Ikusi makusi » udondo http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu Sun, 10 Jan 2016 13:02:29 +0000 eu hourly 1 http://wordpress.org/?v=3.9 Instalazio jaia Udondo gaztetxean http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/instalazio-jaia-udondo-gaztetxean/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/instalazio-jaia-udondo-gaztetxean/#comments Fri, 10 Jul 2009 11:30:55 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/instalazio-jaia-udondo-gaztetxean/ Irakurri gehiago →]]> kartela
Irudi originala

Aurrekoan software askearen sarrera bat egin genuen Udondo gaztetxean. Datorren igandean, nahi duenari bere ordenagailuan sistema eragile libre bat instalatzen lagunduko diogu.

Debianera, Ubuntura, FreeBSDra pasatu nahi zara baina badaezpada ez duzu zuk bakarrik egin nahi? Ba zatoz Udondo gaztetxera, gustora lagunduko zaitugu eta :-)

GISA elkarteko Maider etorriko da eta install party-etan esperientzia dexente dauka. Debianeko main paketeen ispilua ekarriko du, baina norbaitek beste distribuzioren bat instalatu nahi badu ekarri ditzala nahi dituen CD/DVDak. Proiektore bitartez ordenagailu batetan Debian instalatuko dugu, urrats guztiak banan-banan azalduz. Denon artean jendearen zalantza guztiak argitzen saiatuko gara, gaztetxera datozen guztiek sistema eragile askea beraien ordenagailuan martxan eraman dezaten.

Portzierto, nahi duenak hemen dauzka kartelaren iturri fitxategiak (nirea ez den portatilaren irudia kenduta, beste guztia ohi bezala jabetza publikoan uzten dut):

tar.gz
instalazio-jaia-udondon.tar.gz (302 KB)

Beste hizkuntzak: castellano

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/instalazio-jaia-udondo-gaztetxean/feed/ 3
Software askea Udondo gaztetxean http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/software-askea-udondo-gaztetxean/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/software-askea-udondo-gaztetxean/#comments Sun, 22 Mar 2009 23:13:35 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/software-askea-udondo-gaztetxean/ Irakurri gehiago →]]>
Irudi originala: educastur (CC BY-NC-SA 2.5)

Orain dela aste batzuk eskari/proposamen bat bota nuen posta zerrenda batzuetan ea nork nahi zuen Udondo gaztetxean GNU/Linuxeko tailer praktiko bat eman. Pisoni-k, jaXvi-k eta Unai Martinezek erantzun zuten eta lauron artea, asteazken honetan, gaztetxeko kideentzako gauza praktiko bat antolatu dugu.

Martxoak 25, arratsaldeko 19:00etarako egitaraua:

  • Aurkezpena (20 minutu)
  • Programa askeen azalpenak (5-10 minutukoak):
    • GNOME, ingurune grafikoa.
    • Firefox, Interneten nabigatzeko.
    • Pidgin, Jabber eta MSN bidez txateatzeko.
    • OpenOffice Writer, testuak idazteko.
    • GIMP eta InkScape, kartelak egiteko eta argazkiak editatzeko.
    • Amarok eta VLC, musika eta bideoak entzun eta ikusteko.
    • KDEnlive eta Audacity, bideoak editatzeko.
    • k3b, CD eta DVDak grabatzeko.
    • Synaptic, programak instalatzeko.

Aurkezpena jaXvik egingo du, baina nik dakidala oraindik ez du materiala inon argitaratu. Seguraski, pisonik beste ekitaldi baterako prestatu zuen txuleta honen kopiak banatuko ditugu.

Ekitaldia guztiz irekia da. Bertatik pasatu besterik ez duzu egin behar. Litekeena da datorren jendearekin (gutxienez gaztetxekoekin, lehen egiten zuten bezala software askea berriro erabili nahi bait dute) tailer honen ondoren GNU/Linux instalazio jai bat antolatzea. Software askea nola erabili ikasteko gogoekin bazabiltza, ez izan zalantzarik eta zatoz!

Informazio gehiago:

Erlaziodun artikuluak:

Beste hizkuntzak: castellano

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2009/software-askea-udondo-gaztetxean/feed/ 3