Aurten, krisia dela eta, opari bezala egutegi bat prestatzea bururatu zait. Ideia, senideei eta lagunei opariak egitean dirua aurreztea zen. Baina ez pentsa, A3 neurriko egutegi batzuk inprimatzea eta kuadernatzea nahiko garestia da eta. Bilboko argazki denda batetan, egutegi bakoitza 15,50 eurogatik egiten zuten, baina gutxienez 13 kopia eskatu behar nituen. Azkenean Goya-n egin ditut, egutegi bakoitza 18,70 eurogatik atera arren kopia kopuruan mugarik jartzen ez zidatelako.
Nire argazki ederrekin prestatutako egutegia nahi baduzu, neurri erosoa (eta kalitate txikiagoa) duen dokumentu hau inprimatu besterik ez duzu egin behar:
2009Egutegia.pdf (5,8 MB)
Kalitate guztiko irudiak nahi izanez gero, konprimatuta dagoen bigarren fitxategia jaitsi beharko duzu. Bertan, erabili ditudan tresnen iturri-fitxategiak ere sartu ditut:
2009Egutegia.tar.gz (140 MB)
Ohi bezala, nik sortutako argazki, testu eta abarrak jabetza publikoan uzten ditut eta beraz, zuk nahi bezala berrerabili ditzakezu. Egutegi gehiena Inkscape programaren bitartez sortu dut baina azaleko orria egiteko GIMP erabili dut eta dena PDF batetan biltzeko Scribus. Guztia software librea beraz. Eta gainera, argazki libreekin egutegi libre bat sortzeko
Animatu zaitez zu ere eta sortu ezazu zure argazkiekin 2009ko egutegia!
Beste hizkuntzak: castellano
Ederra, hi!!!!
Oso egutegi polita. Zorionak eta urte berri ona izan !!
Eskerrik asko bioi zorionengatik. PDFko kalitatea bikoiztu egin dut eta orain ia sei megako neurria du. Norbaitek inprimatu nahiko balu, ziur kalitate hobea eskertuko lukeela…
Neguko solstizio zoriontsua zuei ere
Ederra, Txopi!
Neguko solstizio on!
Dotore, oso politte, argazkigintza gustokoa badezu, txintxarriMEDIAn, zure gustokoren bat agian aurkituko dezu.
http://txintxarrisfera.ning.com (txintxarriMEDIA)
Dotore, oso politte, argazkigintza gustokoa badezu, txintxarriMEDIAn, zure gustokoren bat agian aurkituko dezu.
bedaio3000