Ikusi makusi » bilbo http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu Sun, 10 Jan 2016 13:02:29 +0000 eu hourly 1 http://wordpress.org/?v=3.9 Zer egin software librea bultzatzeko? (2) http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2010/zer-egin-software-librea-bultzatzeko-2/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2010/zer-egin-software-librea-bultzatzeko-2/#comments Sun, 30 May 2010 17:54:20 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2010/zer-egin-software-librea-bultzatzeko-2/ Irakurri gehiago →]]> Aurreko artikuluan aipatu nituen Jakintza libreari buruzko jardunaldiak ospatu ziren eta nire aldetik, arratsalde horretan burutu genuen dinamikan software librearen inguruan egin ziren hausnarketak zabaldu nahi ditut.

jakintza librearen jardunaldiak

Bertan bildu ginen 30 lagunok erantzun beharreko galdera, besteak beste, hau zen: Zer urrats egin ditzakegu software librearen erabilera eta hedapena sustatzeko?

Hiru taldetan banatu baginen ere, erantzun bat baino gehiago errepikatu egin zen. Ikus dezagun jendeak zeintzu urrats, ekimen eta ideia proposatzen zituen software librea bultzatzeko:

  1. Umeek eskolatik software librearekin ikastea. Hori lortzeko modu desberdinak aipatu ziren. Eusko Jaurlaritzaren Eskola 2.0 ekimenaz aritu ginen pizka bat, baina ordenagailuek GNU/Linux sistema eragileaz gain Windows ere badutenez, ikasle eta irakasle ia guztiek ezagutzen dutena aukeratzen dutela azaldu zuten.
  2. Gizartearen arlo guztietan (etxean, enpresetan, administrazioan eta abar) formatu irekiak erabiltzea.
  3. Gizarteak arlo guztietan software librea (gehiago) erabiltzea. Batzuk bapateko migraketaren alde agertu ziren eta beste batzuk berriz pauso-pausokoa. Edozein kasutan, denok ados ginen software librea bultzatzeko ahalik gehien erabili behar zela eta gu geu ginela erabaki hori hartu behar genuen lehenak.
  4. Administrazio publikoa, herritarrak zaindu eta beraien interesak defendatu behar dituenez gero, software librea eta formatu irekiak bultzatu behar ditu, ezbairik gabe, ahalik azkarren eta kontra dauden interesei pribatuei aurka eginez.
  5. Software librearen onurak gizarteratu egin behar dira, familiari, lagunei, lankideei… Software librearen inguruan dauden mitoak ere apurtu egin behar dira. Eta berriz ere, zabalketa hau gizartea osoak egin beharreko zerbait da, norbanakoek, administrazioek, sindikatuek, enpresek… gizarte eragile guztiek.
  6. Ordenagailu bat erosten dugun bakoitzean, software librearekin eskatu behar dugu; modelo batzuk GNU/Linux-ekin saltzen direlako eta edozein kasutan saltzaileek eskari hori ikus dezaten.
  7. Periferikoak egiten dituztenek software librea kontutan izan behar dute.
  8. Software librearekin ez daude mota guztietako programak garatuta (jabedun softwarearekin ere ez), eta guztion ardura da gutxi-gutxika behar guztiak asetzeko aukerak lortzea.
  9. Software libre dezente euskaratuta dago jada hainbat eta hainbat herritarrei esker, baina itzulpenak sakabanatuak daudenez batzutan arazoak sortzen dira. Egindako lana behar bezala argitaratu behar da.

Open Space delako ekitaldian Maite Goñi eta Gorka Palaziorekin batera egon nintzen eta beraiek ere idatzi dute han gertatutakoari buruz.

Erlaziodun artikuluak:

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2010/zer-egin-software-librea-bultzatzeko-2/feed/ 0
Zer egin software librea bultzatzeko? http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2010/zer-egin-software-librea-bultzatzeko/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2010/zer-egin-software-librea-bultzatzeko/#comments Thu, 13 May 2010 17:53:33 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2010/zer-egin-software-librea-bultzatzeko/ Irakurri gehiago →]]> Datorren astean Azkue Fundazioak antolatuta, Jakintza libreari buruzko jardunaldi batzuk burutuko dira Bilbon.

jakintza librearen jardunaldiak

Bigarren egunean, maiatzaren 18an, Open Space ekitaldian, Maite Goñik, Gorka Palaziok eta hirurok, bertara gerturatzen direnekin batera euskararekin eta software librearekin lotutako galdera batzuri erantzuten saiatuko gara. Niri lantzea egokitu zaidan galdera ondokoa da: Zer urrats egin ditzakegu software librearen erabilera eta hedapena sustatzeko?

Galdera hemen argitaratzen dut nire hausnarketa batzurekin batera. Inork zerbait proposatu edo gehitu nahi izanez gero, aurrera! Nire erantzuna:

Jabedun software erabiltzaile bezala

Ahal den heinean formatu irekiak erabili. Ikastetxean, lanean, lagun baten etxean edo beste nonbaiten jabedun softwarea erabiltzera behartua baldin bazaude, aurrera, etzazu zure burua flagelatu. Baina gogoratu jabedun softwareak formatu itxiak erabiltzeko joera daukala erabiltzaileak bahitzeko. Beraz, egiten ari zaren atasaren arabera, erabiltzazu dagokion formatu ireki egokia: irudientzako JPEG edo PNG, testuentzako ODT, RTF edo PDF (ez DOC/DOCX), kalkulu orrientzako ODS edo CSV (ez XLS/XLSX), irudi konplexuentzako XCF edo SVG (ez PSD), aurkezpenentzako ODP (ez PPT/PPTX/PPS)…

Software librea erabiltzen duten zure ingurukoei (kontuan izan litekeena dela software librea erabiltzen dutela aipatu ez izana), lana erraztuko diezu eta horrek ere software librea hedatzen laguntzen du.

Era horretan, etorkizunean zu zeu jabedun softwarea erabiltzen hasten zarenean, zure datu gehienak prest izango dituzu. Gainera, formatu librean gordez gero arrisku gutxiago duzu etorkizunean datu horiek ulertuko dituen programa bat lortzeko.

Norbaitek formatu itxi batetan dauden datuak bidaltzen badizkizu (adibidez PPT barregarri bat birbidali dezazun), baliokide ireki bat baldin badago (ODP) zuk formatu irekia erabili (adibidez eduki berbera duen ODP fitxategia berbidaliz eta bidali dizunari ere kopia bat luzatuz fitxategi hori zein programarekin ikus daitekeen azalduz). Nik adibidez mezu hau erabiltzen dut:
OHARRA: mezu honi atxikitutako fitxategia OpenDocument formatu ireki eta estandarrean dago.
Librea (eta doakoa) den OpenOffice pakete ofimatikoarekin ikus dezakezu:
http://eu.openoffice.org/ (euskaraz)

Software libre erabiltzaile bezala

Firefox edo Interneteko estandarrak betetzen dituen beste nabigatzaile libreren bat erabiltzen baduzu, noizbehinka Microsoft Internet Explorer jabedun nabigatzailearen berezitasunetara bakarrik egokitutako webguneren batekin egingo duzu topo. Egoera hau jabedun softwareak bere erabilera sendotzeko erabiltzen duen trikimailu bat izanik, software librea sustatzeko, estandar irekiak sustatzea da bidea.

Beraz, webgune horren arduradunekin harremanetan jartzea komeni da (adibidez e-mail bat bidaliz gertatu zaizuna azalduz). Horretaz gain, nahi izanez gero, jendea egoera horren jakitun izan dadin beste ekintza batzuk egin ditzakezu: medioetara idatzi, blogaria bazara artikulu bat argitaratuz, existitzen diren beste foro eta antzeko webgunetan berria zabalduz eta abar.

Familian eta lagun artean

Software libre baten edo gehiagoren erabiltzailea bazara, software librearen erabilera sustatzeko beste gauza asko egin ditzakezu. Hasteko, zure lagun eta familiari software librearen aukeraz mintzatu eta dituen abantailak azaldu. Ez hori bakarrik, ohikoa da software librearen alde daudenek bere ingurukoei software mota hau instalatzea eta mantentzen laguntzea. Batzutan programa zehatz bat instalatuz eta erabiltzen azalduz eta beste batzutan sistema eragile guztia aldatuz (adibidez Ubuntu) eta mantentzen lagunduz.

Gure ingurukoek sistema eragile libre bat instalatzen animatu daitezen (jabedun sistema eragilearen ordez edo sistema horretaz gain, disko gogorra handia bada) instalazio jaiak ospatzea aukera on bat da. Era horretan, software librea erabiltzen duten lagun batzuk bildu eta denen artean beraien lagun eta ezagunei egun berdinean eta leku berdineanberaien ordenagailuetan software librea instalatzen eta erabiltzen laguntzen diete.

Eskolan eta lanean

Beste leku askotan ere software librearen aukera hor dagoela gogoraraztea ondo etorriko zaie: eskolan, lanean, etab.

Zure ikastetxean adibidez, klaseak emateko jabedun softwarea erabiltzen bada, jendeak zuzenean libreak diren programak erabiltzen ikasteak duen garrantziaz mintzatu zure irakasleekin eta informatika arduradunekin. Ez zara aditua izan behar horrelako eskari bat egiteko, izan ere, jabedun softwarea irakatsiz etorkizunean kalte egingo dizun menpekotasun bat sortarazten ari bait dira zuregan, eta hori salagarria da noski.

Lantegi edo bulego baten lan egiten baduzu eta jabedun softwarea erabiltzen bada, galdetu zergatik (askotan ohituragatik besterik ez da izaten). Arrazoi askorengatik, enpresari software librera pasatzeko plan bat burutzea mereziko dio eta zenbat lehenago hasi hobeto. Software librea erabiltzeagatik langileek onura asko jasotzen badituzte ere, enpresek beste onura batzuren artean software lizentzietan aurrezteko aukera dute.

Herritar bezala

Euskal Herriko biztanle bat gehiago bezala, ekintza desberdinak burutu ditzakezu software librea bultzatzeko. Adibidez, udaletxeko liburutegietan Internet-en nabigatzeko zerbitzuak izaten ohi dira. Ordenagailu horietan Firefox bezalako nabigatzaile libreak instalatzeko eskaria egin dezakezu. Nik egin nuen eta handik egun gutxira Firefox Euskaraz erabilgarri zegoen.

Hauteskundeetan bozkatzen dutenetakoa bazara, alderdi politikoen programa aztertzea gomendatzen dizut eta software libreari eta estandar irekiei buruz zer dioten begiratu dezakezu. Hauteskunde garaian euskal blogetan gai hau jorratzen duenik ere aurkituko duzu, zuk egin beharreko lana gutxituz.

Azkenaldian alderdi politiko batzuk herritarren ekarpenak eta parte hartzea eskatzen dute beraien programak osatzeko. Beraz, horrelako ekimenak ere uztiatu daitezke software librearen hedapena sustatzeko.

Hausteskundeei itxaron gabe ere, tokiko gobernuei softwarea librearen alde lan egin dezaten eskatzeko aukera ere badago. Hori da hain zuzen SoftwareLibreNahiDugu ekimenaren helburua. Software librearen alde beste hainbat ekitaldi publiko ere egin daitezke, adibidez Software Freedom Day ospakizunetan parte hartzea. Gizarteko kidea zarenez geroztik hamaika dira gizartean eragina izan dezaten egin ditzakezun gauzak. Asmatu berri bat eta aurrera!

Informazio igortzailea bazara (blogariak)

Hedabide batetan lan egiten baduzu, software librea zer den eta zeintzu onura dituen helarazteko aukerak ere izan ditzakezu. Baita informazio igortzaile izan zaitezkeen hegoera asko eta askotan ere: lagunekin hitzegiterakoan, familian eta abar. Blogaria bazara edo Interneteko webgune eta zerbitzu desberdinak erabiltzen badituzu (foroak, mikro-blogging plataformak eta abar), software librearen alde egiteko aukerak izango dituzu: software zehatz bat gomendatuz, beste erabiltzaileei zure laguntza emanez, eta abar.

Jendaurrean hitz egitea zuretzat oztopoa ez bada, zuk zeuk software libreari buruzko hitzaldiak eta demostrazioak egim ditzakezu. Ezagutza tekniko asko badituzu ondo, baina ez pentsa hori beharrezkoa denik. Jende gehineak oraindik ez du software librea inoiz ikusi eta zure azalpenak oso baliagarriak eta preziatuak izango dira. Animo!

Hizkuntzak baldin badakizkizu

Software librea tresna oso egokia da hizkuntza murriztuentzat eta horregatik software librea eta euskara uztartzen dituzten euskaldun asko daude: Librezale taldea, EuskalGNU taldea eta beste hainbat eta hainbat norbanako.Ezagutza tekniko gutxi edo bat ere izan gabe, hizkuntzat jakinda (batez ere ingelesa), software libre desberdinak euskaratzeko aukera dago. Baita programen webguneak, esku liburuak eta abar. Horrelako lanekin ere software librearen erabilera eta hedapena sustatzen da, zalantzarik gabe.

Irudigintza gogoko baduzu

Idaztea baino marraztea nahiago baduzu, software librea eta formatu irekiak bultzatu ditzakezu. Adibidez software libreko programek noizbehinka sortzen dituzten parte hartze irekiko ekimenetan.

Ezagutza teknikoak badauzkazu

Ezagutza oso teknikoak badauzkazu noski, nabariak dira software librea bultzatzeko egin ditzakezunak: software libre proiektuetan programatu edo proiektu berria hasi, programatzaileei softwarea ordenagailu mota eta instalazio mota desberdinetan frogatzen lagundu eta abar. Baina ikus daitekeenez, ez dira ezagutza tekniko oso sakonak eduki behar software librea beste modu askotan sustatzeko. Ekin diezaiogun bada!

Artikulu hau bukatzeko, Jakintza librearen jardunaldiei buruz beste gauza bat esan nahi dut. Maiatzaren 19an ere hitzaldi interesgarri batzuk izango dira. Begiratu egitaraua informazio gehiago izateko. Ez galdu!

Aldaketa (2010/05/16): Josuk iruzkinetan gogorarazi dudan bezala, zerrenda honetara software librea bultzatzeko beste modu batzuk gehitu ditut: lagunei software librea instalatzea eta erabiltzen irakastea, instalazio jaiak, hitzaldiak, demostrazioak, ekitaldiak kalean, … Eskerrik asko Josu! Zer gehiago?

Erlaziodun artikuluak:

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2010/zer-egin-software-librea-bultzatzeko/feed/ 6
Jardunaldi hacktibista Bilbon http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2008/jardunaldi-hacktibista-bilbon/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2008/jardunaldi-hacktibista-bilbon/#comments Tue, 22 Apr 2008 15:45:23 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2008/jardunaldi-hacktibista-bilbon/ Irakurri gehiago →]]> Larunbat honetan beste hitzaldi bat emango dut jabetza intelektualaren inguruan. Jardunaldi hauen barnean burutuko dugun jardueretako bat da.

hitzaldi bat
Irudi originala

Hona hemen jardunaldietako deialdi osoa:

Teknologian eta bere eragin politiko-sozialetan interesaturik gauden pertsona batzuk, datorren larunbatean (apirilak 26), Bilbon, bilera bat ospatuko dugu.

Topaketa hau antolatzera bultzatu gaituena zera da, software askearekin zuzenki edo zeharka erlazionaturik dauden talde asko geldirik daudela, eta baita teknologia berrien alde politikoetan sakondu nahi duten pertsona asko isolatuak daudela. Egoera honek, talde-ikasketa eta talde-esperimentazio ekimenak sortzea oztopatu dezakeela uste dugu. Horregatik, deialdi orokor bat egiten dugu: interesaturik zaudeten guztiok, zatozte jardunaldira, denok leku berdinean bildu gaitezen, ezagutu gaitezen eta elkarrekin lan egiteko aukerei buruz hitz egin dezagun.

NOR

Espreski gonbidatzen ditugun taldeak:

  • e-ghost (bilbo)
  • glub (bizkaia)
  • glugi (gipuzkoa)
  • ether (donostia)
  • gisa-elkartea (errenteria)
  • gula-zale (araba)
  • grulin (nafarroa)
  • itsas (eae)
  • metabolik (bilbo)
  • reciclanet (bilbo)
  • amatau-tv (bilbo)
  • hacklab-getxo (getxo)
  • hackelarre (gernika)
  • hacking-badakigu (bermeo)
  • hackresi (iruñea)
  • netlach (bilbo)
  • aprendices-bloggers (bilbo)
  • librezale (eh)
  • euskalgnu (eh)
  • indymedia-eh (eh)
  • compartir-es-bueno (anitzak)
  • hckrs (anitzak)
  • hacklabs (anitzak)
  • hackmeeting (anitzak)

Jardunaldian parte hartzen interesaturik egon daitekeen beste edozein talde eta beste edozein pertsona ere GONBIDATUTA DAGO! Zure lagun edo ezagunen bat bilera honetan parte hartu nahi izan dezakeela uste baduzu, luzatu iezaiozu mesedez deialdi hau.

ZER

Helburua, gai hauen inguruan mugitzen diren pertsona guztiak biltzea da: software askea, hacking-a, birusak, segurtasuna, programazioa, software patenteak, netstrike-ak, kriptografia, e-anonimotasuna, RFID, wireless sareak, sare sozialak, copyleft-a, jabetza intelektuala, kanon digitala, creative commons, ziberreskubideak, artibismoa, net-art, adimen artifiziala, kultura librea, mediaktibismoa, etab. Denok elkartu ondoren eta pizkat ezagutzen garenean, batzen eta desberdintzen gaituzten gauzei buruz hitz egiteko aukera izango dugu, eta oraindik hobeto, elkarrekin lan egiteko aukera desberdinei buruz. Ziur bildutako guztion artean, ilusioa eragingo gaituzten proiektuak asmatuko ditugula. Agian ateratako ideiaren bat hurrengo egunean martxan jarri nahi izango dugu, nork daki :-)

Guzti honetaz aparte, Bilbo inguruetako pertsonek talde lokal bat eratzeko gai izatea eta eratzeko gogoa izatea espero dugu. Parte hartzeko prest gaudenon artean erabakiko genituzke taldearen formatua, izaera eta beste guztia. Izan ere, gaur egun, Bilbo eta inguruetan hacktibismo alorrean hutsune bat bait dago.

Proposatzen dizuegun egitaraua ondokoa da:

10:00 Hitzaldia: “Jabetza intelektuala. Software asketik eduki askeetara”
10:45 Hitzaldia: “Ziberaktibismoa: hacktibismoa sarean”
11:30 Atsedena
12:00 Hitzaldia: “Web 2.0, ¿benetan da web soziala?”
13:00 Bildutakoen aurkezpentxo informala (taldeena eta nahi duten pertsonena)
14:00 Bazkaria
15:30 Hacker eta hacktibismoari buruzko dokumental baten emanaldia eta bere inguruko eztabaida txiki bat
17:00 Asanblada
19:30 Jardunaldiaren amaiera (jarraian poteo bat Alde Zaharretik)

Arratsaldeko bileran, interesa dugun guztiok, motibatzen gaituzten gauzei buruz hitz egiteko aukera izango dugu, eta baita beste hainbat ideia, proposamen, ekimen, proiektu eta ekintzei buruz ere. Adibidez, galdera hauei erantzuten saiatu gintezke: Zer nahi dugu atera hemendik? Zeintzu indar dauzkagu? Zenbateko dedikazioa emateko prest gaude? Zeren alde gaude? Zeren aurka gaude? Norekin arituko gara elkarlanean? Noren aurka aritu gara? Nolako jarduerak burutu nahi genituzke? Nolako koordinazio/antolaketa maila nahi genuke mantendu? Zein motatako taldea sortu dezakegu Bilbon?

NON

Mujeres del Mundo – Munduko Emakumeak elkarteko lokalean:

Fika kalea 5, beheko solairua (sarrera barruko patioaren ondoan)
Bilbo (Alde Zaharra)
Telefonoa: 944005417

Gertuen dagoen metro geltokia Alde Zaharra da eta bertan Unamuno irteera.
Lokala Iturribide kaletik oso gertu dago (aldapa hasten denean, eskuinera).

NOIZ

2008ko apirilaren 26an, larunbata.
Goiz eta arratsalde.

ZENBAT

Jardunaldietan parte hartzea askea eta doakoa da.
Bazkaria bakoitzaren kontura: ideia Alde Zaharreko jatetxe eta tabernetara joatea da.
Prestatutako janaria ekartzen duenak lokalean bazkaldu ahal izango du.

Jardunaldi hau interesgarria iruditzea espero dugu eta baita deitu dugun jende sortzaile, geldiezin eta sutsuarekin egunpasa egiten animatzea ere. Bilduko garen guztiok elkar ezagutzeko aukera bikaina dela uste dugu eta baita elkarnerako moduak aurkitzeko ere. Dena irekita dago…

“Etorkizuna interesatzen zait, bizitzeko geratzen zaidan guztia leku horretan biziko bait dut.” – Woody Allen

Eguneraketa (2008/05/27): Jardunaldi hacktibista ospatu ondoren, Julenek eta M@k-ek egindako kronikenganako esteka gehitzen dut. Jabetza intelektualaren hitzaldian erabili nuen aurkezpena hau izan zen:

PDF
20080426SoftwareLibreContenidosLibres.pdf (3,2 MB)

ODP
20080426SoftwareLibreContenidosLibres.odp (4,9 MB)

txipiri esker, hitzaldiko audioa ere eskuragarri dago:

Ogg
20080426SoftwareLibreContenidosLibres.ogg (68 MB)

Jardunaldiko material guztiak txipiren lekuan eskuragarri daude dagoeneko.

Beste hizkuntzak: castellano

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2008/jardunaldi-hacktibista-bilbon/feed/ 0