• Ikusi makusi
  • Veo veo
  • I spy with my little eye
Ikusi makusi

This website is frozen and will not be updated more.
From now on the new information will be published at ikusimakusi.eus.

2015/12/31

Oker bati esker Kutxabank-ek ez du etxe kaleratzerik burutuko

2013(e)ko apirilak 23 17:10 / / Txopi

Atzo arratsaldean, apirilak 11, Kutxabank-eko batzar nagusia burutu zen Bilbon. Bozkatu beharreko puntuetako bat etxe kaleratzeen ingurukoa zen eta gai honen polemikotasuna dela eta, gizarte mugimenduek protestak egin zituzten bankuak Bilboko Kale Nagusian duen egoitzaren aurrean. Okupazio mugimenduak adibidez, kale horretan dagoen burger jatetxe ezaguna okupatu eta patata frijituak agortu zituzten.

kutxazank

Egoitza barruan, batzarra espero bezala joan zen bozketen ordua heldu zen arte. Kutxabank-eko hipotekak ordaindu ezin dituzten zordunak etxeetatik kaleratu ala ez erabakitzeko garaian, nahasmena nagusitu zen akzionisten artean. Dirudienez, bozkatzaileek espero zuten galdera zen etxe kaleratzeak gelditzearen alde ala ez zeuden, baina egin zitzaien galdera zehatza ea etxe kaleratzeak gelditzearen aurka zeuden izan zen. Aldeko bozka, beraz, etxe kaleratzeen aurkakoa zen eta kontrako bozka, etxe kaleratzeen aldekoa.

Alderdi politikoek aurretiaz zabaldu dute beraien iritzia eta nahiko argi zegoen etxe kaleratzeek aurrera jarraituko zutela. Baina gehienek galdera alderantziz ulertu zutenez, emaitza ere alderantzizkoa izan zen. EH Bilduk etxe kaleratzeek jarrai zezaten bozkatu zuen atzo, iragarri zuenaren kontrakoa. Eta EAJ, PSOE eta PPk etxe kaleratzeak geratzea eskatu zuten.

Okerraz jabetzean, protestak hasi ziren eta batzarrak ezin izan zuen aurrera egin. Araudiaren arabera, hurrengo bilerara arte ezin da bozketa errepikatu eta horregatik frustrazioa, harridura, barrea, negarra eta doministikuak eragin zituen. Alderdi politikoetako kideek ondorengo irakurketa egin zuten gertatutakoaz:

  • EAJ: «Hemen bizi izan duguna onartezina da, kanaperik ere ez da egon»
  • EH Bildu: «Ateratzen garenean, ez dakigu kanpokoek besarkadak ala matarlakoak emango dizkiguten» (kanpoan ez zegoen inor, protestakoak patata frijituak jatera joanak zirelako)
  • PSOE: «Oraindik ez dut ulertu zer gertatu den, batzarra amaitu da? Atxisss!»
  • PP: «Nik ez dut sekula santan inolako gutun-azalik jaso eta kitto!»

Oraingoz beraz, Kutxabank-ek ez du etxe kaleratzerik bultzatuko hipotekak ordaindu ezin dituzten zordunen aurka. Aurrerago zer gertatuko den, ez dago bat ere argi inorentzat.

Oharra: Txantxetako artikulu hau jatorriz Izparringian argitaratu zen 2013ko apirilaren 14an.

/ Etiketatua: izparringia, kutxabank, umorea

Bidalketa nabigazioa

← Aurreko bidalketa
Hurrengo bidalketa →

Azken iruzkinak

  • gorkaazk(e)k Ideia baten jabe izan zaitezke? bidalketan
  • Txopi(e)k Ideia baten jabe izan zaitezke? bidalketan
  • @gorkaazk(e)k Ideia baten jabe izan zaitezke? bidalketan
  • Txopi(e)k Liburuaren etorkizuna bidalketan
  • Sare sozialen sukarra eta kontsumo gizartea | zuzeu.com(e)k Sare sozialen sukarra Donostian bidalketan

Azken bidalketak

  • ikusimakusi.net –> ikusimakusi.eus
  • Sare sozialen sukarra Sestaon
  • Irailetik aurrera Bimbo ogia Chilly deituko da
  • Sagardoaren dieta hemen da!
  • AZTI-Tecnaliak Doraemon-en surf taula hegalaria sortu du

Etiketak

aeb alderdi politikoak azkue fundazioa barakaldo batasuna bilbo blogak cc0 crabgrass creative commons cryptosms d3m donostia e-book eaj eduki libreak euskara gara gaur8 gnupg hitzaldia internet irudigintza izparringia jabetza intelektuala jabetza publikoa kriptografia kultura librea leioa meta musika p2p politika politika 2.0 psoe sare sozialak sgae software askea software librea SVG tailerra umorea upv/ehu web 2.0 wikipedia
© Copyright lizentzia: Bat ere ez! (jabetza publikoa)
Ostatzailea: Sindominio
Infinity itxura nork: DesignCoral / WordPress