teknologia

Teknologia berriek hainbat onura ekarri dituzte, baina beraien alde iluna ere oso kontuan izan beharra dago. Dakartzaten kalte, albo-ondorio eta arrisku guztien artean bat, zelatatze masiboa da. Gailu teknologikoen bidez, herritarrek egiten duten gero eta ekintza gehiago eta zehatzagoak grabatzeko, iragazteko eta antzemateko aukera dago eta estatuek aukera hori gogoz ustiatzen dute.

eposta webcorpusean

Nik ‘e-posta’ eta ‘e-posta helbide’ erabili dut orain arte, hiztegiek kasuaren arabera ‘posta elektroniko’, ‘posta elektronikoko mezu’ eta ‘helbide elektroniko’ aholkatzen badute ere. Gai honen inguruan azterketatxo bat egin ostean, hemendik aurrera ez dakit berdin jarraitu ala ‘email’ eta ‘email helbide’ erabiltzen hasi.

Otsailean hitzaldi bat eman nuen Barakaldoko Makala II gaztetxean. Gerturatu zirenak interes handia erakutsi zuten azaldu nituen gaiei buruz eta gustura egon ginen hitzaldian aipatzen diren hainbat gai desberdinei buruz […]

Artikulu hau blog berri bat sortzen denean idatzi ohi den “Kaixo mundua!” izenburudun lehen artikulua da. Baina nik “Kaixo” bakarrik idatzi dut, mundua oso zabala delako eta munduko biztanleriaren gehiengoak, […]