy-musikari-famatua-ipar-koreako-mandatariaren-anaia-da/#comments Tue, 23 Apr 2013 16:35:35 +0000 http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/?p=395 Irakurri gehiago →]]> Korean aspalditik agerikoa zen sekretua ofizialki baieztatu berri du Hego Koreako gobernuak. Kim Jong-un ipar korear mandatariaren argazki bat (ezkerrean) eta Gangnam Style abestiarekin mundu osoan ezagun egin zen Psy hego korear musikariaren argazki bat (eskuman) alderatzen baditugu, antzekotasunak agerikoak dira:

Hego Korean, Psy musikaria benetan ipar korearra izan zitekeela eta iaz zendu zen Kim Jong-il mandatariaren seme nagusia izan zitekeela, aspaldiko zurrumurruak dira. Baina Kim Jong-il ipar korear mandatariaren semeei buruz ezer gutxi jakinik, frogatu ezinezkoa zen hori.

Baina azken hilabetetan, arrazoi oso desberdinengatik, anai biak mundu osoan ezagunak egin dira eta beraien argazki eta bideoak nonahi zabaldu dira. Horri esker, AEBetako aditu talde batek pertsonaia bien belarriak sakonki aztertu dituzte eta inolako zalantzarik gabe, aita, ama eta izeko berak dituztela ondorioztatu dute.

Albiste hau Hego Korean zabaltzen hasi denerako, Psy musikaria (bere benetako izena Kim Yong-chul da) leku ezezagunean zegoen. Musikariaren zaleek munduko txoko ezberdinetan kokatzen dute beraien «Psy the Spy» (Psy espioia, euskaraz) idolo maitatua:

  1. Psy / Psy the Spy / Kim Yong-chu iparraldera itzuli dela,
  2. dagoeneko AEBetan dagoela etorkin ilegal bezala,
  3. gaztetan ikasi zuen Suitzako bere ordezko amarengana joan dela ea gela libre duen galdetzera,
  4. anaia Kim Jong-un-ek aspaldi egin zuen bezala, Japoniako Disneyland bisitatzera joan dela,
  5. eta baita tabako bila atera eta gertatutakoaz tutik ez dakiela.
  6. PIONGYANGeko AHOTSAk musikaria Zornotzako barnetegian euskara ikasten egotea ere posible dela argitu du.

Hego Koreako gobernuak musikaria ipar korearra dela eta Kim Jong-il-en seme nagusia dela onartu du, halaber adierazi du «Psyren azken diskoa aurreikusita zegoen bezala datorren astean argitaratuko da, eta salmentekin lortutako diru guztia Ipar Koreara begira jarriko diren anti-misil gehiago erosteko erabiliko da». Seuleko gobernuak Psy Ipar Koreak bahitu duela guztiz ukatu du. Ez da espero musikariak Hego Korean dituen milioika zaleek disko berriari boikota egingo diotenik. Alderantziz, psikologoek diotenez, Psy-ren musika dantzagarriak bere desagerpena onartu eta barneratzen lagunduko die.

Oharra: Txantxetako artikulu hau jatorriz Izparringian argitaratu zen 2013ko apirilaren 17an.

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2013/psy-musikari-famatua-ipar-koreako-mandatariaren-anaia-da/feed/ 0
Baionan esertzeagatik ordainduko da http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2013/baionan-esertzeagatik-ordainduko-da/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2013/baionan-esertzeagatik-ordainduko-da/#comments Tue, 23 Apr 2013 16:30:37 +0000 http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/?p=392 Irakurri gehiago →]]> Baionako udalak herriko parke batean txanponekin dabilen bankua instalatu zuen martxoan eta emaitzak ikusita, herri guztiko bankuak sistema honekin hornitzea erabaki du. Bankuak, 1 €ko txanpona sartu, eta 10 minutuz arantza metalikoak erretiratzen ditu. Denbora igarotakoan, arantza edo eztenak kolpe batez ateratzen dira, eta lehengo lekura itzuli.

Argazki hauek bankuaren funtzionamendua erakusten dute:

sadobankua1sadobankua2sadobankua3sadobankua4sadobankua5

Jean Grenet, Baionako auzapezak, prentsaurrekoan adierazi duenez, aste gutxitan banku mota honen arrakasta argi geratu da. Parke osoko bankurik erabiliena izan da eta aurreikusitako dirua baino ehun bider gehiago bildu da. Egun batzuetan jende ilarak sortu ere egin dira eta horregatik banku berrien instalazioa aurreratzea erabaki du udalak. Turismo arduradunak azaldu duenez, «asteburuetan inguruetako herritarrak hurbiltzen hasi dira eta hori hiriarentzat oso onuragarria da».

Herrian sadobankua bezala ezagutzen da banku mota hau eta gauetako erabiltzaileek Ipurterre kluba sortu berri dute. Izparringiak orain arte ez du lortu talde honetako kideekin harremanetan jartzerik. Gau batean berriz gerturatu beharko dugu informazio gehiagoren bila… Inguruetako tabernari batek pozarren azaldu digunez, herritarrek etengabe erabilera berriak aurkitzen dizkiote eserlekuari. Azkena, 1 €ren truke gerrikoari zulo gehiago egitea!

Angeluko udala oso interesatua agertu da diru iturri honekin eta botoia sakatu beharrean txanpona sartu beharra duten oinezkoen semafororik inork asmatu ote duen bila dabil.

Oharra: Artikulu hau jatorriz Izparringian argitaratu zen 2013ko apirilaren 16an.

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2013/baionan-esertzeagatik-ordainduko-da/feed/ 0
Oker bati esker Kutxabank-ek ez du etxe kaleratzerik burutuko http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2013/oker-bati-esker-kutxabank-ek-ez-du-etxe-kaleratzerik-burutuko/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2013/oker-bati-esker-kutxabank-ek-ez-du-etxe-kaleratzerik-burutuko/#comments Tue, 23 Apr 2013 16:10:36 +0000 http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/?p=387 Irakurri gehiago →]]> Atzo arratsaldean, apirilak 11, Kutxabank-eko batzar nagusia burutu zen Bilbon. Bozkatu beharreko puntuetako bat etxe kaleratzeen ingurukoa zen eta gai honen polemikotasuna dela eta, gizarte mugimenduek protestak egin zituzten bankuak Bilboko Kale Nagusian duen egoitzaren aurrean. Okupazio mugimenduak adibidez, kale horretan dagoen burger jatetxe ezaguna okupatu eta patata frijituak agortu zituzten.

kutxazank

Egoitza barruan, batzarra espero bezala joan zen bozketen ordua heldu zen arte. Kutxabank-eko hipotekak ordaindu ezin dituzten zordunak etxeetatik kaleratu ala ez erabakitzeko garaian, nahasmena nagusitu zen akzionisten artean. Dirudienez, bozkatzaileek espero zuten galdera zen etxe kaleratzeak gelditzearen alde ala ez zeuden, baina egin zitzaien galdera zehatza ea etxe kaleratzeak gelditzearen aurka zeuden izan zen. Aldeko bozka, beraz, etxe kaleratzeen aurkakoa zen eta kontrako bozka, etxe kaleratzeen aldekoa.

Alderdi politikoek aurretiaz zabaldu dute beraien iritzia eta nahiko argi zegoen etxe kaleratzeek aurrera jarraituko zutela. Baina gehienek galdera alderantziz ulertu zutenez, emaitza ere alderantzizkoa izan zen. EH Bilduk etxe kaleratzeek jarrai zezaten bozkatu zuen atzo, iragarri zuenaren kontrakoa. Eta EAJ, PSOE eta PPk etxe kaleratzeak geratzea eskatu zuten.

Okerraz jabetzean, protestak hasi ziren eta batzarrak ezin izan zuen aurrera egin. Araudiaren arabera, hurrengo bilerara arte ezin da bozketa errepikatu eta horregatik frustrazioa, harridura, barrea, negarra eta doministikuak eragin zituen. Alderdi politikoetako kideek ondorengo irakurketa egin zuten gertatutakoaz:

  • EAJ: «Hemen bizi izan duguna onartezina da, kanaperik ere ez da egon»
  • EH Bildu: «Ateratzen garenean, ez dakigu kanpokoek besarkadak ala matarlakoak emango dizkiguten» (kanpoan ez zegoen inor, protestakoak patata frijituak jatera joanak zirelako)
  • PSOE: «Oraindik ez dut ulertu zer gertatu den, batzarra amaitu da? Atxisss!»
  • PP: «Nik ez dut sekula santan inolako gutun-azalik jaso eta kitto!»

Oraingoz beraz, Kutxabank-ek ez du etxe kaleratzerik bultzatuko hipotekak ordaindu ezin dituzten zordunen aurka. Aurrerago zer gertatuko den, ez dago bat ere argi inorentzat.

Oharra: Txantxetako artikulu hau jatorriz Izparringian argitaratu zen 2013ko apirilaren 14an.

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2013/oker-bati-esker-kutxabank-ek-ez-du-etxe-kaleratzerik-burutuko/feed/ 0