P2P sareak erabiltzea delitua al da?(e)ko iruzkinak http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/p2p-sareak-erabiltzea-delitua-al-da/ Sun, 20 Dec 2015 18:53:56 +0000 hourly 1 http://wordpress.org/?v=3.9 Jesus(e)k http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/p2p-sareak-erabiltzea-delitua-al-da/#comment-33 Wed, 25 Mar 2009 17:13:28 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/p2p-sareak-erabiltzea-delitua-al-da/#comment-33 Nire beldurra historia (edo ohitura) aldetik dator. Izan ere, Espainiak beti hartu du Frantzia eredutzat eta handik datorrena aplikatzen saiatu da. Oraingoan ere, argi dago Molina ministroak (http://molinapirate.blogspot.com/) Sarkozy aintzat hartuko duela, ez baita entzuten beste eredurik aurreikusten duenik.

]]>
Txopi(e)k http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/p2p-sareak-erabiltzea-delitua-al-da/#comment-32 Wed, 25 Mar 2009 16:44:17 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/p2p-sareak-erabiltzea-delitua-al-da/#comment-32 Aupa Jesus:

Egia da artikulu honen edukia pizkat zaharkitua dagoela. Webgune honetan orain argitaratu dudan arren, orain dela hilabete bi idatzitako testua dela kontutan izan behar da (“Argitaraketa” oharrean azaltzen da).

Hala ere, legeak geldi-geldika aldatzen dira eta horregatik azaltzen den gehiena zuzena izaten jarraitzen du. Baita esteketan aipatzen diren artikulu horiek ere. Lege aldetik (oraindik) ez da ezer aldatu, eta beraz, argudioak berdinak izaten jarraitzen dute.

Etorkizunean gertatuko denari buruz, hemen dituzu iritzi batzuk:
http://www.zabaldu.com/5984/p2p_sareen_inguruko_kalapita_gero_eta_ozenagoa/

Baina kontuz, iritziak besterik ez bait dira. Estatu frantziarrak HALOPI legea delakoa onartu arte, eta bertan azkenean zehatz-mehatz zer jartzen duen ikusi arte, orain gauden egoera berdinean egongo gara. Eta Estatu espainiarrak etorkizunean lege berri bat onartzen badu, berdin. Ordurarte, denak berdin jarraituko du.

Baina bai, ados nago etorkizunean zer gertatuko den jakitea edo behintzat horri buruz hausnartzea entretenigarria dela. Baina hori, zuk agertzen zenuen bezala, beste artikulu bat izango zen: P2P sareak erabiltzea delitua izango al da?

Ni oraingoz, egun gauden egoera ulertzearekin (eta azaltzen saiatzearekin) konformatzen naiz. Etorkizunean zer gertatuko den jakitea oso zaila da (ezinezkoa?). Indar kontrajarriak daude fronte ugaritik eta egia esan ez dakit urte batzuk barru non egongo garen. Nire uste apalean, aukera guztiak daude irekita. Hain sistema handi eta konplexuek epe ertain eta luzean noruntz egingo duten jakitea dagoen gauzarik zailenetakoa da. Zuk informazioa baduzu, nola ez, interez osoz entzun/irakurriko zaitut, era honetako gaiei buruz ikastea oso gogoko bait dut.

Eskerrik asko artikulua eta estekak irakurtzeagatik. Horrelako lagunekin idazteko animoak ematen ditu eta. Ondo segi!

]]>
Jesus(e)k http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/p2p-sareak-erabiltzea-delitua-al-da/#comment-31 Wed, 25 Mar 2009 16:10:57 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/p2p-sareak-erabiltzea-delitua-al-da/#comment-31 Artikulua ondo dago eta jarritako argudioak borobilak dira, baina beldur naiz zaharkiturik ote dauden. Denbora aurrera doa eta legeak aldatzen ari dira (edo aldatzeko asmoa igartzen zaio lege-egileari). Hari beretik ere, “Informazio gehiago” azken atalean agertzen den esteken multzoan aspaldiko datuak eta gertaerak biltzen dira.

Artikuluaren izenburua galdera bat da eta demagun bere erantzuna EZETZ dela. Baina, zoritxarrez, kezkagarriena galdera honi dagokion erantzuna izango litzateke:

Epe laburrean, P2P sareak erabiltzea delitua izango al da?.

]]>
Txopi(e)k http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/p2p-sareak-erabiltzea-delitua-al-da/#comment-30 Tue, 24 Mar 2009 20:05:21 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/p2p-sareak-erabiltzea-delitua-al-da/#comment-30 Aupa Xabier. Eskerrik asko zure hitzengatik.

]]>
xabier(e)k http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/p2p-sareak-erabiltzea-delitua-al-da/#comment-29 Mon, 23 Mar 2009 23:24:03 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/p2p-sareak-erabiltzea-delitua-al-da/#comment-29 Oso artikulu argigarria, Txopi. Beste horrenbeste pasa den larunbatean Gaur8n Wikipediaz argitaratu duzuna. Eskerrik asko zure lan onagatik: baliabide berriak eta ikuspegi berriak zabaltzen dituzu. Ez nekien Citizendium hori sortua zela Wikipediaren “akatsak” gabe jakintza zabaltzeko asmoaz. Ez da ideia txarra, ona da denetarik egotea, baina arau eta muga gehiegi jartzen dizkiete euren buruei beharbada. Interesgarria izango da ekimen hauen bilakaera ikustea (Wikipediarena bada interesgarria dagoeneko). Aurrera beti.

]]>
zabaldu.com(e)k http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/p2p-sareak-erabiltzea-delitua-al-da/#comment-28 Mon, 23 Mar 2009 10:02:37 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/p2p-sareak-erabiltzea-delitua-al-da/#comment-28 P2P sareak erabiltzea… delitua?…

Ikusimakusi blogean dago irakurgai Marko Txopiteak Gaur8 agerkarirako prestatutako artikulua, lotura lagungarri mordoarekin. Estatu frantsesean dagoeneko P2P sareen aurkako neurriak abian dira eta Estatu espainolean 2009rako iragarri dituzte….

]]>