Berbagramak

Han hemenka logotipo moduko batzuk ikusi ditut inoiz ideia sinple bat, hitz bat, bera osatzen duten hizkiak osagai bezala erabiltzen dituztenak. Era horretako irudi batzuk sortzen saiatu naiz euskaratik abiatuta. Hau da emaitza:

berbagrama
Irudi originala

Hautaketa honetan Free Sans letra-mota erabili dut eta sortu ditudan irudi desberdinetan hizkiei ahalik eta marrazki gutxien txertatzen saiatu naiz. Gustuko izatea espero dut!

Hurrengo batean beste berbagrama batzuk lantzen saiatuko naiz. Zuk nola deituko zenieke irudi hauei? irudigrama, testugrama, hizkigrama, piktograma, ideiagrama, tipograma?

Inkscape aplikazioarekin sortu dudan SVG fitxategia hemen deskargagarri dago:

SVG
berbagramak1.svg (30 KB)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude