Ikusi makusi » astra http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu Sun, 10 Jan 2016 13:02:29 +0000 eu hourly 1 http://wordpress.org/?v=3.9 Zenbakien magia Hackelarrean http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2007/zenbakien-magia-hackelarrean/ http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2007/zenbakien-magia-hackelarrean/#comments Sun, 14 Oct 2007 22:04:08 +0000 http://www.ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2007/zenbakien-magia-hackelarrean/ Irakurri gehiago →]]> Aurtengo Hackmeetinga ospatu berri da Gernikako Astra gaztetxean eta nire ekarpena zenbakien magiari buruzko hitzalditxo bat izan da. Gaztelaniaz izan da. Umorea eta zenbakien teoriaren bitxikeria asko erabiliz, naiz eta matematikak izan mintzagai, solasaldi atsegin bat egiten saiatu nintzen. Etorri ziren batzuk esan zidatenagatik, lortu nuen helburu hori eta beraz, pozik nago lortutakoaz.

Egia esan, nahi nuen material guztia ez nuen garaiz prestatu, baina inoiz hitzaldi hau errepikatzen badut izango dut aukera edukiak hobetzeko.

Hemen dago erabili nuen aurkezpena:

PDF
20071014LaMagiaDeLosNumeros.pdf (5 MB)

PDF
20071014LaMagiaDeLosNumeros.odp (7,5 MB)

Ez nago ziur hitzaldi osoa bideoan grabatu bazuten ala ez, baina audioa bai. Material hori eskuragai jartzen bada, artikulu honetan azalduko dut nola lortu.

Eguneraketa (2008/02/11): Azkenean lortu dut Hackmeetingeko hitzaldiaren audioa eta jarraian argitaratzen dut. Hackelarreko beste nodo batzuren audioak ere jaitsi daitezke eta baita on-line entzun ere.

Ogg
20071014LaMagiaDeLosNumeros.ogg (44 MB)

MP3
20071014LaMagiaDeLosNumeros.mp3 (70 MB)

Beste hizkuntzak: castellano, english

]]>
http://ikusimakusi.eus/2007-2015/eu/2007/zenbakien-magia-hackelarrean/feed/ 1