Ideia baten jabe izan zaitezke?(e)ko iruzkinak http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2010/jabetza-intelektualaren-mitoak/ Sun, 20 Dec 2015 18:53:56 +0000 hourly 1 http://wordpress.org/?v=3.9 gorkaazk(e)k http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2010/jabetza-intelektualaren-mitoak/#comment-5829 Sun, 20 Dec 2015 18:53:56 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2010/jabetza-intelektualaren-mitoak/#comment-5829 Kaixo Txopi,

nik ere azkar erantzuteko asmoa bai baina konturatu orduko egunak igaro dira.

Zure erantzun luzeak erantzun bat merezi zuen, laburra bada ere.

Sortzaile lanetik bizimodua ateratzeko asmoa izango banu oso kezkaturik egongo nintzateke.

Egungo munduan kopiak gero eta azkarrago, gero eta errazago, gero eta merkeago egiten dira, garraiatzen dira, biderkatzen dira.

Sormen lan batek arrakasta izanez gero kopia digitalak modu esponentzialean biderka daitezke. Gerta zitekeen eta gertatzen ari da.

Erdi Aroan kopia bat egiteko eskulangintza besterik ez zegoen. Orduak eta orduak kodex bakoitzeko. Halako batean inprenta asmatu zen eta infernuko makina horrek, fraide saiatuenak baino azkarrago kopiatzen zituen liburuak. Aro berri bat ekarri zuen kopiatzeko makina batek.

Orain, Internet, disko gogorrak, eskanerren garai hauetan, liburuak, diskoak, filmak, kopiatzea, norberak bere etxean, azkar baino azkarrago eta oso merke egin daitekeen zerbait da.

Fenomenoa geldiezina dela ematen du. Arrakasta daukaten sormen lanek behin eta berriro kopiatuko dira, oparituko dira, biderkatuko dira.

Batzuek, Susa argitaletxeak, esate baterako, kontsumitzaileei konfiantza eskaini eta neurriko prezioa eskatzen hasi dira. Liburu bakoitzagatik 3,63 € eskatzen dute. “(Han-hemen hala argitaratu bada ere, liburuak ez dira doan)” esaten digute bere webgunean.

https://susa-literatura.eus/ebook/

Beste batzuk, prezioa baino “dohaintza” deitzea nahiago. “El precio lo pones tú”.

http://loslibrosdek2k.com/nuestros-libros/el-exito-fue-la-confianza

Kontsumitzaileengan uste osoa jartzen dute… Ematen du beste erremediorik ere ez dutela, ezta?

Bai mintzatuko gara honetaz eta beste zerbaitaz elkar ikusten dugunean :-) Nahi duzunean.

]]>
Txopi(e)k http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2010/jabetza-intelektualaren-mitoak/#comment-5828 Fri, 18 Dec 2015 07:27:33 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2010/jabetza-intelektualaren-mitoak/#comment-5828 Kaixo, Gorka:

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizut zure iruzkinagatik eta baita barkamena eskatu hainbeste denbora hartu izanagatik iruzkina onartzeko (ez dakit zer ikusi duen WordPress-ek susmagarri zure iruzkinean zuzenean argitaratu beharrean eskuz moderatzeko zerrendan sartzeko).

Diozunaren harira, zurekin ados nagoela argitu nahi dizut. Hein handi batean behintzat bai. Zenbat eta lizentzia askeagoak erabili hobeto. Baina kasu batzuetan hautaketa horrek (ohiko copyright lizentziaren ordez, askeago bat aukeratzeak) eraginak ditu. Eragin onak (zure lana eta zure izena gehiago zabaltzea, kobratu gabe erabiltzea onartuko zenuketen erabilera batzuk baina burokrazia dela eta egingo ez zirenak benetan egitea…) eta txarrak (kasuren batean kobratu zenezakeen erabileraren bat egitea eta ez kobratzea…).

Nire ustez ezin da esan diru truk egiten diren lanak copyright-arekin joan behar direnik eta musu-truk direnekin beste aukerekin ausartzeko. Nire ustez diru truk egiten diren lanetan ere lizentziak malguak erabil daitezke. Euskal Herriko gero eta idazle eta musikari gehiagok CC lizentziak erabiltzen dituzte beraien eleberriak eta diskoak argitaratzeko eta ez da mundua amaitu. Orain ez dut gogoan baina duela hilabete batzuk euskal idazle emakume baten liburua izan nuen eskuetan eta CC lizentzia zuen. Hau gelditu ezinezko mugimendua da eta bi aukera ditugu, alperrik kontra egin edo hausnartu eta egoera berrira nola moldatu gaitezkeen aztertu.

Hala ere, gai honi buruzko hitzaldietan azaltzen dudan bezala, sektore eta esparru guztiak ez dira berdinak eta ez dira berdin tratatu behar. Sukaldari batek plater berri bat, teknika berri bat edo konbinazio berri bat asmatzen duenean, hortik aurrera bere zera hori erreproduzitzen den bakoitzean dirua kobratzea inork ez du ondo ikusten. Bertsolari batek diru truk plaza batera doanean eta gai jartzaileak jarritako gai bati buruz beste bertsolari batekin batera bertso bat osatzen duenean ohiko doinu batean eta ordu erdi lehenago gertatutako anekdotari buruz, bertsolariek horren jabetza eta eskubide murriztaile guztiak izatearen aldekorik aurkitu dut inoiz. Nire ustez ezin da dena edo ezer ez izan.

Ulertzen dut idazle batek bi urte eman baditu eleberri bat prestatzen, idazten eta zuzentzen eta bitartean bizitzeko dirua behar badu, lan horrengatik eta ez beste batzuengatik bizitzeko eskubidea duela. Eta hori lortzeko moduak bilatu behar ditugu. Baina egia da batzuetan adibidez itzultzaile batek diru truk lan bat egiten duela, eskatu dioten ez dakit zein lan zehatz itzultzeko eta horren gaineko copyright eskubideak (hau da, kopiak egin ahal izatearen kontrola) izateak behin baino gehiagotan ez duela zentzurik. Eta hala ere, beri copyright-a jartzen zaiola lan ia guztiei horrek benetan zentzurik duen pentsatu gabe.

Informatikan maiz gertatzen da. Bezero baten behar bat du. Zuk behar hori asetzen duen programa garatzen duzu eta horrek, beste inolako arrazoirik gabe copyright murriztaileena du. Zergatik? Informatikariak behin eta berriz gurpila asmatzen egon behar dugu? Bezeroari zer axola dio programa horrek lizentzia aske bat badu eta argitaratzen bada? Hori eginez gero gainera onurak etorri ohi dira: beste programatzaile batzuek ekarpenak egiten dituzte, moduluak gehitzen dituzte, zuzenketak eta hobekuntzak egiten dituzte. Haserako informatikariak lana behin egin badu eta lan horren truke eskatzen zuena irabazi badu, zertarako itxi eta “babestu” egindako lana? Alderantziz. Ireki eta zabaltzen badu, behin baino gehiagotan onurak jaso ditzake. Informatikariak eta baita haserako bezeroak ere: programa bera erabiltzen duten jende gehiago badago, programa hori sendoagoa izango da, iraupen luzeagoa eta mantenu hobeagoa izango du…

Galdera erretorikoetatik benetako galderetara pasako naiz: itzultzaile batek liburu bat itzultzen duenean kopia kopuruaren arabera kobratu ohi du ala kopuru itxi bat? Eta beste lan guztietan? Aldizkari baterako artikulu bat, enpresa bateko publizitatea, udal bateko dokumentazioa………. Administrazio publikoa aipatu dudanez, beste galdera bat bururatzen zait: zein zentzu du instituzio publikoek sortzen dituzten material guztiak (liburuak, aldizkariak, webguneak, irratiak, telebistak…) beti copyright murriztaileenarekin “babestuta” egotea? Zertaz “babesten” ari dira? Beno, bota ditut oraintxe buruan dauzkadanak. Hartu dut lasaitua. Nahi baduzu erantzun, bestela mintzatuko gara ikusten garenean :-)

]]>
@gorkaazk(e)k http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2010/jabetza-intelektualaren-mitoak/#comment-5827 Fri, 11 Dec 2015 13:18:39 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2010/jabetza-intelektualaren-mitoak/#comment-5827 Ados Copyright kontuei buruz esaten dituzunekin. Ni ere CC lizentzia irekiagoak erabiltzearen aldekoa naiz. (Ene sormen lanetatik nire bizimodua hobetzeko inolako esperantzarik ez dudalako, agian).

Baina copyright horrek sortzen den diruaren zati bat sortzaile(ar)entzat, egile(ar)entzat, itzultzaile(ar)entzat bideratzen omen du.

Lan batek dirua sortzen badu diru, diru hori “ondo” banatu beharko litzateke lanean ibili direnen artean. Copyright sistemak kopiak gelarazten ditu, hedatze lanei trabak jartzen die eta gainera ez ditu diruak ondo banatzen baina…

CC lizentziekin sortzaile askok oraindik ere gutxiago irabaziko dutela uste dute. Coelhok izan zuen arrakasta errepikatzea zaila irudituko zaie, nonbait, oraindik ere, copyright hautatzen dutenei.

]]>