Koloratze selektiboa (ingelesez cutout), argazkien trataera teknika bat da. Behin baino gehiagotan egingo zenuen topo era honetako argazkiekin, non argazki gehiena zuribeltza den, irudiko zati txiki bat kolorezkoa den bitartean. Maiz, zati hori kolore bakarreko objektu bat edo batzuk izaten dira, efektu interesgarri bat sortuz.
Hona hemen Donostiako Haizearen orraziaren argazki batekin prestatu dudan adibide bat:
Irudi hau lortzeko, argazki honetatik abiatu naiz:
Argazkia GIMP irudi editorearekin ireki eta burdinezko eskultura biak hautatu ditut:
Gero, geruza beltz berri bat sortu dut eta hautapena moztu egin dut, geruza hau lortuz:
Azkenik, geruzaren modua aldatu dut, “Kolorea” aukeratuz.
Horrek, geruzaren zati beltzak azpiko geruzan zuribeltzak ikustea eragin du:
Efektu polita eta prestatzen benetan erreza ezta? Horrelako argazkirik inoiz prestatu baduzu edo nire azalpen labur hauen eraginez koloratze selektiboko argazkiren bat prestatzera animatuko bazina, esaidazu! Azko poztuko nintzateke eta
Azken iruzkinak