zelataketa

Teknologia berriek hainbat onura ekarri dituzte, baina beraien alde iluna ere oso kontuan izan beharra dago. Dakartzaten kalte, albo-ondorio eta arrisku guztien artean bat, zelatatze masiboa da. Gailu teknologikoen bidez, herritarrek egiten duten gero eta ekintza gehiago eta zehatzagoak grabatzeko, iragazteko eta antzemateko aukera dago eta estatuek aukera hori gogoz ustiatzen dute.

Otsailean hitzaldi bat eman nuen Barakaldoko Makala II gaztetxean. Gerturatu zirenak interes handia erakutsi zuten azaldu nituen gaiei buruz eta gustura egon ginen hitzaldian aipatzen diren hainbat gai desberdinei buruz […]