Creative Commons Zero (CC0)(e)ko iruzkinak http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/creative-commons-zero-cc0/ Sun, 20 Dec 2015 18:53:56 +0000 hourly 1 http://wordpress.org/?v=3.9 Creative Commons-eko semaforoa | Ikusi makusi(e)k http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/creative-commons-zero-cc0/#comment-538 Sun, 23 Dec 2012 22:34:17 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/creative-commons-zero-cc0/#comment-538 [...] asteotan Maite Goñirekin izandako hartu-emanari esker, orain dela urte batzuk sortu nuen Creative Commons-eko semaforoa hobetu daitekela [...]

]]>
Maite Goñi(e)k http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/creative-commons-zero-cc0/#comment-509 Mon, 10 Dec 2012 17:56:28 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/creative-commons-zero-cc0/#comment-509 Ederki, Txopi!!!

Orduan, ulertua nuen moduan da. Irakasleak gehiegi ez nahasteko, CC0 eskaintza (ez lizentzia), mantentzea izango da onena eta bestea, CCPD kentzea. Semaforoa aldatzen baduzu, abisatu, mesedez, eta nik ere aldatuko dut nire aurkezpena. Denbora ematen badit, neronek ere alda dezaket semaforoa… :-)

Milioi bat esker,

Maite

]]>
txopi(e)k http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/creative-commons-zero-cc0/#comment-508 Mon, 10 Dec 2012 10:07:23 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/creative-commons-zero-cc0/#comment-508 Aupa Maite:

Pozten naiz nire iruzkinak baliagarriak aurkitzea. Zureak ere badira!

Hasteko, CC PD eta CC0, lizentziak ez direla argi utzi nahi dut. Creative Commons-ek ematen dituen beste aukerekin gertatzen ez den bezala, hauekin, egileak bere eskubide guztiak galtzen ditu, eta horregatik ezin dira legalki lizentziak izendatu. Sortu zirenean Ziurtagiriak (certification) deitzen ziren, baina orain, ikusten dudanez, Eskaintzak (dedication) deitzen dituzte. Hau esanda, goazen benetan garrantzia duenera:

CC PD sortu zenean, Creative Commons sustatzaile eta zale gehienak AEBetan zeuden eta bertako legediaren arabera, posible da pertsona batek lan batengatik dagozkion eskubide guztiak uztea, hau da, berak zuzenean lana jabetza publikoan uztea. CC PD eskaintzaren helburua, beti, AEBetara mugatzea izan da, naiz eta munduko beste lan sortzaile askok oharrei kasu gutxi egin eta beraien lanak CC PDrekin argitaratzen ibili diren urte askotan. Kontua da, munduko beste estatu askotan (gehienetan esango nuke), Europako guztietan bezala, eskubide guztiak uztea ez dela legalki posiblea. Legedia askotan, eskubide moralak egileari eta bere oinordekoei ematen zaizkie, beraiek nahi ala ez…

Anonimoki argitaratzea eta beste amarru batzuk defendatzen dituztenak badaude, baina ez dira metodo garbiak eta nire uztez emaitzak ere ez dira berberak (ez naiz luzatuko honetan).

Kontua da, Creative Commons erakundeak CC0 eskaintza sortu zuela, CC PD ez bezala, munduko leku guztietan erabil daitekena. Laur urtez aukera hau egon da kalean eta badirudi emaitza onak eman dituela (arazo legal gutxi esan nahi dut), AEBetan bizi direnei ere CC0 erabiltzea gomendatzen bait diete. Beraz, Euskal Herritik begiratuta, CC aukerak berdinak izaten jarraitzen dute (CC PD inoiz ez da izan aukera bat guretzat). Baina ikuspuntu orokorrago batetik, ados nago semaforoan CC PD borobil hori mantentzea ez duela sentzurik. CC0 borobila (eskaintza) bai, eta beste laukiak (lizentziak) ere bai.

Ahal dudanean semaforoa berriztuko dut. Eskerrik asko Maite!

]]>
maitego» Blog Archive » Blogarien tartea Amarauna irratsaioan, 2012-12-09(e)k http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/creative-commons-zero-cc0/#comment-507 Mon, 10 Dec 2012 07:12:08 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/creative-commons-zero-cc0/#comment-507 [...] Creative Commons Zero (CC0) [...]

]]>
Maite Goñi(e)k http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/creative-commons-zero-cc0/#comment-506 Mon, 10 Dec 2012 06:24:56 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/creative-commons-zero-cc0/#comment-506 Kaixo, Txopi!

Hasteko milioi bat esker nire blogean utzitako iruzkinagatik. Saiatu naiz aipatzen zenizkidan bi kontu haietan aldaketak egiten eta zuzentzen. CC lizentzia mota ezberdinei dagokienez, nik beste irudi bat erabili ohi dut, baina semaforoa ere txertatu dut. Dena den, azken bi lizentzien azalpenaren bila nenbilela, ikusi dut azkena (pdCC) kendu egin dutela creativecoomons.org-tik edo ez dutela gomendatzen erabiltzea (edo nik hori ulertu dut, behintzat). Ikusi hemen: http://creativecommons.org/licenses/publicdomain/

Zer egingo zenuke horrekin? Semaforoan mantendu? Eta bukatzeko, botako diozu begitxo bat aldaketei, mesedez, ea orain ondo dagoen? Creative Commons hezkuntzan

Milioi bat esker guztiagatik! :-)

]]>
Txopi(e)k http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/creative-commons-zero-cc0/#comment-46 Thu, 19 Nov 2009 10:38:57 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/creative-commons-zero-cc0/#comment-46 Primeran Unai. Eskerrik asko!

]]>
Unai(e)k http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/creative-commons-zero-cc0/#comment-45 Thu, 19 Nov 2009 09:07:19 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/creative-commons-zero-cc0/#comment-45 Kaixo, Txopi. Zure eskema Wikipediara igo dut, baimena aprobetxatuz. Arazorik edukitzekotan, esaidazu, arren. Hemen ikus daiteke: http://eu.wikipedia.org/wiki/Creative_Commons

Irudian sakatzerakoan ikus daiteke blog honetatik hartu dela irudia. Ondo segi!

]]>
Txopi(e)k http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/creative-commons-zero-cc0/#comment-44 Mon, 19 Oct 2009 10:59:40 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/creative-commons-zero-cc0/#comment-44 Ezagutzen dut David Maezturen ikuspuntua eta oso interesgarria iruditzen zait. Gustatuko litzaidake berak arrazoia izatea, eta agian badu, baina ez dago bat ere argi. Jabetza intelektualean adituak diren beste abokatu batzuk ez dute bat ere argi ikusten David-ek dioena egin daitekeen edo ez. Ni abokatua ez naizenez, nahiago dut zuhurra izan eta Espainiar estatuko legediak lan bat jabetza publikoan uztea aurreikusten ez duela esatea.

Aurreikusten ez duela ez du esan nahi egin ezin denik, baina gai hauetan berezituak dauden abokatuek ere ez dute argi epaiketa batera helduz gero zer gertatuko zen eta hori oso arriskutsua ikusten dut. Ea norbait animatzen den epaiketa fake bat prestatzen legeak nola interpretatu behar diren argitzeko. Nik egin nuen gonbitea dirua ere eskainiz baina ez da abokatu bat ere animatzen… Ea zuk lortzen duzun!

Bitartean, nik askoz egokiagoa ikusten dut CC0 bezalako lizentziak erabiltzea, okerra den lizentzia bat jartzeak lizentzia osoa ezgaitzen bait du eta dakizun bezala lizentziarik ez duten lanek copyright murriztaileena dute… Beraz, arrisku horren aurrean, gai honetan eurrerapenik ez dagoen bitartean, nik ez dut egokia ikusten lanak jabetza publikoan daudela esatea eta kitto. Nik pertsonalki nahiago dut CC0 bezalako lizentzia bat erabiltzea.

Jendeari Espainiar estatuan P2P sareen bitartez copyright-dun filmeak deskargatzea legala dela esatea bezala da. Ez da legala, izatekotan alegala. Izan ere 1996ko LPI legearen arabera ekintza horiek ez dira delitua baina bai “ilícito civil” deitzen dena. Eta nik nahiago dut gauza hauek argi utzi, interesa dutenek gauzak nola dauden jakin dezaten.

Ba lanak jabetza publikoan uztearekin berdin: ez dago bat ere argi egin daitekeen, abokaturen batek egin daitekeela esaten badute ere, beste batzuk ezetz diote eta bai batzuek zein besteek argi ez dagoela onartzen dute, bakoitzak bere iritzia izan arren. Legedia argiago egon arte edo epaiketen bitartez gai honen inguruan dauden teoriak ondo argitu arte, LPI legea irakurrita jende gehienak ulertzen duena esaten dut nik. Ez dakit honekin ados zauden ala ez, baina ikus ezazu behintzat nik esandako hori ez dela ezjakintasunaren edo oroimen txarraren fruitua, baizik eta ahal dudan ondoen aztertu dudan gai baten inguruan atera dudan erabakia.

Eskerrik asko zure iruzkinagatik Cikgu. Egia da guzti hau ez nuela azaldu eta gai hauetan jantziak zaudetenontzako azalpen bat beharrezkoa zela. Besarkada 1 zuri ere :-)

]]>
Cikgu(e)k http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/creative-commons-zero-cc0/#comment-43 Mon, 19 Oct 2009 10:26:22 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/creative-commons-zero-cc0/#comment-43 Oso post ona baina ez nago ados:
“munduko legedia askok jabetza publikoa onartu (eta babestu) egiten dute, baina egileei ez diete aukerarik ematen beraien lanak zuzenean jabetza publikoan jartzen. Legedia bakoitzak arautzen duen epe bat itxaron beharra dago lan horiek jabetza publikoan sar daitezen.”
David Maeztuk beste irudia ezberdiña dauka, ikusi hau: http://derechoynormas.blogspot.com/2007/01/cabe-el-dominio-pblico-en-espaa-antes.html
pensé que habías estado cuando lo presentó en el hackelarre, o que te lo había comentado yo en el metro…
Besarkada 1

]]>
ishikawa(e)k http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/creative-commons-zero-cc0/#comment-42 Wed, 06 May 2009 16:28:13 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/creative-commons-zero-cc0/#comment-42 Oso artikulu interesgarria. Milesker!

]]>